Bideokonferentzia-saio bat nola grabatu eta grabazioa nola berreskuratu urratsez urrats adierazten dizun tutoriala.
1) Sartu TwinSpace-n. Hautatu Online bilerak erlaitza. Jarraian, Hurrengo jarduerak. Hautatu parte hartuko duzun ekitaldia/bideokonferentzia.
2) Sartu bideokonferentzia-gelan:
Gela bistaratzen denean, goiko menuan, zabaldu Bilerako zerrenda:
Grabatzen hasi aurretik, egiaztatu audioa, soinua, kamera eta grabazioa hobetzen lagun dezaketen elementu guztiak.
3) Klikatu Bilera grabatu. Leiho hau bistaratuko da; bete eremu guztiak eta sakatu Onartu.
Grabazioa hasiko da.
Eskuinaldean, goian, grabazioa abian dela adierazten dizun botoi gorri bat ikusiko duzu.
4) Denbora-tarte batez grabazioa gelditu nahi baduzu, Bilera zabalgarrira itzultzea nahikoa da.
Klikatu Grabazioa eten.
Eskuinaldean, grabazioaren botoi gorriaren ondoan mezu hau agertuko da:
Grabazioa behin betiko gelditu nahi baduzu, segun eta bideokonferentziaren zein unetan zauden, edo Grabazioa gelditu sakatu lauki gorriaren gainean edo Bilera zabalgarrira jo eta klikatu Grabazioa gelditu.
5) Amaitu bilera:
Sistemak pantaila hau itzuliko dizu:
*******************************************
Nola berreskuratu aurreko ekitaldiko grabazioa?
1.- Demagun jada bideokonferentzia amaitu duzula. TwinSpace-n, Online bilerak atalean, klikatu Aurreko jarduerak.
2.- Aurreko online bileren zerrenda duen leiho hau bistaratuko da. Klikatu grabazioa berreskuratu nahi duzun bilera horren esteka, adibidez, Azkeneko azkena.
3.- Ekitaldiari buruzko informazioa (izenburua, data, ordua, grabaziorako esteka) duen leiho hau bistaratuko da.
Klikatu esteka eta deskarga-prozesua abiatuko da.
Kontuan izan:
- Saioaren grabazioaren deskarga eskuragarri egoteko 48 ordu arte igaro daitezke.
- Grabazioa ekitaldien orrialdeko zerrendan agertuko da.
- Ekitaldiaren sortzailea da grabazioak ikusi eta deskargatu ditzakeen bakarra.
- 6 hilabete eta gero grabazioak automatikoki artxibatuko dira. Denbora horren ondoren, esteka ez da eskuragarri egongo.