The Changing Face of Europe. Europaren aurpegi aldakorra

The Changing Face of Europe. Europaren aurpegi aldakorra

Gaur, maiatzak 9, ‘aniztasuna ospatzeko’ izendatutako eTwinning eguna dugu, eta oso egoki iritzi diogu Espainia, Herbehereak eta Norvegiako hiru ikastetxe proiektukidek Europan gaurkotasun bete-betekoa den gaiari buruz, hots, errefuxiatuen gaiari buruz, ‘WE ARE MAD’ (Making a Difference) eTwinning proiektu hau zuei erakusteari.

Proiekuaren koordinatzaileak, María Begoña Rey Fernández, La Inmaculada Concepción ikastetxeko irakasle denak (Gijón) proiektu hau garatzen berak eta bere ikasleek izan duten esperientzia kontatzen digu:

Gijongo Inmaculada Concepción ikastetxea Hellevoetsluiseko, Herbeheretako, Jacob van Liesveldt ikastetxearekin (http://jl.penta.nl/) eta    Levangereko, Norvegiako, Nesset Ungdomsskole  (http://www.levanger.kommune.no/Tjenester-a-a/) ikastetxearekin batera ari da  eTwinning plataformako proiektu batean Batxilergoko ikasleekin parte hartzen.

Proiektuaren izenburua WE ARE MAD (Making A Difference) da, eta helburu du ikasleei Europan gaurkotasuneko gaiei buruz gogoeta eginaraztea eta irtenbideak bilatzen ahal eginaraztea.

Proiektu horren barruan, besteak beste, errefuxiatuen gaiari buruz lanean jardun dute, The changing face of Europe izenburupean.

Beren ikastetxeetan ikasleak ohartu dira Europar Batasuneko herri askotako errealitateaz, heltzen diren errefuxiatuen egoeraz eta haientzat dituzten politikez.

Martxoaren 13tik 17ra bost ikasle eta bi irakasle holandarrek osatutako talde bat izan da, Inmaculada Concepción ikastetxean, eta batzuek eta besteek aurkitu duten alderatzeko eta arazoari eman lekizkiokeen irtenbideak bilatzeko, horretarako oinarri izan dituzten justifikazio eta arrazoiak ere azalduz.

 

Asamblea de alumnos The Changing Face of Europe

Taldeetan egin dute lan eta Nazio Batuetako estiloan eztabaidatu dute. Topatu dituzte, gainera, Gijonen horretan laguntze aldera gauzak egiten diharduten beste antolakunde batzuk ere. Azkenik, hitzartu dituzten proposamenak sinatu dituzte. Landu duten guztia biltzeko eta jende gehiagorekin konpartitzeko blog bat sortzen ari dira

http://thechangingfaceeurope.blogspot.com.es/

blog The Changing Face of Europe

Beste topaketa bat ere izango da Norvegiako ikastetxean batera-jartze lan bera egiteko, eta horretara ere ikastetxe holandarreko ikasleak joango dira.

Proiektuko hizkuntzak nederlandera, norvegiera, alemana, espainola eta ingelesa dira, eta egun Europan dugun arazo honi irtenbidea bilatzeko eztabaidatu dituzten proposamen guztiekin manifestu bat egingo dute.

Gijonen, esperientzia oso positiboa izan da, eta ikasleek oso urruneko errealitate bat aurkitu dute, gertu-gertuko izan behar duena.

Irudiaren iturria: Freepik.com-ek diseinatutako iruditik abiatutako fotokonposizioa.

 

Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *