TwinSpace bateko dozente administratzaile batek beste dozente, ikasle eta bisitari batzuk gonbida ditzake TwinSpace horretara, baina

GOGOAN IZAN: eTwinning lurralde batetako dozente bati gonbidapena eTwinning Live mahaigainetik egiten zaio. 

Nola gonbidatu ikasle bat TwinSpace-ra

 

1.- Egin klik TwinSpace-ko KIDEAK atalean

2.- TwinSpace-ko erabiltzaile-mota (dozentea, ikaslea, gonbidatua/bisitaria) ezberdintzen duten hiru modulu dituen leiho bat agertuko da. Klikatu Kideak gonbidatu.

3.- Pantaila berri hau bistaratuko da. Klikatu Ikasleak.

4.- Pantaila honetan, ikasle berri bat den edo dagoeneko beste TwinSpace bateko kide izan den ikasle bat den aukeratu behar duzu.

4.1.-Ikasle berri bat bada, demagun Pedro Cano Cano izena duela (ikaslearen izen-abizenak gezurretakoak izan daitezke). Bete laukiak eta klikatu Egiaztatu.

Besterik adierazi ezean, sistemak  pedro.cano.cano  erabiltzaile-izena emango du eta pasahitz bat aukeratu behar duzu (saiatu puntuak, gidoiak, azentu-markak eta bestelako zeinu arrarorik ez izaten), baita ikaslearen funtzioa/profila ere (ikasle-kidea. Ikasle-administratzailea). Amaitzeko, klikatu Gonbidatu.

Segundo batzuen buruan, “gurpiltxo” bat ikaslearen profilaren eskuinalderantz mugituko da eta gonbidapenaren baieztapena bistaratuko da.

Joan Kideak atalera eta, bertan, gonbidatu duzun ikaslea hor dagoela ikusiko duzu.

Ikaslea sartu eta gero, bere izenaren azpian azken aldiz zein egunetan sartu den agertuko dela ikusiko duzu (ez da ordua agertuko).

Halaber, fijatu profilaren eskuinaldean agertzen diren ikonoetan; aukera duzu 1) ikaslearen profila editatzeko (arkatza) 2) ikaslearen profila ezabatzeko (zakarrontzia). Horrez gain, ikasle-kide profiletik ikasle-administratzailera alda dezakezu edo alderantziz.    

  

*************

Beste bista aukeratu baduzu, irudia honakoa izango da:

4.2. Dagoeneko beste TwinSpace bateko kidea den ikasle bat gonbidatu nahi izanez gero.

Klikatu Kideak gonbidatu

 

Pantaila hau bistaratuko zaigu:

 

Gonbidatu nahi dugun ikaslearen erabiltzaile-izena (edo izena) jakitea beharrezkoa da.

Klikatu Egiaztatu.

 

Sistemak ikaslea topatuko du eta bere profila itzuliko digu lehenago zuen erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin. TwinSpace honetan izango duen funtzioa/profila hautatu dezakegu soilik, eta baliteke aurretik zuenarekin bat ez etortzea.

Klikatu Gonbidatu. Eskuineko zirkulua biraka egongo da.

Aurreko prozesua amaitu denean, gonbidapenaren baieztapenaren sinboloa agertuko da.

Kideak/ikasleak zerrendara joz gero, ikaslearen profila agertuko zaizu jada.

Oharrak:

Dozente-administratzaileak erabiltzaileen baimenak alda ditzake.

Dozente-kideak bere ikasleen xehetasunak eta profilak editatu zein ezabatu ditzake soilik.

Erabiltzaile-bisitariak TwinSpace-ko edukia ikus dezake soilik.

Ikasle-administratzaileak baimena eman zaion orrialdeak edita ditzake.

Dozente-administratzaileak edozein xehetasun eta profil editatu eta borratu dezake.

Ikasle-kide batek irudiak eta bideoak gehitu ditzake eta soilik baimena eman zaion orrialdeak edita ditzake. TwinSpace bateko dozente-administratzaileek haiek gonbidatu dituzten ikasleen zerrenda esportatu dezakete bakoitzaren erabiltzaile-izenarekin. Ez da pasahitza agertuko. Ikasleren batek pasahitza ahaztuko balu, gonbidatu duen dozenteak berria eman beharko dio.

 Irudien iturria: Elaborazio propioa