Fairy Yoga. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

Fairy Yoga. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

eTwinning Sariak 2015

Fairy Yoga eTwinning proiektu honetan haurrentzako yoga Haur Hezkuntzako ikasgelako lanerako eta jardueretarako inspirazio iturria da. Espainia, Italia, Turkia, Eslovakia, Polonia eta Georgiako ikastetxeek hartzen dute parte proiektuan. Yoga praktika jarduera ludiko moduan azaltzen da, zeinetan ikasleak soinu eta animalien izenei atxikitako postura batzuen bidez bere malgutasuna eta koordinazioa hobetzen duen. Proiektukideen artean komunikazio ona nabaritzen da, eta horrek ahalbidetzen du lan ongi planifikatua izatea eta hasieran proposatutako helburuak betetzen dituzten emaitza batzuk lortzea. Nabarmentzekoa da proiektuan yogaren arloan adituak direnen parte-hartzea; zuzenean ematen diete aholkua irakasle partaideei eta haiekin zuzenean egiten dute lan. Azpimarratu beharrekoa da halaber familien egiteko aktiboa, ikasleekin batera ari izan dira proiektuko jardueretan eta etxean egindako praktikak grabatu dituzte. Azken buruko produktu guztiak eskura daitezke proiektuko TwinSpace-an, Facebook-eko orri batean eta ikastetxeko web orrian bertan. Azkenik, proiektuari egindako azken ebaluazio xehea nabarmendu behar dugu: inkestak, galdekizunak, irakasleentzako soinatu-fitxategiak eta ikasleentzako koloreztatzeko fitxak bildu dira. Continuar leyendo