“Mille et une pistes… y dos detectives”

“Mille et une pistes… y dos detectives”

eTwinning Sariak 2015

Mille et une pistes… y dos detectives eTwinning 2016 sari nazionaletan 12-15 urtekoen mailan saritutako proiektu bat da. Atzerriko Hizkuntzen curriculumean integratuta dagoen proiektu bat da, 13-14 urte bitarteko ikasleekin garatu dena eta irakasle eta ikasleei elkar ezagutzeko, elkarlanean aritzeko eta ikasturte amaieran truke bat egiteko aukera eman diena, guztia zehaztasun handiz planifikatuta eta gauzatuta. Planteatutako lan egiteko modua originala da eta uneoro ikasleen arteko elkarlana, inplikazioa eta sormena bultzatzen ditu. Hori guztia planifikazio zorrotzari, zereginak eta funtzioak era argian banatzeari eta ikasleen adinarentzat egokiak diren tresna digital ugari erabiltzeari esker lortu da. Proiektuko metodologia aktiboa da, jarduerek sormena indartzen dute, lankideek elkar ezagutzea errazten dute eta etengabeko hartu-emana sustatzen dute, ikasleak protagonista bihurtuz. Juana Hermosok, Itaka BHIaren proiektuko koordinatzaileak, esperientzia hau bere ikastetxean nola garatu den azaldu digu.

Continuar leyendo

Kimika zopan eta guzti!

Kimika zopan eta guzti!

eTwinning Sariak 2015

Kimika zopan eta guzti proiektua aurkezten dizuegu, Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioak sustatzen dituen Gaztelaniako kategorian 2016ko sari europarra irabazi zuena. Bigarren Hezkuntzan zientzia eta sukaldaritza konbinatzen dituen elkarlan baten adibide on bat. Ikasleek, talde internazionaletan, gastronomia nazionaleko errezetak trukatzen dituzte eta plater horiek prestatzerakoan izandako esperientzia personalak kontatu eta grabatzen dituzte. Proiektuaren alderdirik originalena da truke horretan errezetarekin lotura duen kimikako buruketa bat atxikitzen dutela. Era horretan, kideek igarkizun zientifikoa ebatzi behar dute zientziaren printzipioak haien plateretan aplikatuz. Amaitzeko emaitzak liburu digital komun batean partekatzen dituzte. Proiektuaren sozio fundatzaileak diren Ángela Lupo (Liceo Linguístico Isabella D’Este, Tivoli, Italia) eta Carmen Hernández (Lycée Chrestien de Troyes, Troyes, Frantzia) proiektuaren ideia nola sortu zuten eta ikastetxe bakoitzean nolako eragina izan zuen kontatzen digute. Continuar leyendo

MAVEN. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

MAVEN. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

eTwinning Sariak 2015

MAVEN proiektuak matematika eta ingelesa era arin batean ikastea bultzatzen du, horretarako jolasak sorkuntza akrostikoak, bideoak erabiliz, matematika geografiarekin erlazionatuz eta matematikari ospetsuen jaiotza datekin egutegi bat osatuz. 12 eta 15 urte bitarteko ikasleei zuzendtua dago, eta Letonia, Estonia, Errumania, Polonia, Belgika, Eslovenia, Bulgaria, Txekiar Errepublika eta Espainiako ikastetxeek hartzen dute parte. Hari gisa proiektuaren maskotak erabiltzen dira. Horiek kide diren lurraldeetara bidaiatzen dira eta hainbat sorpresa eramaten dituzte, besteak beste, QR kodeak, gurutzegramak, galdetegiak, etab. Hilero, bai ingelesaren alorrean bai matematikaren alorrean era aktiboagoan parte hartu duten ikasleen lana nabarmentzen da.  Continuar leyendo

Hitza hartzen dut

Hitza hartzen dut

eTwinning Sariak 2015

‘Tomo la palabra’ (Hitza hartzen dut) Frantzia, Italia, Ingalaterra, Turkia eta Espainiako ikastetxeen artean egindako eTwinning proiektu bat da. Batez ere parte hartu duten ikasleen konpetentzia linguistikoa lantzen da eta gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen da horretarako. Kide diren ikastetxeekin egindako jarduerek oso emaitza onak izan dituzte eta horrek ikasleen motibazioa areagotu du, gako konpetentziak lantzea ahalbidetu du eta talde internazionaletan lan egitea ahalbidetu du. Gainera, ikastetxearen web gunearen bidez eta Facebook eta Twitter gisako sare sozialen bidez  proiektua ongi hedatu dela azpimarratzen dugu. Juan Fco. Peñas Viso irakasleak, CPEIP San Babil (Nafarroa) ikastetxeko koordinatzaileak, esperientzia hau nola bizi duten eta taldea egin eta eTwinning proiektuetan elkar laguntzea zein garrantzitsua den kontatzen digu. Continuar leyendo

¿QUIÉN ES? eTwinning 2016 Sari Nazionalak

¿QUIÉN ES? eTwinning 2016 Sari Nazionalak

eTwinning Sariak 2015

¿QUIÉN ES? eTwinning proiektua da 11 eta 14 urte bitarteko ikasleen arteko elkartruke soziokultural eta hizkuntzazkoan oinarritua (espainola eta frantsesa). Jolasen bidez eta ezin konta ahala jarduera komunikatibo eta interaktiboen bidez, ikasleek atzerriko hizkuntza ‘ikasteko material’ propio sortzen dute.

Continuar leyendo

Everyday Situations. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

Everyday Situations. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

eTwinning Sariak 2015

Everyday Situations 16-19 urte bitarteko ikasleen kategoria nobelean saritutako eTwinning proiektua. Proiektua IES Cuatro Caminos BHIn (Extremadura) egin dute, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Portugal eta Ukrainako proiektukideekin batera, eta gizartea eta kulturaren aspektuei buruzkoa da; ikasleen hizkuntza gaitasuna sustatzen da batik bat. Nabarmendu behar ditugu ikasleen interes eta motibazio handia. Proiektuak aukera eman du oso material baliagarria sortzeko, etorkizuneko proiektuetan beste irakasle batzuek berrerabiltzeko modukoa. 

Continuar leyendo