Cuido mi entorno

 

Proiektuaren titulua: Cuido mi entorno

Proiektuaren koordinatzailea: Juan F. Peñas Viso

Ikastetxea: CEIP San Babil LHI (Ablitas, Nafarroa)

Adin kategoria: 4 eta 11 urte bitartekoak

Proiektuko materialetara loturak: Proiektuko TwinSpace.

Cuido mi entorno eTwinning proiektua da ikasleen eta ikasleen familien inguruarekiko portaera aztertzea helburu duena, eta ingurumena hobetzeko batek har ditzakeen erabakiez gogoeta egitea. Proposatu jarduerak lagungarri izan dira ikasleek ingurumenaz gogoeta egiteko, kritika egiteko eta kontzientzia hartzeko. Juan F. Peñas Viso, CEIP San Babil LHIn proiektuaren koordinatzaile denak azalduko dizkigu proiektuaren garatze lanaren aspektu batzuk.

“Cuido mi entorno” eTwinning proiektuak ikasleen eta ikasleen familien inguruarekiko portaera aztertzea zuen helburu, eta ingurumena hobetzeko batek har ditzakeen erabakiez gogoeta egitea. 

Hasierako eta amaierako inkesten bidez jakin ahal izan zen zer eratan harremanatzen ziren ikastetxe batzuetako eta besteetako ikasleak beren ingurumenarekin, eta jakin ahal izan zen, halaber, proiektua burutu ondoren zer-nolako aldaketak izan ziren ikasle horien portaeran. Hasierako inkestatik eratorritako “Hobekuntza proposamenekin” ikasleen ardura zibikoa haziz joan zen, eta areago hazi zen beste fase hauetan egindako jardueretan, hots, “Izan zaitez zeu ere eredu eta etsenplu”, “Zure boza da zeure indarra” eta “Komiknikatzen” jardueretan. Horietan guztietan lankidetzan jardun zen eta gure ingurutik abiatuta ingurumena hobetzeko ideiak konpartitu ziren, espainola baliatuz proiektuko hizkuntza komun gisa; horrek eman zigun aukera hizkuntza gaitasuna herri bakoitzean beharren arabera lantzeko.

Proiektuan eragozpenik handiena parte hartu zuten talde guztiekin bideokonferentziak batera egin ahal izateko denbora ateratzea izan zen. Hutsune hori bete ahal izateko foro batzuetan eta besteetan parte hartu zen eta TwinSpace-ko txatean hitzorduren bat edo beste ere egin zen. Eskola egutegi desberdinek ere sortu ziguten koordinatze lan handiagorik, izan ere, jarduerak denboran malgutasunez planifikatu baziren ere, ikastetxe batzuek proiektuaren azken fasea amaitu aurretik amaitu zituzten.

Ikasle eta irakasle proiektukideen parte-hartzea gogobetegarria izan zen oso. Gainerako herrietako irakasleek espainola irakasten zutenez, ez zuten beren ikastetxeetan beste irakaskideen beharrik izan. Nire kasuan, proiektua Herritartasunerako Heziketa arloan txertatu zen, nire ikastetxean bi taldetan ematen nuen arloan, beraz, ez zen beste irakaslerik behar izan. Egin zen ahalegina, bai, ikasleen familiak ikasleen beren bidez inplikarazten, inkestako galderaren batean elkarlanean erantzunez eta jardueraren batean lagunduz. Nahiago izango genukeen gure udalerriko udaletxea gehiago inplikarazi, edota beste erakunde batzuk, baina proiektua garatzeko genuen epeak ez zigun gehiago egitea ahalbidetu. Dena dela, proiektua amaitutakoan, zabalkunde ekitaldi bat egin zen ikastetxeko ikasle eta irakasleentzat, eta beste ekitaldi bat familia, ikasle ohi eta oro har herritarrentzat.

predica_ejemplo_cuido_mi_entorno

Ez da nire ikastetxean eTwinning proiektu bati sari nazionala egokitzen zaion lehen aldia, baina aldez aurretik zabalkunde jardunaldi batean konpartitu izanak ahalbidetu du egindako lanari egin zaion aitorpena hobeki ulertzea eta ekarri du gure eskola komunitateko kide izateagatiko poz sentipena handitzea, berriro ere hedabideetan baitabil Ablitasko (Nafarroa) CEIP “San Babil” LHI eTwinning sari nazional bat dela medio.

Alabaina emaitzarik handiena eta onurarik handiena eTwinning proiektu batean parte hartu izanak ikasleengan piztutako motibazioa da. Maisu naizen aldetik, estrategia metodologikoak hobetzeko aukera eman dit nire proiektukideen ekarpenak kontua hartuta, eta adin desberdineko eta hezkuntza etapa desberdinetako ikasleentzako egitekoak planteatzean sortzaileago bihurtu nau. Nire ikasleei, beste herri batzuetako ikaskideekin proiektu bat egiteak, errazago egin die herritar europarraren kontzeptua berenganatzea, eta gauzak beste ikuspegi batzuetatik ikusarazi dizkie, beste inguru batzuetatik, puntu batzuk komunak dituztela eta beste batzuk, aldiz, desberdinak.

DIFUSION-CUIDO-MI-ENTORNO-Cartel

Sortutako materialak (testu, argazki, bideo, eslogan, komiki,…) baliagarriak izan zaizkigu proiektuaren zabalkunde jardunaldian egindako lana ezagutarazteko, eta, batik bat parte hartu duten ikasleengan (eta oraingo honetan zabalkundean) gure inguru hurbilena zaintzen geure portaerak aldatu eta hobetzeko.

Lehen aditzera eman dudanez, ez da hau nire lehen sari nazionala, baina bai pozik eta gogobetetzerik handiena eman didana, kalitate-zigilua zuten proiektu ugariren artean -guztiak ere oso irakasle adituek garatuak- hautatua izan delako, eta horrek are balio handiagoa ematen dio sari honi. Ez da dudarik, aitorpen eta errekonozimendu honek nire ikastetxeko ikasleekin eta beste irakasle batzuekin eTwinning proiektu gehiago garatzen jarraitzera bultzatzen nau eta ilusioa pizten dit, eta, horrez gain, eTwinning zabaltzen jarraitzen lagunduko dit, enbaxadore naizen aldetik.

Jornada_Difusion_-_Cuido_mi_entorno

Irudien iturria: Cuido mi entorno proiektuko TwinSpace.

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

  1. Salvador SANZ SANCHO says:

    Me ha parecido muy interesante este Proyecto, tanto desde el punto de vista pedagógico como el de colaboración entre Centros y con resultados estupendos a nivel de impacto entre los alumnos, padres y profesores. Enhorabuena y ánimo para seguir así…!

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *