Pentsamendu konputazionala hezkuntzan eta eTwinning proiektuetan

Pentsamendu konputazionala hezkuntzan eta eTwinning proiektuetan

Beharrezkoa da ikasleei konpetentziak garatzen laguntzea informazioaren eta komunikazioaren gizarte honen erronka eta eskaeretara hobe egokitu daitezen. Horrek exijitzen du, alde batetik, ikasleek teknologia erabiltzeko duten modua aldatzea, kontsumitzaile soilak izatetik sortzaile teknologiko izatera pasatuz. Eta bestetik, ezagutza konputazional hori eta haien gaitasunak egunerokoan edozein jarduera konplexu antolatu eta ebazteko aplikatzen irakastea. Baina, ikastetxeak txikitatik eta etapa edukatibo guztietan pentsamendu konputazionala garatzea sustatu al dezake? Posible al da pentsatzeko modu berri hau curriculumaren edozein esparrutik eta hainbat baliabide edukatibo erabiliz, ez soilik programazioaren bidez, garatzea?

Galdera horiek erantzun aurretik pentsamendu konputazionalaren kontzeptua definituko dugu eta azken urteotan hezkuntzan nola aplikatu den azalduko dugu. Ikus ditzagun kontzeptu honen definizio aitzindari batzuk:

  • Pentsamendu konputazionala problemak egitea ahalbidetzen duen prozesua da, halako moduz non problema horren ebazpenak jarraibide eta algoritmoen sekuentzia moduan irudikatu daitezkeen. Alfred V. Aho(The Computer Journal)
  • Pentsamendu konputazionala inguratzen gaituen munduan informatikaren alderdiak hautemateko prozesua, eta sistema eta prozesu natural zein artifizialak ulertzeko eta haiei buruz arrazoitzeko informatikaren tresnak eta teknikak aplikatzea da. Royal Society.

 

  1. urtean, Jeannette Wingek Computational Thinking artikulua argitaratu zuen. Bertan, ikasleen formakuntzan konpetentzia berri hau sartzea beharrezkoa dela defendatzen zuen, izan ere, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren ikaskuntzaren oinarrizko osagaia da.

Wingek dioenez, ‘pentsamendu konputazionalak informatikaren funtsezko kontzeptuen bidez arazoak ebaztea, sistemak diseinatzea eta gizakien jokabidea ulertzea eskatzen du’. ‘Hau da, ikasleei informatikari batek arazo bati aurre egingo liokeen modu berdinean pentsatzen irakastea’.

Wingek proposatzen duen ikusmolde hori ezagutzaren beste arlo batzuetara hedatu da eta azken urteotan ikasgelan pentsamendu konputazionala integratzen duten irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak ulertu eta garatzeko ikerketa ugari sustatu ditu. Computational Thinking: A Digital Age Skill for Everyone, Barr, Harrison eta Conery (2011) artikuluan pentsamendu konputazionalarekin lotutako hainbat kontzeptu deskribatzen dira, besteak beste, arazoen deskonposaketa, bilaketa binarioak, errekurtsioa, paralelizazioa (arazo handiak zati txikiagoetan deskonposatzea eta, horrela, arazoak ebaztea, abstrakzioak egitea eta patroiak hautematea errazagoa izan dadin ahalbidetzen duten teknikak eta bilaketak), datuen irudikatzea (grafikoak, taulak, hitzak eta irudiak) eta informazioa islatzeko ereduak eta simulazioak erabiltzea. Pentsamendu kritikoak eta pentsamendu matematikoak pentsamendu konputazionalarekin dituzten ezberdintasunei dagokienez, autore horiek azaltzen dute pentsamendu konputazionalak pentsamenduaren gaitasun ezberdinak konbinatzen dituela eta horiek arazoak ebazteko era berri baten oinarria eskaintzen dutela, tresnak erabiltzea eskatzen duela eta, gainera, lehen testuinguru jakin batzuetan arazoak ebaztea ezinezkoa zela eta orain posiblea dela gaur egungo ekipoen automatizazioari eta prozesatze abiadurari esker.

Hezkuntzaren esparruan duen aplikazioari dagokionez, Hezkuntzaren eta Teknologiaren Nazioarteko Elkarteak eta Zientzia Konputazionalen Irakasleen Elkarteak (ISTE eta CSTA, 2011) nabarmentzen dute pentsamendu konputazionalak ikasleek haien ikaskuntza-prozesuko edozein esparru curricularretan eta etapa edukatibotan era aktiboan parte har dezaten laguntzen duten hainbat gaitasun sustatzen dituela. Besteak beste, konplexuak diren edo erantzun irekia duten problemei aurre egiterakoan ikasleak konfiantza eta jarraikitasuna erakustea, anbiguoak diren egoerak toleratzea, taldean lan egitea, gaitasun komunikatiboak garatzea eta konponbide komunak bilatzea. Gaitasun horiek ekuazio bat ebazteko, proiektu bat antolatzeko eta idatzizko lan baten zirriborroa egiteko behar direnen antzekoak dira. Hortaz, arazoak ebazteko prozesu batean datza, besteak beste, honakoak barne hartzen dituena:

  • Problemak formulatzea halako moduz non haiek ebazteko ordenagailu bat eta bestelako tresnak erabili daitezkeen.
  • Datuak era abstraktuan irudikatzea, adibidez eredu eta simulazioen bidez.
  • Ebazpena pentsamendu algoritmikoaren bidez automatizatzea (ordenatutako urrats sorta bat).
  • Ebazpen posibleak hauteman, aztertu eta aplikatzea urrats eta baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean konbinatzeko.
  • Problemak ebazteko prozesu hau orokortzea eta beste mota batzuetako arazoak ebazteko erabiltzea.

Interesgarria da Europako lurralde ezberdinetan pentsamendu konputazionala nola ezartzen hasi den ikustea eta ikasgelan integratzeko erarik onena zein den jakitea. Horretarako, Developing Computational Thinking in Compulsory Education’ (2016)  txostena irakurtzea gomendatzen dugu. JRCaren zuzendaritzapean (Joint Research Centre, zientziaren eta ezagutzaren arloetako Europar Batzordearen zerbitzua) eta EUNaren parte-hartzearekin idatzi zen txosten honen ondorioetako batzuen artean, honakoak nabarmentzen ditugu:

Pentsamendu konputazionala derrigorrezko hezkuntzaren maila ezberdinetan era global eta eraginkor batean integratzeko ikuspegi argi bat izatea eta helburu konkretuak definitzea beharrezkoa da. Curriculumaren programazioan pentsamendu konputazionalari ordu gutxi batzuk eskaintzea baino gehiago behar da, faktore ezberdinak kontuan hartuko dituen estrategia sendo bat behar da. Beste alderdi garrantzitsu bat arlo eta maila edukatibo ezberdinetan diziplinarteko integrazioa izatea da, adin goiztiarretan oinarrizko kontzeptuak sartzetik hasita. Horretarako, beharrezkoa da derrigorrezko bigarren hezkuntzak hurbilketa holistiko bat egitea, zeinak irakasleentzako ebaluazio eta formakuntza estrategia egokiak erabiltzea eskatzen duen. Gaian interesa duten erakunde eta eragileen artean (ez soilik curriculuma garatzen duten eragileen artean) iritziak partekatzea hezkuntza-politikak definitzerakoan oso informazio baliagarria eman dezake. Batez ere, bizipenak trukatzea eta praktika onak hartzea sustatzen duten lurraldeen arteko interakzioa bultzatzea beharrezkoa da. Amaitzeko, gauzatu diren jarduketa ezberdinen inpaktua eta iraunkortasuna neurtzeko jarraipen eta azterketa estrategia bat gomendatzen da.

 

informe computational thinking

Irudiaren iturria: Developing Computational Thinking in Compulsory Education’ (2016)

El pensamiento computacional y las nuevas ecologías del aprendizaje (J. Valverde Berrocoso et al, 2015) artikuluak dioenez, programazioa ez da kodeak diseinatzeko erabiltzen den konpetentzia kognitibo bat soilik, izan ere, hezkuntzan aplikatzen den pentsamendu konputazionala ikuspegi sozio-eraikitzaile batetik deskribatzen du. ‘Pentsamendu konputazionala kontzeptua «maila altuko» konpetentzia konplexu bat da, ideiak garatzen dituen gizakien kontzeptualizazio espezifikoaren eredu batekin lotura duena, pentsamendu abstrakto-matematikoarekin zein pragmatiko-ingenierilariarekin zerikusia duena eta gure eguneroko bizitzaren alderdi ugaritan aplikatzen dena. Pentsamendu konputazionala ez da ordenagailu bat programatzeko gaitasunaren sinonimoa, izan ere, abstrakzio maila ezberdinetan pentsatzea eskatzen du eta gailuetatik independentea da. Pentsamendu konputazionala ordenagailurik erabili gabe garatu daiteke (arkatza eta papera nahikoak dira), nahiz eta gailu digitalek haiek gabe aurre egitera ausartuko ez ginen arazoak abordatzea ahalbidetzen baitigute. Bestalde, pertsona guztiek gizarte digitalean moldatzeko ezagutu beharko luketen oinarrizko konpetentzia bat da, baina ez da «ohikoa» edo «mekanikoa» den gaitasun bat, arazoak era inteligente batean eta irudimena erabiliz ebazteko era bat baita (ordenagailuek ez dituzten kualitate humanoak). Gainera, abstrakzioa eta pragmatismoa konbinatzeko ezaugarria du, matematikan oinarritzen baita, ideien mundu batean, eta mundu errealarekin kontaktuan dauden ingeniaritza proiektuetatik abiatuta garatzen baitira. Kontzeptu konputazionalak benetako arazoak aztertu eta ebazteko, jendearekin komunikatzeko eta gure egunerokotasunaren alderdi ugari kudeatzeko erabiltzen dira (Wing, 2006) (…).Pentsamendua prozedura, algoritmo eta datuen egituren bidez objektu bilakatzean, norberaren ezagutza publiko egiten da eta besteekin partekatu daiteke. Horrela, pentsamendu konputazionala parte hartzaile bihurtzen da’.

Kultura digitalaren arloan erabiltzaileen komunitateetan ikaskuntza eraikitzeko parte hartzeari eta prozesu sozialaren ezaugarri hau, kolaborazioa sustatzen duena, da hain zuzen eTwinning era ezberdinetako diziplinarteko proiektuen bidez pentsamendu konputazionala sustatzeko testuinguru paregabe egiten duena. Ikasleei taldeka ikertzea ahalbidetzen duten eTwinning proiektuez ari gara, izan ere, gauza eta ideien arteko lotura kausalak identifikatuz, arazoak ebazteko iterazioa erabiliz, datu desberdinak argituz eta mailaka berrantolatuz, oinarrizko kontzeptuen eraginkortasuna frogatzen laguntzen duten oinarrizko ezagutzetan oinarrituta adibide adierazkorrak jarriz, ezagutza hori kasu eta egoera berrietara aplikatuz, esperimentu bat eginez teoria bat arrazoituz, etab. lan egiten dute.

Artikulu hau idazterakoan eTwinning programan parte hartu zuen ikastetxe batek burutu zuen pentsamendu konputazionalaren esperientzia bat jakinarazi nahi genuen. Proposamenaren originaltasunarengatik eta, batez ere, parte hartu duten ikasleen adin goiztiarrarengatik, El Nogal (Alpedrete) haur eskolak egin duen lana nabarmendu nahi izan dugu. Ikastetxeak Recreando a Van Gogh en 0-3 años  eta ¿Somos Robots? eTwinning proiektuetan parte hartu du.

El Nogal haur eskolako zuzendaria den Mª Carmen Pino Blasek ikastetxean pentsamendu robotikoaren programa nola garatu den azaldu digu:

El Nogal haur eskolan 1-2 eta 3-4 urteko ikasgeletan pentsamendu konputazionaleko plan bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, izan ere, haur hauei bizi eta heztea egokitu zaien gizartearen eskaera berriei erantzuteko erantzukizuna dugula uste dugu.

alumno de Infantil usando tablet

Gure ikasleek pentsamendu konputazionala izan dezaten oinarriak jartzen saiatzen gara, etorkizun hurbilean sortzaileak eta asmatzaileak izan daitezen.

Pentsamenduaren plan hau 2015/16 ikasturtean garatzen hasi zen LITTLE BITS izeneko materialaren bidez. Ikasleek BITSak manipulatu egiten dituzte eta elementu teknologiko ezberdinekin saiakerak egiten dituzte (motorrak, sakagailuak, dardargailuak, led argiak…) eta pentsamendu konputazionala abian jartzen dute. Material hau oso deigarria da txikientzat, eta asko harritu gara elementu honek kontzentratzeko arazoak dituzten haurrei arreta mantentzen asko lagundu diela ikusteak.

trabajando little bits 2

Beste elementu batzuekin ere lan egin genuen, haien artean KUTXA ERROBOTIKOEKIN. Kutxa hori hainbat Lego pieza, gurpil, ardatz, motor eta programazio txartelaz osatuta dago. Material hau oso era naturalean sartu genuen ikasgelan, helburua haurrek materiala erabiltzea, harekin esperimentatzea eta nahi dutena eraikitzea baita. Ez dugu irakaskuntza gidatu bat nahi, helburua ez da guztiek gauza berdina eta era berdinean egitea eta guztiak produktu berdinera iristea ikasteko era asko daudelako eta haurra eta bere ikasteko modua errespetatu behar delako. Helburua haien ikaskuntzaren protagonista izatea da.

usando cajas robóticas EI El Nogal

Orain 2-3 urteko ikasgeletan Ipuin Teknologikoarekin lan egiten ari gara. Haurrek zirkuituak konektatu eta deskonektatzen dituzte, nahi dituzten argiak, hotsak eta ibilbideak aukeratzen dituzte, horrela bakoitzak bere istorioa nahi duen moduan bizitzen du.

cuento tecnológico 2

Ipuin hau berritzailea da azetato gardenetan egiten ari delako. Bertan, haurrek gauzek nola funtzionatzen duten ikusten dute. Hortaz, material hau pentsamendu konputazionalerako oso baliagarria da.

cuento tecnológico

Amaitzeko, aipatu beharra dago sokazko errobot txikiak eta imanen jolasak erabili direla.

Trabajando Little bits en Infantil

Ikasgelan talde txikietan lan egin denez gero, lan kolaboratiboa bultzatu da baten ideia besteek jarraitzen baitute. Ikusi dugunez, lan egiteko modu honen ondorioz haien arteko errespetua areagotu egin da, bai haien lanean bai bakoitzak sortutakoan.

EI El Nogal

Prozesu honetan irakasleon zeregina haurrak haien aurkikuntzetan laguntzea da haien ekintza eta erabakietan esku hartu gabe. Erreseina motz hau amaitzeko, azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela jostailu eta gailu zaharrei “barrenak ateratzea” gauza berriak sortzeko, izan ere, gauzek nola funtzionatzen duten jakin behar dugu berriak sortu ahal izateko.

Goiburuko irudiaren iturria: Freepikek diseinatutakoa irudi librea

 

 

 

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Gomendioak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

  1. jesus mejia says:

    Me parece formidable el proyecto y me gustaría conocer mas sobre el proyecto con niños de esas edades y como podría yo implementarlo en un jardín infantil

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *