Cursos tutorizados en línea eTwinning

Cursos tutorizados en línea eTwinning

MOOC eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Como en ediciones anteriores, eTwinning lanza cursos tutorizados de formación en línea para el profesorado. El plazo de inscripción empieza el 19 de mayo y finaliza el 7 de junio de 2022 (ambos incluidos). Continuar leyendo

Inscripción en los 3 últimos NOOCs eTwinning (4ª edición)

Inscripción en los 3 últimos NOOCs eTwinning (4ª edición)

MOOC eTwinning NOOC

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Los NOOCs son experiencias de aprendizaje con un esfuerzo estimado de 180 minutos y con una credencial digital (insignia) como recompensa al trabajo realizado de forma satisfactoria. Continuar leyendo

Ikaskuntza mistoari edo blended learning-ari buruz gehiago jakin nahi al duzu?

Ikaskuntza mistoari edo blended learning-ari buruz gehiago jakin nahi al duzu?

MOOC eTwinning
  1. Zergatik aukeratu blended learning-a? 

Ikaskuntza mistoaren edo blended learning-aren helburua, batez ere, ikuspegi integratu bat abiapuntu hartuta ikaskuntza-prozesua bultzatu eta garatzea da. Ikuspegi holistiko hori guztiz bat dator gaur egungo testuinguruari non malgutasuna funtsezkoa den. Hala ere, ba al da definizio argirik blended learning-erako? Ezetz esatera ausart gintezke. Eredu hau aurrez aurreko testuingurutik kanpo ikasteko gero eta eskaera handiagoari erantzuteko sortu da, trebetasunak modu autonomoan lan daitezen sustatzeko, sareek modu irekian eskaintzen dituzten informazio-iturri berrien laguntzarekin. Bestetik, ikaskuntza mistoak aurrez aurreko formatua eta trukea ditu oinarri, eta, orain, erabat bestelakoa den rol bat hartzen du. Hori dela eta, esan liteke blended learning-a online eta offline ikaskuntzak nahasten dituen eredu hibridoa dela.

Horrela bada,  zer eskaintzen digu eredu hibrido horrek?:
Moldakortasuna: Ikasteko prozesuaren une desberdinetan metodologia eta tresna ezberdinak erabiltzeko aukera.
Malgutasuna: Blended learning profil guztietara egokitzen da, eta, horri esker, irakasle bakoitzak bere eredua sor dezake, norberaren eta ikasleen premietara egokituta.
Antolakuntza: Off eta online nahasketak jardueren denboralizazioa hedatzea ahalbidetzen du; denboraren eta espazioaren mugak lausotu egiten dira trebetasunak modu asinkronoan eskuratzea ahalbidetuz.
Pertsonalizazioa: Blended learning-ean, ikaslea ikasketa-prozesuaren erdigunea da. Irakasleak gidatuta, offline saioetan ebaluatu edo partekatuko diren trebetasunak nola, noiz eta non eskuratu aukeratzen dituen eredu baten protagonista bihurtzen da. Eta horrek ikaslea autonomoagoa izaten eta motibatzen laguntzen du.
Sormena: Inspirazioa eta berrikuntza ikaskuntza-prozesuaren malgutasunaren ondorio dira, askotariko baliabideak konbinatzeari eta ikasleen autonomia sustatzeari esker.

 

  1. Nola egin blended learging-eranzko aldaketa? 

Teknologiak ezinbesteko lekua egin du gure bizitzan, eta naturala baino naturalagoa da ordenagailuak, tabletak eta smartphone-ak eta antzeko tresnak gero eta gehiago erabiltzea eskola-saioetan.

Hona hemen hainbat ideia ikasgeletan Blended Learning-a sartzeko:
Flipped Classroom-arekin probatzea: Eredu honekin ikasleak ikasgelatik kanpoko denbora erabiltzen du ikasgaiak prestatzeko, plataforma digitalean aurkitzen dituen kontzeptu berriekin ohitzeko (Moodle, Classroom…), irakasleak programatu dituenak. Ikasgelako denbora trebatzeko, errefortzu-ariketak egiteko, eztabaidatzeko edo puntu jakin batzuk argitzeko erabiltzen da. Irakasleek ikasgelako osagai soziala albait gehien aprobetxa dezakete, ikasleek informazio berririk galtzen ez dutela ziurtatzen duten bitartean. 
Berehalako feedback-a ematen duten ebaluazio automatikoak: Blended learning-aren ezaugarrietako bat da behin materialak sortuta, irakasleak denbora asko aurrez dezakeela. Corrubric, Google Forms edo Edpuzzle bezalako tresnen erabilerak berehalako ebaluazioa eta feedbacka sortzeko aukera ematen die irakasleei, beste datu eta estatistika mota batzuez gain.
Eskolak prestatzeko jarraipen-estatistikak: Hezkuntza-plataforma bat erabiltzeak aukera ematen die irakasleei ikasleen aurrerapausoei buruzko estatistika eta mota guztietako datuak eskuratzeko. Informazio hori guztia aurrez aurreko eskolak prestatu eta ikasleek hobetu beharreko arloetara bideratzeko balia daiteke.
Multimedia tresnen eta tresna kolaboratiboen bitartez egiteko taldekako proiektuak: Plataforma digitalek talde birtualetan lan egiteko aukera ematen dute, tutorearen presentziarekin edo gabe. Gainera, lan horiek hainbat saiotan egin daitezke, ikasgelan bertan eta ikasgelatik kanpo. Aurkezpen kolaboratiboak, ebook-ak, infografiak…
Eskola-orduetatik kanpoko tutoretzak: Ikasle askori ikasgelan zalantzak galdetzeak beldur ematen die, eta lotsa horrek ezagutza-hutsune handiak eragin ditzake. Hori dela eta, zalantzak plataforma digital baten bidez bidaltzea lagungarria izan liteke. Irakasleek tutoretza-ordutegi birtuala ezar dezakete, zalantzetarako txat saioak programatu edo galderak pribatuan bidali.

 

  1. Nola ebaluatu blended learning-ean?

Ebaluazioa funtsezkoa da heziketa-prozesuan, aurrez aurrekoa, linean edo mistoa izanda ere. Alabaina, ebaluazio-eredua ez da bakarra, baizik eta ikastetxearen, hezkuntza-ereduaren eta ikasleen ezaugarrien araberakoa da. Bestalde, pentsatu behar dugu ebaluatzea ez dela kalifikatzea bakarrik, ikasle guztiek euren gaitasunen arabera ahalik eta hobekien ikas dezaten laguntzea ere bada. Horretarako, egindako aurrerapausoak eta hobetu beharreko alderdiak aztertu behar dira etengabe. Modua da aldatzen duguna, ez helburua, eta, ondorioz, ebaluazio-prozesua berdina da aurrez aurre zein online; ebaluazioak prozesu jarraitua, planifikatua eta interaktiboa izan behar du beti (irakasle-ikaslea, ikasleak euren artean).
Aurrez aurrekoa ez den irakaskuntzan, linean zein mistoan, ohorezko kode bat ezartzea komeni da edozein lekutatik lan akademikoarekin hartutako konpromisoak gogorarazteko.
Ikasleei jarraibide argiak eta nahikoak, baliabideak eta epeak ematea: Zer egin eta nola? Aurrerapausoez eta premiez jabetzen laguntzeak ikaskuntzarekiko konpromisoa areagotzen du; ebaluazioak ikaskuntzarako pizgarri izan behar du.

Ikasleek ebaluazio-irizpideak ezagutu behar dituzte, eta aktiboak eta protagonista izan behar dute, autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatu behar dira. Ikasgela birtualean zein aurrez aurreko geletan estrategiak, ikasketa-erronkak eta elkarrizketarako espazioak erabili behar dira, aurrez aurreko zein tresna teknologikoen bidez (bideokonferentzia, posta elektronikoa, foroak, txatak…), betiere ikasleak ardatz hartuta: kasuak aztertzea, saiakerak, proiektuak, talde-lanak, arazoak konpontzea, aurkezpenak eta abar, erabat memoristikoak diren jarduerak edo erronkak gehiegi ez erabiltzen saiatuz, eta erantzuteko edo ebazteko errazak diren jardueren ordez trebetasun konplexuagoak aplikatzea eskatzen duten beste batzuk eginez. Atzeraelikadura (ahozkoa zein idatzizkoa) nola eta noiz emango den deskribatzea, kontuan hartuta ikasleen artean gertatzen den oro ikasteko abagune aparta dela.
Jarduera-motaren arabera, errubrikak edo erkaketa-zerrendak erabili behar dira.

Ebaluazio-tresnak

Betiere helburuaren arabera: Zer ebaluatu nahi duzu? Teknologiak lagundu egiten du, baina berez ez da helburu bat, tresna ugari baitaude egin beharreko ebaluazio- edo balorazio-motaren arabera. Planteatutako irizpideei buruzko edukien ulermena edo barneratzea, gaitasunen garapena, konpromisoaren eta motibazioaren (estimulua) areagotzea zenbatesteko, benetan beharrezkoa al da azterketa bat egitea? Irizpide hori beste tresna batzuekin zenbatets ahal daiteke? Online metodo berri eta erakargarriak daude, lan-prozesuak etengabe behatzea ahalbidetzen dutenak eta prozesuaren ikaskuntza zein azken kalifikazioa errazten dutenak, bai online, bai aurrez aurre.

Ebaluazio-prozesuan txerta daitezkeen tresnen adibideak:
Badaude galdera-lehiaketen bidez ebaluatzeko aukera ematen duten aplikazio ludikoak, ebaluazioa ikaskuntza-prozesuan txertatzen dutenak: Kahoot, Quizziz, Wordwall, Socrative, Edpuzzle, Plickers, Quizlet, Educaplay, Quizalize, Playposit…
Saia zaitez saiakuntza-motako galderekin, edo gai edo esperimentu bati buruzko proiektu edo txostenekin, hainbat testu-tresna erabiliz.
Proiektuen bidezko lana edo produktu bat diseinatu eta garatzea, proposatutako arazo edo zeregin bati erantzuna emango dion aurkezpena: Portafolioa, Jamboardeko lan kolaboratiboak (GSuite), hormak (Padlet, Linoit, Mural, Twinboard, Miro, Trello, Ideaboardz), liburu digitalak (StoryJumper), kontzeptu-mapak.
Badira egiazkotasuna ziurtatzeko tresnak eta plagioaren aurkako tresnak: Turnitin Feedback Studio…
Elkarrizketak eta simulatutako solasaldiak ikasgelan edo bideokonferentzia, foro, txat eta posta elektronikoaren bidez (Moodle, Google Classroom, TwinSpace).
Zuzeneko aurkezpenetan (aurrez aurrekoak zein online) inkestak egitea: Mentimeter, Kahoot, Socrative, Edulastic…
Koebaluaziorako: Peergrade, Flipgrid…
Irakasleak informazioa bildu eta interpretatzeko: Corubrics, Rubistar, Idoceo, CEDEC errubriken bankua (Intef), erkaketa-zerrendak, proba objektiboak (Adibideak: Moodle, GSuite, Liveworksheets). 

 

  1. Blended learning-ean aplika daitezkeen teknikak eta metodoak

 

TRADUCCIÓN DE IMAGEN:

MODELOS “BLENDED LEARNING”: “BLENDED LEARNING” EREDUAK

ped classroom”: klase tradizionala iraultzea, edukiak eskola-saioa baino lehen lantzea (online jarduerak, bideoak…), eta ikasgelan ikaskuntza aktiboa eta praktikoa egitea (ideiak aztertzea, eztabaidak, talde-lanak, proiektuak…). Irakasleak behatu, gidatu, zalantzak argitu, ebaluatu eta tresna teknologiko egokiak proposatuko ditu.
Malgua: edukia eta ezagutza lineako plataforma baten bidez ematen dira, ikasleek euren erritmoan egiten dute aurrera eta modu asinkronoan elkarreragiten dute batez ere. Irakasleak ordutegi malguan ematen du laguntza, eta eskola-denbora banakako tutoretzei, talde txikietako eztabaidei edo prestakuntzari, talde-proiektuei, lantegiei… eskain dakieke.
Eredu Birtual Aberastua: Ikastaroaren zatirik handiena online egiten da, irakaslearen laguntza birtualarekin, norberaren erritmoan, ordutegian eta eskolatik kanpo jarraituz, baina saio presentzialen bat edo beste egin behar da eskolan (aurrez aurreko tutoretzak, esleitutako egunetan).
Txandakatzea: Ikasgela guneetan banatzen da, eta hainbat jardueratan aritzen dira ikasleak talde edo ekipo txikietan, irakaslea bertan izan edo ez, praktikak, jarduera kolaboratiboak, online ikaskuntza, saioa… eginez. Eredu ezin hobea da eTwinning proiektuetan, mugikortasun birtualetan Erasmus proiektuetan eta abarretan erabiltzeko. Eredu horren barruan, lau azpi-eredu nabarmentzen dira.

Guneetan txandakatzea: Ikasleak gune guztietatik igarotzen dira eta gune guztietako jarduerak egiten dituzte.
Laborategietan txandakatzea: Txandakatzeak konputazio-laborategia (informatika-gela) barne hartzen du, online ikasteko eta gailu elektronikoak (ordenagailuak, tabletak, smartphone-ak…) erabiltzeko, eta ikasgela beste jarduera batzuetarako gordetzen da. 
Alderantzizko ikasgela: Ikasgelako (irakasleak aurrez aurre eta eskola-ordutegian gidatzen dituen jardunbideak eta proiektuak) eta online (zati teorikoa eskola-ordutegitik kanpo) jarduna txandakatzen da. 
Banakako txandakatzea: Ikasle guztiak ez dira gune guztietatik igarotzen, baizik eta soilik plan indibidualizatuaren arabera garrantzitsuenak direnetatik (bideoak eta online eztabaidak, talde txikiko jarduera kolaboratiboak eta talde handiko talde-interakzioa…). Irakasleak lana antolatu eta gunea aldatuko du norberaren premien arabera (ez taldearen premien arabera).

Ikaskuntza mistoa inklusiorako eta gaitasunen araberako ikaskuntzarako aukera bat da, eta eTwinning edo School Education Gateway gisako ikaskuntza-komunitateak eta plataformak aliatu perfektuak bihurtu dira metodologia horretarako (ikus Europar Batasuneko Kontseiluaren gomendioa).

  1. Blended learning tresnak

Bai ebaluatzeko, bai beste ikaskuntza-prozesu batzuk garatzeko, prozesu kognitiboak garatzen laguntzen duten tresna ugari daude:

  1. Ikaskuntza mistoaren eragina heziketa-prozesuan/ikasleengan/ikasgelan 

Azaldutakoa kontuan hartuta, ikaskuntza mistoa aldaketa garrantzitsua da irakas- eta ikas-prozesuan, ildo metodologiko tradizionalak haustea baitakar berekin, gehiago erreparatzen baitiote taldeari norbanakoari baino, eta ikasle bakoitzaren ikaskuntza-erritmoetara egokitzea da eragin nabarmenena, denbora-esparru malguak eskaintzen baitizkie.
Hala ere, heziketa-prozesuaren eragileengan dituen ondorioak aztertuta, hobekuntzak adieraz daitezke esku hartzeko maila eta subjektu guztietan.

Ikastaldean:
Ikasleen arteko lankidetza-abagune hobeak, ikaskuntza memoristikoan ikaslearen isolamendu indibiduala murriztuz.
Taldeko ikasprozesuan denboraren eraginkortasuna hobetzen du.
Motibazio eta interes orokorra areagotu egiten dira baliabide informatikoak erabilita.
Ikasleei autonomia ematen die, eta burujabe eta arduradun bihurtzen ditu.
Irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrekintza eta komunikazioa eraginkorragoak dira IKTak erabiltzeari esker.

Ikasleengan:
Ikasleei dagokienez, banaka, gako gaitasunak kontuan hartuta, aldaketa eta hobekuntza nabarmenak gertatzen dira honako alderdi hauetan: 
Ekimenaren zentzua eta ekintzailetza espiritua garatzen laguntzen du, ikasleak ikaskuntzaren protagonista sentitzen baitira.
Ikasten ikasteko gaitasuna hobetzen da; izan ere, ikasleek euren prozesua jarraitzeko gaitasuna garatzen dute, ebaluazioaren bidez atzeraelikadura jasotzen baitute, eta, horrenbestez, euren jarduna alda dezakete ataza bakoitzaren helburua lortzeko.
Baliabide informatikoak erabiltzeak gaitasun digitala hobetzen du eta ikasleei etorkizuneko mundurako prestatzeko aukera ematen die.
Norberaren ikaskuntzak garatzeari eskainitako arreta-tarteak handitu egiten dira, jada ez da entzuteko prozesu monotono bat, baizik eta ikerketa-trebetasunak erabili behar dituzte.

Irakasleengan:
Azkenik, ez ditugu irakasleak ahaztu behar, haiei baitagokie euren metodologia aztertu eta aldatzea garai berrietara egokitzeko.

Garapen profesional esanguratsua gertatzen da. Irakasleen eginkizun tradizionala aldatu egiten da informazio-igorle izatetik proiektuen eta jardueren diseinatzaile izatera.
Irakaskuntza konbinatuak ahalegin txikiagoa eskatzen du, denbora aurrezten baita, ikasleentzat eskuragarriagoa delako.

Irakaskuntzaren kalitatea hobetzen du emaitza hobeak lortzen dituelako.

 

 Ikaskuntza mistoaren abantailak eta eragina 

Laburbilduz, ikaskuntza mistoak irakaskuntza, arreta, erantzukizuna eta motibazioa hobetzeko aukera ematen digu ikasle zein irakasleei.

  1. Ondorioa

Ikaskuntza mistoaren esparruan, eTwinning-ek ikaskuntza malgua eta pertsonalizatua, inklusiboa, ahalbidetzen du, teknologia berrien erabilera sustatuz eta benetako ikasguneak sortuz, ikaskuntza sinkronoa eta asinkronoa konbinatuz, blended learning estrategia eta eredu guztiak martxan jarri ahal izan daitezen. Gainera, europartasuna eta lankidetza sustatzen ditu, ikaskuntza mistoko bizipenak beste metodologia batzuekin aberastu nahi dituztenentzat topaleku bihurtuz; hala nola, micro learning, ikaskuntza mugikorra (m-learning edo mobile learning), alderantzizko ikasgela, gamifikazioa, ikaskuntza soziala. Ikasleek, irakasleek eta komunitateek ikaskuntza eraginkor, inklusibo eta motibatzaile baten protagonista izatea nola lortzen duten ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa da eTwinning.

 

¡Ya están aquí los Eventos formativos en eTwinning Live del mes de marzo!

¡Ya están aquí los Eventos formativos en eTwinning Live del mes de marzo!

MOOC eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

eTwinning ofrece oportunidades de desarrollo profesional a los profesores registrados a través de su oferta de formación online. Existen dos modalidades:

Continuar leyendo

II Jornadas en línea “eTwinning y la formación inicial del profesorado”

II Jornadas en línea “eTwinning y la formación inicial del profesorado”

MOOC eTwinning Últimas noticias Uncategorized

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Desde el 1 de enero de 2021, la participación en eTwinning de las instituciones de Formación Inicial del Profesorado (Facultades de Educación, centros universitarios en los que se imparte el Grado en Educación Infantil, Grado en Educación Primaria o Máster en Secundaria,  Initial Teacher Education (ITE) institutions, en inglés) está abierta. Cualquier docente de estas instituciones puede formar parte de la comunidad eTwinning. El objetivo de esta apertura es dar a conocer eTwinning a los docentes y a sus estudiantes, futuros maestros y profesores de secundaria. Continuar leyendo

Grupo eTwinning “Áreas Rurales”

Grupo eTwinning “Áreas Rurales”

MOOC eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Conoce más a fondo a través del siguiente vídeo el grupo eTwinning dedicado a aquellos docentes que trabajan en centros que se encuentran ubicados en el medio rural. No dudes en unirte al grupo si eres docente de uno de estos centros y abre una ventana a Europa a través de eTwinning. https://groups.etwinning.net/109616/home  Continuar leyendo

MOOC “eTwinning en abierto” (5ª ed.) 2022

MOOC “eTwinning en abierto” (5ª ed.) 2022

MOOC eTwinning MOOC eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Ya está abierta desde hoy 02 de febrero la inscripción en el MOOC “eTwinning en abierto” 2022.

En su quinta edición, el MOOC de AprendeINTEF “eTwinning en abierto”, se desarrollará entre el 05 de abril y el 12 de mayo de 2022 y ya puedes inscribirte aquí#etwmooc Continuar leyendo

Inscripción en los 2 siguientes NOOC eTwinning 4ª edición

Inscripción en los 2 siguientes NOOC eTwinning 4ª edición

MOOC eTwinning NOOC

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Ya está abierto el plazo de inscripción para los siguientes 2 NOOCs sobre eTwinning desde hoy 20 de enero.

Los NOOCs son experiencias de aprendizaje con un esfuerzo estimado de 180 minutos y con una credencial digital (insignia) como recompensa al trabajo realizado de forma satisfactoria. Continuar leyendo

¡Ya están aquí los Eventos formativos en eTwinning Live del mes de diciembre!

¡Ya están aquí los Eventos formativos en eTwinning Live del mes de diciembre!

MOOC eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

eTwinning ofrece oportunidades de desarrollo profesional a los profesores registrados a través de su oferta de formación online. Existen dos modalidades:

Continuar leyendo

Inscripción en los siguientes 2 NOOC de la 4ª edición.

Inscripción en los siguientes 2 NOOC de la 4ª edición.

MOOC eTwinning NOOC

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Hoy abrimos el plazo de inscripción para los siguientes 2 NOOCs sobre eTwinning.

Son experiencias de aprendizaje con un esfuerzo estimado de 180 minutos y con una credencial digital (insignia) como recompensa al trabajo realizado de forma satisfactoria. Continuar leyendo