Kalitatea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako proiektuetan

Kalitatea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako proiektuetan

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako praktika onen adibideak eTwinning proiektuen Kalitate Zigilua ematerako orduan dauden 6 irizpideetarako.

Nabarmendu beharreko lehenengo funtsezko ideia honakoa da: eTwinningen barruan dauden eskolen kolaborazio proiektu guztiek, inplikatutakoek (bereziki irakasleak eta ikasleak) ahalegin eta lan izugarria egitea eskatzeaz gain, ikasgelan ematen diren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak lagundu eta indartzen dituzte. Gainera, parte hartzen duten irakasle eta ikasleentzat oso motibagarria da.

Hainbat arrazoirengatik gailentzen diren proiektuak identifikatzeko asmoz (lana, ahalegina, elkarlana, IKTen erabilera, berrikuntza, etab.) Kalitate Zigilua dago: jarduketa honen parte diren 41 lurraldeentzat aldez aurretik ezarri diren 6 kalitate irizpide komunak betetzen dituzten eTwinning proiektuei egiten zaien aitorpen bat. Ebaluazio irizpide hauei buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.

Espainiako hezkuntza sistemaren etapa bakoitzak bere ezaugarriak, indarguneak, erronkak eta zailtasunak ditu. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapei dagokienez, artikulu luzeago eta espezifikoagoen aurrerapen moduan, dokumentu honetan Kalitateko Zigiluen 6 ebaluazio irizpideetarako erreferentzia eta inspirazio moduan erabilgarriak izan daitezkeen proiektu eta ideien zerrenda labur bat azaltzen da, zeinak etorkizunean eTwinning proiektuetarako baliagarriak izan daitezkeen. Halaber, irizpide bakoitzerako esteka bat ematen da, dagoeneko Espainiako eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalaren web orrian dagoen artikulu batera daramana. Helburua irizpide bakoitzerako ahalik eta informazio gehien ematea da.

1. Berrikuntza pedagogikoa eta sormena

2. Integrazioa ikaskuntza-planean

3. Kide diren ikastetxeen arteko komunikazioa eta interakzioa

4. Kidetutako ikastetxeen arteko kolaborazioa

5. Teknologiaren erabilera

6. Emaitzak, inpaktua eta dokumentazioa

Artikulu hau egin dezakezu…Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on Pinterest
Gomendioak

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *