eTwinning proiektuak

proyectos_etw_1

eTwinning proiektuak lankidetza bidezko ikasketan laguntzen dute: ikasleek elkarrengandik ikasten dute, elkarreraginean jarduten dute, komunikatzen dira, eta, hala, bere ikasketaren beraren arduradun sentitzen dira.

eTwinning proiektu bati ekiteko gutxienekoz bi naziotako bi irakaslek hartu behar dute parte proiektu asmo horretan. Gerora, bildu ahal izango dira edozein naziotako irakasle gehiago. Proiektuaren gaia parte hartzen duten irakasleen artean adostu beharko dute.

 

 

perfil_profesor

eTwinning-eko laneko esparruak

TwinSpace

Proiektua onartutakoan, irakasle eta ikasle parte-hartzaileek badute beren jarduera guztiak egiteko laneko esparru segurua (TwinSpace).

Esparru birtual horretan topatuko dituzte hainbat tresna, hala nola, blogak, foroak, irudi-galeriak, edukiak kudeatzekoak, txata, bideokonferentzietarako tresna, etab.

eTwinning Live

eTwinning-en izena emandakoan, izango duzu zeure esku eTwinning Live izeneko tresna bat, pertsonalizatu dezakezuna eta zeure proiektuak kudeatzeko balia dezakezuna. eTwinning Live esparru soziala da batik bat. Esparru horretan eguneratu ahal izango duzu zeure informazioa eta zeure ikastetxeari buruzkoa, eta hor izango dituzu halaber gainerako Europa guztiko irakasleekin kontaktatzeko tresnak (kide-bilatzailea, kontaktuen agenda, proiektuak kudeatzekoa, foro, barruko mezularitza, bideokonferentzietarako tresna…). Azken batean, Europa osorako gure leihoa.

 

proyectos_etw