Cyberdiscovery

Proiektuaren titulua: Cyberdiscovery

Proiektuaren koordinatzailea: María del Carmen Rodríguez

Ikastetxea: IES Viera y Clavijo BHI

Adin maila: 12 urtetik 15 artekoak

Proiektuko materialetara iristeko lotura:TwinSpace proiektuko bloga

Cyberdiscovery oso planteamendu originaleko eTwinning-eko proiektua dugu. IES Viera y Clavijo BHI (Tenerife), Zespół Szkół Gimnazjum Nr 6 Szkoła Podstawowa Nr 13 w Zawierciu (Zawiercie, Polonia) eta Heinrich-Böll-Gesamtschule (Oberhausen, Alemania) ikastetxeetako ikasleek roboten erabilera eta Marte planeta habitatzeko posibilitatea hartu dituzte beren ikerketaren ardatz.  

Proiektuan, besteak beste,  IKTen erabilera askotarikoa nabarmena eta deigarria da. Ikasleek robotikaren bidez ikertzen dute eta esperimentatzen dute programatzen ikasten duten aldi berean. Horren emaitza jarduera eta material original eta berritzaileen katalogo zabal-zabala da.

Dudarik gabe, irakasteko eta ikasteko era aberasgarria da, lan plastikoa, kalkuluak, atzerriko hizkuntzaren erabilera, diseinua, ikerketa, eta, batik bat, talde-lana trebeziaz bateratzen eta biltzen dituena.

María del Carmen Rodríguez eta Martín Brandon Díaz Arvelo, IES Viera y Clavijo BHIko irakasle parte-hartzaileek, azalduko digute laburki nola garatu eta gauzatu den proiektu hau.

cyberdiscovery_planetas

Proiektuaren helburuak

Espainia, Polonia eta Alemaniako ikasleek hiri birtual bat sortu zuten Marten. Robotak eta gizakiak elkarrekin bizi dira han, elkarlanean dihardute, ikerketan, eta teknologia aurreratuenak erabiltzen dituzte. Zientzialari eta teknologo elkargo nazioartekoa balira bezala Lego Digital Designer (CAD – ComputerAidedDesign) diseinurako programa erabiltzen dute, dela kolore sentsoreak diseinatzeko dela piezak muntatzeko,  horien 3Dko entsanblaia egiaztatzeko, bai eta robota bera sortzeko ere

Ikasleek kontzeptu-mapa eta ideia-jasetan (Brainstorming) komiki, voki, diapositiba, poster, eta abarretan ikertu eta erakutsi zituzten emaitzak. Iritzi-bilketak egin zituzten gainerako ikasle, guraso, irakasle, astronomo, zientzialari, zibernetikari, roboten eta teknologia berrien erabilerari buruz enpresariei elkarrizketak eginez, bai eta beren eguneroko bizimoduan nahiz lanbideetako informatika programen erabilerari buruz ere, etorkizuneko robotak nolakoak izango ote ziren, Marteko beren hiri birtual idealari buruz, Unibertsoari buruz, etab.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=ZH39zAgFIfU[/youtube]

Proiektuaren faseak

Lehenengo, robot pilotu bat bidali zuten, planeta gorria arakatzeko eta bertan kokatzeko aukerak aztertzeko eta etorkizuneko misioetarako lurraldea prestatzeko. Matematiken bidez, lur hartzeko tokirik egokiena hautatu zuten, denboraren makina sortu zuten eta Lurra eta Marteren arteko igorle-hartzaile estazio bat robotak, aparailuak nahiz jendea har-zuloan zehar argiarena baino abiadura handiagoan garraiatzeko, Lurretik espazio-denbora hesiak zeharkatuz.

Pixkanaka, beste robot eta beharrezko elementu batzuk bidali ziren, hiri bat eraikitzeko (turbina eolikoak, garabia, uhal garraiatzaileak, hiria eraikitzeko materialak).

Aurrerago, ingeniari talde bat bidali zuten hiria prestatu eta bertan bizi izateko, elektrizitate eta urez hornitutako etxeak eskaini zituzten estolderia sareari konektatuak.

Langile enplegatu eran jardunez, hiri kosmikoan bizi ahal izateko beharrezko produktuak ekoizteko lantegiak eraikitzen parte hartu zuten. Ingeniari lanetan jardunez, berriz, 3D eraikinak diseinatu zituzten, negutegiak, kaleak, etab., barne Google SketchUp 8 programaren bidez.

Fases del proyecto cyberdiscovery

Zientzialari lanetan jardunez, planeta gorriko eraikinen barruko eta eraikinetatik kanpoko klima eta atmosfera aztertu zituzten, eta esperimentuak egin. Gure ikasleak planeta berriko lehen biztanle bihurtu ziren. Konstituzio bat sortu zuten eta bere Presidentea hautatu. Cristo Manuel Guerra Sánchez, tenerifetar kantari famatu eta IES Viera y Clavijo BHIko ikasle ohiak Marteko ereserki nazionala asmatu zuen gure proiekturako  ‘She’s Electric’ bere kantarekin. Martetar erkidego bat sortu zen, bere diru propioa erabiltzen zuena, ura eta elikagai osasungarriak eskuratzeko metodo berriak, etab.

Azkenik, Martetik koheteak eta espazio-ontziak bidalita Eguzkiaren Sistemako eta Unibertsoko beste planeta batzuk, hala nola, Kepler 186f, konkistatzen zituztela amaitu zuten proiektua.

Labur adierazteko, ikasleek beren irudimena eta sormena baliatu zituzten mundu birtual iraunkor eta lurraz bestelako  bat diseinatzeko.

Lego – The Lift

Laneko metodologia

Espazioaren konkistaren eta Marteren kolonizazioaren gaiak Fisika, Antronomia ezagupenak izatea eskatzen zuen, planetaren inguruko xehetasunak ezagutzea eta han gertatzen diren fenomenoak aztertzea. Horretarako astronomo eta zientzialariekin elkarrizketatu ziren, eztabaidak antolatu zituzten, lantegietan ikertu zuten eta emaitza guztiak diagrama eta grafikoetan laburtu zituzten. Proiektukideen arteko komunikazioa bizia izan zen, ugaria. Landutako materiala xeheki berrikusten zen argitaratu baino lehen. Arazoak konpontzeko diseinu bereziko ebaluazio orriak erabili ziren, egindako hutsegiteak aztertu ziren eta ikaskuntza estrategia batzuk sortu eta landu ziren.  

fotos proyecto cyberdiscovety

Ikasleentzako onurak

Ikasleek gailu modernoen berri izan zuten, eta, gauza miragarri teknologiko horiek etorkizunerako eskaintzen dituzten aukeren berri ere bai, baina, horrez gain, geure planetaren arazoen inguruan eta geure buruaz ditugun kuestioez gogoeta egin beharrari aurre egin eta heldu zioten. Ikasi zuten, halaber, toleranteak izaten, era bateko eta besteko sineskizun eta jarrerak onartu zituzten, munduaren eta haren funtzionamenduaren arauak hobeki ulertuz, elkarrenganako errespetua zer den ikasiz, baina, aldi berean, beren ikuspegiak justifikatuz, eta talde osoarentzat proposamen onenak hautatuz.

Irakasle parte-hartzaileentzako onurak

Proiektuak metodologia pedagogiko sortzaile eta berritzaileak garatzea bultzatu du, eta hala berean, parte hartu duten irakasleen artean esperientzia eta ideiak elkarri helaraztea erraztu.

Ikastetxearentzako onurak

Proiektua baliagarria izan da elkartutako ikastetxeen artean eta ikastetxe bakoitzeko hezkuntza komunitatearen beraren baitan lankidetza eta komunikazioa hobetzeko. Bereziki nabarmentzekoak dira departamentuen arteko lankidetza eta ikasleen gurasoen parte-hartzea. Proiektuak izan du, era berean, kanpoko eragile batzuen laguntza, bateko eta besteko enpresa eta erakundeena. Proiektuak ikastetxeko elkarbizitza hobetzea ekarri du eta erraztu du ikastetxean egindako lana sustatu eta zabaltzea.

Zertan asmatu den

  • Proiektua parte hartu duten hiru herrietako eskola kurrikuluan txertatzen.
  • Errobotikarekin (Lego Mindstorm ev3) esperimentatzen eta gailu mugikorretarako programak diseinatzen, hala, ikasleari era bateko eta besteko gailu teknologiko berritzaileak ezagutzeko aukera eskainiz ikasleari.
  • Proiektua garatzean dimentsio humanista Matematikekin, Fisikarekin eta Teknologiarekin batera biltzen.

Bidean topatutako zailtasunak

  • Robotak diseinatu eta muntatzean, sentsoreak kokatzean arazo teknikoak izan dira, bai eta horiek gidatzeko adimendun telefono eredurik onena hautatzean ere.

eTwinning 2015 sari nazionalaren errekonozimenduari buruz

Sari hau ikastetxeari eta gure lan profesionalari egin aitorpena izan da, bai niretzat bai Teknologiako nire lankide Martín Brandon Díaz Arvelorentzat. Gure lan horretan metodologia dinamikoagoa, elkarreraginekoagoa eta berritzaileagoa sustatu dugu, ingelesean ez ezik gainerako irakasgai guztietan ere bai, IKTak eta Errobotika era batera eta bestera baliatuz. Ikasleek materialak sortuz eta lan originalak eginez ikasten dute. Horrek guztiak bihotz ematen dit honelako proiektu gehiagotan parte hartzeko. Ikasleek ez dute jagoitik ikasten duten hori gehiago erreproduzitzen, aitzitik, ikertu egiten dute, esperimentatu, aztertu, eztabaidatu, arazoak ebatzi, autonomoak dira, sortu egiten dute eta ikasten ari denaz gozatzen dute.

Hezkuntza komunitate osoa eta kanpoko eragileak ohartarazi nahi ditu eta jabearazi beren parte-hartzea lagungarria dela eskola modernoago eta futuristagoa egiteko, gure mugez haraindikoa, ikasgelako ariketak eta eskolako eskemak diren hesi horiez haraindikoa eskola.

Ikasleak ohartu egiten dira errobotika eta IKTak era berritzailean baliatzea funtsezkoa dela bere eguneroko bizitzan eta bere etorkizun profesionalean: Marteko hiria beren Europa berria da.

Hemen dakarkizuegu proiektuaren akaberako bideo atsegin bat, ikasleen Marte planetatiko irteera irudikatzen duena.

[youtube]https://youtu.be/IyYCKVTfe5M?list=UU4lObVyc3ut84oOZFkQMSoQ[/youtube]

Irudien iturria: Cyberdiscovery proiektuko bloga.

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *