¿QUIÉN ES? eTwinning 2016 Sari Nazionalak

¿QUIÉN ES? eTwinning 2016 Sari Nazionalak

¿QUIÉN ES? eTwinning proiektua da 11 eta 14 urte bitarteko ikasleen arteko elkartruke soziokultural eta hizkuntzazkoan oinarritua (espainola eta frantsesa). Jolasen bidez eta ezin konta ahala jarduera komunikatibo eta interaktiboen bidez, ikasleek atzerriko hizkuntza ‘ikasteko material’ propio sortzen dute.

Edelmira Riero, ALCA ikastetxeko koordinatzaileak (Ames, A Coruña) hala deskribatzen digu eTwinning-en izandako esperientzia emankor honen garapena:

¿QUIÉN ES?, Francois Pithou (Troyes; Frantzia) ikastetxe frantseseko, 5eme3 eta ALCA, Ames (España) ikastetxeko DBH 2.eko ikasleen arteko lankidetza proiektua da. Proiektu honen bidez, eTwinning-ek ahalbidetu zigun irakaskuntza ardatz zuen hezkuntza eredu batetik ikasten ikastearen inguruan ardaztutako eredu batera aldatzea, hainbat teknika erabiliz, hala nola, lankidetza, arazoetan oinarritutako ikaskuntza, arlo desberdinetako lankidetza bidezko sormen eta adierazpen artistikoa (bisuala, plastikoa, musikala, teknikoa…).

Gure abiapuntua da ikasle bakoitzak garatuagoak dituela adimen batzuk beste batzuk baino, eta adimen horiek indartu eta sendotu nahi izan genituen, ikaskuntza eraginkorragoa lortzeko asmoz. Hasieratik planteatu dugu, hizkuntz helburuez gain, oinarrizko gaitasunak eta adimen anizkoiak ere kontuan hartzea, eta hala ebaluatzen dugu proiektuaren amaieran.

Ikasleek ikaskide natiboekin komunikatzeko aukera izan zuten, jolasean jardun ahala egoera errealetan, ikasturte osoan zehar, Skype-ren bidez, txat eta foroaren bidez sarritan konexioak eginez. Ikasgelako ateak Europari zabaltzea motibaziorik handiena ekarri zigun lorpena izan zen, bai ikasleei bai neroni.

alumnos_avatares_quien_es

Guztiz gogobeterik eta pozik gaude izandako lorpenekin, dela estrategia metodologiko berritzaileen erabileran dela beste hezkuntza errealitate batzuen aurkikuntzarekin, sormena garatzen, IKT ezagupenak zabaltzen, ikaskide europarrekin lankidetzan jarduten eta esperientziak konpartitzen.

Jarduerak garatzerakoan lankidetza etengabea izan zen. Bi herrietako ikasleek ere sortu zituzten atzerriko hizkuntzaren ikasketan baliatzeko material errealak (bideoak eta horien ulermen-fitxak). Taldeko jarduerak eta banakakoak konbinatu ditugu. Jolasa eta gainerako jarduerak komunikatiboak eta interaktiboak dira, eta horrek sortu du ikasle proiektukideen artean adiskidetasuna, motibazio emozional bat. Sormenik ere ez da falta izan abatareko arte sorkuntzetan, logoan, orri-markatzailean, rapean, musikalean,…

Irakasleok astero izan dugu elkarren artean kontaktua Skype eta Whatsapp-en bidez; ikasleek ere sarritan izan dute kontaktua (ia asteartero) Skype eta/edo TwinSpace-ko foroaren bidez. Hau izan da ikastetxean atzerrikoekin lankidetzan egin den lehen proiektua; bai ikasleak bai irakaslea hasiberriak ginen, beraz.

Lan handia eta dedikazioa handia egon dira bai eskola orduetan bai ikasgelatik kanpo; oporretako egunak ere eman ditugu kanpoaldeen bideoak grabatzen, eta beti ilusio handiz ikasleen aldetik. 

[vimeo]https://vimeo.com/129980929[/vimeo]

[vimeo]https://vimeo.com/117588364[/vimeo]

eTwinning-ek aurkikuntza bidezko ikaskuntza sustatzen du ikasleen baitan, irakasleen garapen profesionala aberasten du eta loturak sortzen ditu gizakien artean.

Nik neuk, 2014ko irailean, ezezaguneranzko hegaldia hartu nuen. Nire eskarmenturik ezaren ondoriozko turbulentziak topatu ditut bidean, nire ezjakintasunaren ondorioz, baina zorte ezin handiagoa izan zen niretzat nire urratsen gidaritzarako piloturik onena topatzea. Esan zaharrak dio “ekinez egina”. Olga Paniaguarekin (eTwinning LZN) egin genuen guk bidea. Hura izan da nire aholkularia ibilbide honetan. Ia berehalakoan ebatzi izan ditu nire zalantza guztiak (hala erakusten dute 60 baino gehiago proiektu-txartelek), baina batik nire hatsa izan da nire ezintasun etsiko uneetan, nire burutik harako pentsamendu hura pasatzen zenetan, zera “nork agindu ote dit niri saltsa honetan sartzeko…!”. ESKERRIK ASKO, OLGA, lortu dugu neskato-mutiko batzuek eta haien irakasleak helmuga bat iristea, ilusio bat betetzea eta esperientzia errepikatzea!.

Eskertzen diet egindako lana nire ikasleei eta Frantziako haien ikaskideei, eta eskertzen diet halaber beren laguntza Palmira Grau nire lankideari, eta Sophie Boisi, galiar herriko nire lagunari.

Kalitate Zigilu Europarra jasotzea, gure kategoriako lehen hamaika postuetan sailkatzea eta Sari Nazionala jasotzea gauza pentsaezina zen. Horrek esan nahi du lan ona egin dugula, eta aurrera eginarazten digu eta bultzatzen gaitu.

PROIEKTUAREN GARAPENA

Ahalegindu ginen ahalik eta proiekturik lankidetzazkoena izan zedin gure ikasleen ahalik eta interes eta gogo biziena sortzeko, eta ahalegin horren adibide dira jarduera hauek:

1) ¿Quién es? jokoa

Joko honen bidez neskato-mutikoen arteko kontaktua lortua genuen. Hala, bi ikasle espainiarrek bi ikasle frantsesekin jolasten zuten Skype-n nahiz foroan (ikasturtearen erdi aldera bikoteak aldatu genituen elkarreragin handiagoa lortzeko). Ohartarazi behar dugu ikasle batzuek beren kabuz ere kontaktatzen zutela beren etxeetatik.

Ikus orri hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35447

videoconferencia proyecto quién es

2) Kultura bideoak

Ikasleek egin zituzten bideoak ere lankidetzazko lan honen parte dira. Bideo bakoitzaren ondotik ikasleek beste herriko beren ikaskideentzako ulermen-fitxak sortzen zituzten era ludikoagoan ikasi ahal izan zezaten. Ikus bideoak biltzen dituzten orriak:

 

visita_cultural_quién_es

http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35448 y

[vimeo]https://vimeo.com/117750245[/vimeo]

http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35449

Eta fitxak:

http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35453)

fichas_quién_es

Aurreikusita zeudenak baino bideo gehiago egin genituen. Hala, Frantzian amen egunaren bideoak eta musikaren festarenak gehitu ziren, eta Espainian inauteriarena, ikastetxearen festarena, ikasleek beren proiektukide frantsesen omenetan antzeztutako “Los Miserables” musikalarena eta eTwinning-en 10. urteurrenarena.

3) Logoa eta orri-markatzaileak

Otsailaren 14an, ikasle frantsesek adiskidetasunaren eguna ospatu ohi dute ikastetxean. Ikasturte honetan Espainiako beren lagunei posta arruntez gutun bat bidaltzea erabaki zuten.

Ikus orri hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35991.

Gutun horiek jasotakoan, http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35992, ikasle espainiarrek bi herrientzako senidetasuneko Logo bat sortu zuten esker-ona erakusteko.

Logo honen bidez beren laguntza adierazi nahi zieten beren ikaskide frantsesei. Ideologia erlijioso desberdineko neskato-mutikoak dira, beren gogoaren kontra, nahasmenduzko uneak bizitzen ari baitira beren herrian. Horregatik da Logoaren slogana: ‘¿QUIÉN ES?, todos somos UNO’.

logos_quién_es

Ikus orri hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35452.

Bi herrietan ere, ikasleek erabaki zuten bi gauzak izango zituzten orri-markatzaileak sortzea, batetik Logoaren irudia, eta bestetik, auzoko herriko beren ikaskidearen izena.

Ikus orri hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/44182.

Irakasleok “argazki paperean” inprimatu genituen orri-markatzaile horiek eta neskato-mutikoei eman genizkien oroigarri gisa.

marcapáginas_quién_es

Orri-markatzaile horiek ipuinean proiektuaren amaiera adierazten dute, iratxo-ikasleak joandakoan, alegia, ikasturtea amaitutakoan, gure pertsonaiek topatu egiten baitituzte eta ikastetxetik igaro diren aztarnatzat baitituzte.

4) Rapeko kanta

Proiektuaren amaiera hurbildu ahala, ikasleek oro har ebaluatu egin dute. Era tradizionalean ebaluatu zuten, bi irakasleek sortutako galdekizun komun baten bidez.

Ikus orri hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/46752 eta bi hizkuntzetan kantatua.

Honela sortu zen EBALUAZIOAREN RAPA, letra, musika, azala eta kanta.

rap_quién_es

[vimeo]https://vimeo.com/130648575[/vimeo]

Ikus orri hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/46751

Orri honetan ageri halaber bi bideo herri bakoitzean egin zaien balorazio indibidualarekin.

5) Agur esan behar dugu

Proiektua amaituta, despedida iritsi zen. Skype saio baten bidez egin genuen, eta horrez gain, ikasle frantsesek beren ikaskideei “poema” bat irakurriz agur esatea erabaki zuten (ikus orri hau; http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/45969); espainiarrek, berriz, beren lagun frantsesen omenetan Victor Hugo idazle frantsesaren Les Misérables antzeztuz (guraso eta ikaskideentzat ikastetxeko jaietan), eta, taldeak frantsesez agur dioen beste bideo baten bidez ere bai,  Santiago Apostoluaren eta Bidearen egunari buruzko bideo batez. 

[vimeo]https://vimeo.com/129984210[/vimeo]

Ikus lotura hau: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/45967.

6) Gure ipuina

‘¿Quién es?’ jokoan jolasteko sortu ditugun pertsonaiak (abatareak) gure ipuin interaktiboko protagonista bihurtzen dira.

https://www.thinglink.com/channel/664161685023490050/slideshow

Tag gorriak: Espainia​ / Tag urdinak: Frantzia / Tag berdeak: Skype saioak / Tag beltza: Rap (25. orrian jasoa, azaleko irudian).

 


7)

Ebaluazioa

  1. Ikasleek oro har: Galdekizuna eta RAPA: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/35461

[vimeo]https://vimeo.com/129212830[/vimeo]

  1. Irakasleek: Oinarrizko Gaitasunak, Adimen Anizkoiak eta Ikasketa-estandarrak: http://twinspace.etwinning.net/1783/pages/page/49063

 

Irudien eta bideoen iturria: ¿Quién es? proiektuko TwinSpace-a.

 

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *