eTwinning-eko proiektu bat Google Docs-en bidez planifikatu

eTwinning-eko proiektu bat Google Docs-en bidez planifikatu

eTwinning proiektu baten plangintza da proiektukidearekiko laneko lehen etapetan oinarrizko aspektuetako bat, eta hein handi batean mugatu eta baldintzatuko du proiektuaren koordinazioan eta emaitzetan arrakasta izango den ala ez. Juan F. Peñas Viso,  CPEIP (HLHIP) San Babil (Nafarroa) ikastetxeko eTwinning Enbaxadore eta Lehen Hezkuntzako irakasle denak azaltzen digu nola heldu proiektuaren fase honi Google docs baliatuz.

eTwinning-en proiektu bat erregistratzeko ez da behar plangintza handirik. Aski da izenburu bat, deskribapen labur bat, komunikazioko hizkuntzak zehaztu, zenbat ikaslek hartuko duten parte eta zer adinetakoak diren, ezagupen-arloak izendatu, helburu batzuk eta laneko prozedura zehatz, zer baliabide teknologiko eta zer web 2.0 tresna erabiltzeko asmoa den adierazi, iristea espero den emaitza batzuk izendatu, eta beste ezer askorik ez.

Erregistroa proiektu sortzaileetako batek bakarrik hasten badu ere, nahitaezkoa da egiteko hori erraztuko duten gutxieneko akordio batzuk iristea. Dela eTwinning plataformako barne mezularitzaren bidez, posta elektronikoaren bidez nahiz bideokonferentzia bidez, proiektukide fundatzaileek eta proiektua osatzen duten gainerako irakasleek ekar ditzakete ideiak eta iradokizunak.

Baina irakasle guztien benetako lankidetza eta parte-hartzea nahi izanez gero GOOGLE DRIVE erabiltzea gomendatzen dugu, non Google Docs-en bidez konpartitu baitaitezke dokumentuak guztiek irakur eta idatz dezaketen karpetetan, eta, horrez gain, egin baitaitezke bideokonferentziak Google-eko “Hangout-en” bidez (bai eta Youtube-z grabatu ere). Eragozpen bakarra irakasle guztiek behar dutela izan gmail kontu bat, edo, besterik ez bada ere, hari atxikitako kontu bat, dokumentuak editatu ahal izateko eta berorietan parte hartzeko.

Orduko hartan Google Docs-eko  kalkulu orri baten bidez plantilla bat sortzea erabaki nuen eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalak urte hauetan guztietan eskura jarri digun “Lan Proiektua” dokumentuan agertzen diren atal guztiekin, hartara, nire proiektukide fundatzailearekin lankidetza bidez plangintza hobea egin ahal izateko.

Planificación 1

 

 

 

Gainera, dokumentuari orriak erantsi ahal izateko aukera dugularik, proiektuko jardueren jarraipen eta garapen hobea egingo dugu. Proiektuaren fase bakoitzak du bere azalpen-orria, erabiliko den 2.0 web tresnarako lotura, eta, behar izanez gero, bai eta tresnari buruzko bideotutorialerako lotura ere. Orri horretan antolatzen dira, halaber, talde mistoak ikasle parte-hartzaileek elkarren artean lankidetza bidezko jarduerak egin ditzaten.

Planificación 2

 

 

Hortaz, Google Drive-ko tresnen bidez irakasleen artean koordinazio, lankidetza, parte-hartze eta komunikazio hobea lortzen ari gara, eta horrek, ezbairik gabe, lagundu eta erraztu egiten du proiektua ongi garatzea.

 

Planificación 3

 

 

Irudien iturria: eTwinning proiektuko Google docs

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
IKT tresnak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *