Premio Nacional eTwinning 2018 “Ce que cachait mon miroir / Lo que escondía mi espejo”

Premio Nacional eTwinning 2018 “Ce que cachait mon miroir / Lo que escondía mi espejo”

Premios Nacionales Reconocimientos eTwinning Últimas noticias

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

El proyecto “Ce que cachait mon miroir / Lo que escondía mi espejo”, de la docente Rosario Rodríguez Utrilla, del IES Vega de Atarfe (Atarfe, Granada), ha resultado ganador del Premio Nacional eTwinning 2018, en la categoría de edad 16-19 años, modalidad novel.

Continuar leyendo

Zer esan nahi du eTwinning Ikastetxe izateak?

Zer esan nahi du eTwinning Ikastetxe izateak?

eTwinning School Gomendioak Reconocimientos eTwinning Últimas noticias

eTwinning-ek Europa osoko ikastetxeen arteko lankidetza sustatzen du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz, eta, gaur egun, 38 Laguntza Zerbitzu Nazional ditu. Aurten eta lehen aldiz, eTwinning Laguntza Zerbitzu Nagusiak “eTwinning school” (Espainiako eTwinning ikastetxeak) ekimena jarri du abian, programa honetan jarduera garrantzitsua duten ikastetxeei balioa emateko.

Aitorpen hori lortzeko, baldintza jakin batzuk bete behar dira; besteak beste, irakasle-talde bat izatea jardueretan laguntzen, online segurtasuna lantzen dela frogatzea edo gutxienez bi ikasle-taldek proiektuetan parte hartu izana. Lehen deialdi honetan, Europa osoko 1211 ikastetxek jaso dute aitortza, eta horietatik 94 Espainiakoak dira.

Jarraian, sarituak izan diren ikastetxeen zenbait gogoeta jasotzen dira, prozesu hau nola gertatu den erakusten duten adibide edo gida gisa balio dezaketenak. Hausnarketok equipos directivos: innovando a través deTwinning izena duen eTwinning taldeko zuzendaritza-taldeen IV. Webinarrean jasotzen dira. Bertan, Isabel Tomasek (Arquitecto Ventura BHI), Carmen Melladok (Albert Einstein BHI) eta Luis Zarcok (el Santo HLHI) zuzenean kontatu zuten nola bizi izan zuten beren ikastetxeetan.

Zertarako balio izan zaie ikastetxeei eskaera-prozesua?

Luis Zarcok, saritutako 94 zentroetako baten zuzendari gisa, esan digu eskaera-prozesuak hausnarketa eragin duela bere ikastetxearen egungo egoerari buruz. eTwinning-ekin egindako lanaren inguruko dokumentazioa berrikusteko eta biltzeko aukera emateaz gain (jakitera ematea, baimenak eta autorizazioak…), sareko segurtasunari buruzko hainbat alderdi berrikusteko aukera eman die eta tresna berriak ezagutu dituzte, ikastetxeen kudeaketaren ikuspegitik oso praktikoak izan zaizkienak, eSafety-ren Ekintza Plan pertsonalizatua, adibidez. Era berean, irudien erabilerari buruz hausnartu eta neurri zehatzak hartu ahal izan dituzte. Horrez gain, segurtasuna linean lantzeko modu berriak ezagutzeko aukera eman diela gaineratu du, zehazki eSafety zigiluaren bidez. Hortik aurrera, Internet Seguruaren Egunean parte hartzeko jarduerak programatu dituzte, Erabilera Onargarriaren Araudia prestatzen ari dira eta IKT Planaren programazioa hobetzen ari dira, lineako segurtasunarekin lotutako edukiak lantzeko.

Ikastetxe gisa identifikatzen gaituen lan-ildoa

eTwinning ikastetxea izatearen ikuspegiak laguntzen du zentro osoak eTwinning programa bere gain har dezan. Era berean, eta zuzendaritza-taldearen ikuspuntutik, ulertzen da ez dela irakasle bakar baten kontua proiektu bat abian jartzea, zeinak, jakina, beti balioa baitu; aitzitik, ikastetxe-mailako kontua da eta, beraz, haren zuzendaritzari dagokio, eta zehazten diren mailetan inplikatuko du.

Ondo egindako lanaren aintzatespena da, eta, aldi berean, administrazioaren aintzatespena ere ekar dezake. Garrantzitsua da proiektu berrietan kide gisa hautatuak izateko, familiek ikastetxeari buruz duten pentsamoldea aldatzen du, klaustroa motibatua mantentzen du metodo parte-hartzaileagoen aldeko metodologia-aldaketan lanean jarraitzeko. Labur esanda, ikastetxearen kontzientzia sortzen laguntzen du.

Zer ondorio aurreikusten dira eTwinning Ikastetxe gisa aitortua izatean?

Joan den apirilean ezagutu genituen Europako lehen eTwinning ikastetxeen izenak. Hilabete geroago, gaur egun eta etorkizunean izango dituen ondorioetako batzuk hauek izango lirateke:

  • Ikastetxearen proiektuaren berri ematea eta administrazioak proiektua hobeto aztertzea, eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalak kasu honetan ebaluatutako kalitate-irizpide batzuk gainditu izana baitakar.
  • Familiek programa berarekiko duten interesa handitzea eta, agian, familiek etorkizuneko proiektuetan duten parte-hartzea handitzea.
  • Klaustroak eTwinning-ekin lotutako lan-ildoak ezagutzea; bai behin betiko irakasleek, bai hainbat arrazoirengatik ikasturte bakoitzean iristen direnek.
  • Ikasleek euren lanean balio berri bat aurkitzea.
  • Zentroak ikusgarritasun handiagoa eskuratzea, eta horrek eTwinning edo Erasmus+ proiektuetarako kideak errazago topatzea eragin dezake.

Zuzendaritza-taldeen ikuspuntutik, eTwinning zentroa izatea bere gain hartzeak honako hauek ekar ditzake:

  • Lantaldeak hobetzea, ikastetxearen barruan lankidetza-sareak sortuz.
  • Jardunbide egokiak kanpoan jakitera emateak (familiak, herria, beste ikastetxe batzuk) duen garrantziaz jabetzea.
  • Lan-ingurune seguruak eskaintzean, Interneten segurtasuna lantzeko aukera ematen duten tresnak izatea.
  • Ikasleen konpetentziak garatzera bideratutako metodologiak sustatzea.
  • Irakasleek eta ikasleek IKTak lan-ingurune seguruetan erabil ditzaten sustatzea.

 

Luis Zarcok (el Santo HLHIko zuzendaria eta “Equipos directivos: innovando a través de eTwinning” eTwinning taldearen dinamizatzailea) eta Marta Fernándezek (Espainiako Laguntza Zerbitzu Nazionaleko aholkularia) idatzitako artikulua.

 

Irudiaren iturria: eTwinning Laguntza Zerbitzu Zentrala.

 

Plazo para Sellos de Calidad eTwinning 2018

Plazo para Sellos de Calidad eTwinning 2018

Gomendioak Reconocimientos eTwinning Últimas noticias

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

¿Quieres que tu proyecto eTwinning participe en la próxima convocatoria de Premios Europeos eTwinning?

Continuar leyendo

Centros eTwinning 2018

Centros eTwinning 2018

eTwinning School Reconocimientos eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Resultado de los primeros centros galardonados como “Centros eTwinning” en España para el curso 2018/2019. Continuar leyendo

El reconocimiento de los proyectos eTwinning

El reconocimiento de los proyectos eTwinning

Reconocimientos eTwinning

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Pilar Antolín Sanz, miembro del Servicio Nacional de Apoyo eTwinning, nos describe en el siguiente vídeo las distintas formas de reconocimiento de la participación en proyectos eTwinning. Continuar leyendo