TwinSpace-n bideokonferentzia bat nola sortu urratsez urrats adierazten duen tutoriala. 


Dozente administratzaileek soilik sor dezakete online ekitaldi bat (bideokonferentzia).

1.- Klikatu ONLINE BILERAK atalean eta gero Online topaketa bat antolatu (Organise an online meeting) atalean.

      

2.- Leiho hau bistaratuko da. Idatzi antolatuko duzun bileraren izenburua eta deskripzio motz bat.

3.- Hautatu parte-hartzaileen kopurua, saioaren iraupena eta data (kontuan izan bileran parte hartuko duten lurralde kideetako jai-egunak eta oporrak).

4.- Data hautatu eta gero, eskuinaldean eskuragarri dauden ordutegi-tarteen zerrenda bat zabalduko da ordua hautatu dezazun (kontuz lurralde kideekin dagoen ordutegi ezberdinekin).

Eta klikatu Gorde.

5.- Laburpen bat agertuko da:

6.- Begira nola ikusten den programatutako bideokonferentzia programatutako bideokonferentziak atalean.

7.- Online bilera egingo den gelan sartzeko:

  • Klikatu sartu/ sing up botoian zure parte-hartzea erregistratzeko.
  • Klikatu gelan sartu/enter rrom bilerarako adierazitako egunean eta orduan.
  • Erabiltzaile parte-hartzaileen kopurua mugatua dago. Kopuru hori gainditzean, ezingo da inor gehiago sartu.
  • GARRANTZITSUA: bideokonferentzia grabatu daiteke.