eTwinning Erasmus + programan

2014an Erasmu + programa abiarazi zenez geroztik, galdera asko jaso ditugu eTwinning-en eta Erasmu + programaren aspektu batzuen eta besteen inguruan. Kontsulta horietako batzuetan ohartu gara badagoela erabiltzaileen artean halako nahasmendu bat ekintza bati bestearen ezaugarriak atxikitzen zaizkionean, eta alderantziz ere bai. Bata bestearekin erlazionatutako ekimenak baldin badira ere (eTwinning Erasmus+ programaren atal bat da, Guía del programa Erasmus+), badituzte ezaugarri ezberdinak. 

eTwinning 2005ean abiarazi zen, eta hasieran eLearning programaren atala baino ez zen. Geroago Comenius programan sartuta egon zen laguntzako neurri moduan; 10 [COM10] ekintza zen. Gaur egun, Erasmun + programaren egituran, eTwinning Ekintza Funtsezkoa 2n (KA2) txertatuta dago: berrikuntzarako lankidetza eta praktika egokien elkartrukea. 

Era berean, Erasmus+ programaren gidak eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalaz diharduenean dio programa hori gauzatzen inplikatutako antolakundeetako bat dela. 

Hemen behean dakargun taula honetan eTwinning eta Erasmus+ programako beste ekintza batzuk bereizten dituzten xehetasun batzuk aletuko ditugu. Alabaina, ezaugarri horiek ekintza horiek batzuk besteetatik urrundu beharrean, hain zuzen ere, batzuk eta besteak aberasten eta osatzen dituzten interakzioak sortzen dituzte.

 

 

Beste Erasmus+ ekintza batzuk

eTwinning

Erakunde arduraduna

SEPIE

(Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarra)

http://www.sepie.es

 

LZN

(Laguntza Zerbitzu Nazionala)

www.etwinning.es

 

Kudeaketa modua

Deszentralizatuak

Espanian, SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarra) koordinatua

Zentralizatua

Europan Laguntza Zerbitzu Nagusiak koordinatua, eta Espainian, berriz, Laguntza Zerbitzu Nazionalak (LZN, MEC)

Kokapena

 

k/ Gustavo Fernández Balbuena,13 28002 -Madril

 

k/Torrelaguna, 58

28027-Madril

 

Kontaktua

sepie@sepie.es

 

Telefonoa: (+34) 915506718

asistencia@etwinning.es

 

Telefonoa: (+34) 913778377

Fokoa

 

§  Europar dimentsioa

§  Mugikortasuna eta berrikuntzarako eta praktika egokiak elkarren artean trukatzeko erakundeen arteko lankidetza

 

§  Europar dimentsioa

§  Konpetentzia digitala

§  IKTen bidezko lankidetza

 

Ekintzak

Funtsezko ekintza izena eman zaien hiru sailetan antolatuak.

§  Funtsezko ekintza 1 (KA1)

§  Funtsezko ekintza 2 (KA2)

§  Funtsezko ekintza 3 (KA3)

 

 

§   eTwinning Funtsezko Ekintza 2n (KA2) txertatuta dago: berrikuntzarako lankidetza eta praktika egokien elkartrukea. Eskolen arteko elkarte estrategikoak.

§  eTwinning eskola proiektuak baino gehiago da. 

 

Finantzamendua

Bai

Ez

Irakaskideak eta ikasleak eskola-elkarteetan mugitu ahal izatea.

Egin daiteke

Ez

Lan-arloa

Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kiroleko ekimen guztiak biltzen dituzte.

 Hezkuntzako ekimenak

Hezkuntza mailak

 Maila guztiak biltzen dituzte: eskola, lanbide heziketa, goi mailako irakaskuntza eta pertsona helduen formazioa, bai eta hezkuntza munduarekin eta lanekoarekin erlazionatutako beste erakunde batzuk ere.

Unibertsitatekoak ez diren hezkuntza mailak hartzen ditu.

Proiektu bateko edo eskola-elkarte bateko kide kopurua.

 

Gutxienekoa: bi herrialdetako hiru kide.

Bi kide ikastetxeen eta eskualdeen arteko elkarteak direnean.

 

Gutxienekoa: bi kide fundatzaile bi herrialdetakoak.

Elkartze eskabidea /

proiektua

SEPIEk argitaratutako urteko deialdiaren arabera Deialdia 2015

 

Linean. Irakaslearen mahaigain pertsonaletik, PROIEKTUAK erlaitza

Eskabidearen data

SEPIEk argitaratutako urteko deialdiaren arabera Deialdia 2015

 

 

Ez dago datarik. Urte osoan.

Proiektuaren iraupena

2 edo 3 urte. (Luza daiteke)

Ez dago epemugarik, nahiz eta gomendatzen den “bi ikasturte baino gehiago ez izatea”.

Nork eskatzen du parte-hartzea

Begiratu sektore bakoitzean hauta daitezkeen erakundeak 2015eko deialdian.

Irakasle bat.

Proiektuaren edo eskola-elkartearen onespena

Proiektua urteko deialdian zehaztutako irizpideen arabera hautatu eta finantzatua da ala ez. 

 

Proiektuaren onespena datuen egiaztapenaren eta datuen balidazioaren eta helburu eta edukiak irakas-lanean tokian izatearen baitan baino ez dago

 

Irakasleentzako laguntza, apoioa eta aholkularitza

sepie@sepie.es

posta elektronikoaren bidez.

Sektore bakoitzeko postak webean kontsultatu

Twitter: @sepiegob

Sepie atari nazionala: www.sepie.es

Facebook

 

asistencia@etwinning.es posta elektronikoaren bidez

Twitter: @eTwinning_es

eTwinning atari nazionala www.etwinning.es

eTwinning atari europarra

www.etwinning.net

Facebook: eTwinning España

Proiektu txartelen bidez

 

 

 

 

Ebaluazioa eta memoria

 

 

§  Eskabidea

§  Aurrerapen eta amaierako txostenak.

 

§  Lineako eskabidea*

§  Memoria boluntarioa

*Irakasle batek Kalitate Zigilua edo Saria eskatzen baldin badu ebaluatzen da proiektua.

Irakasleak kreditu/prestakuntza ordu/berrikuntza errekonozimendurik eskatzen baldin badu autonomi erkidegoko dagozkion hezkuntza arduradunek ebaluatzen dute.

 

Errekonozimentua

Formazio kredituak, BOE (Estatuko Aldizkari Ofizialean) xedatuta.

Balioztatzeko Azoka

Sariak

 

Autonomi erkidego bakoitzaren arabera

Sari Nazionalak

Sari Europarrak

 

Ikuserraztasuna

Balioztatzeko Azoka

Gateway

Zabalkunderako plataforma

 

Galeriak

Atari nazionala

Atari europarra

Gateway

 

 

Erasmus+ programaren gida dokumentu ofizialean jaso bezala, eTwinning da eskola-elkarteetarako gomendatzen den plataforma birtuala, honako arrazoi hauengatik:

. Eskabidea egin aurretik proiektukide edo eskola-elkartekide izan litezkeenak bilatzea erraztu eta ahalbidetzen du, hartara, sortzekoak diren proiektuen kalitatea eta eragina hobetzea helburu izanik. eTwinning-eko idazmahaiak “Proiektukide bilatzailea” tresna eta foroak eskaintzen ditu; horietan bat bereziki Erasmus+ programarako kideak bilatzeko.

. Proiektu bakoitzerako esparru birtual bakarra eskaintzen du, komunikazio eta lankidetzako tresna eta guzti.

 eTwinning proiektu bat eta Erasmus+ eskola-elkarte bat elkarren osagarri dira. eTwinning-ek eskaintzen dituen komunikazio tresnak eta lankidetzarako esparrua tresna bikainak dira eskola-elkarte baten inguruko aspektu guztiak planifikatzeko eta eztabaidatzeko, euskarri teknologikoa erabiltzen duten jarduerak egiteko, herrialde bakoitzari buruzko dokumentu eta informazioak konpartitzeko eta emaitzak erakusteko, bai eta proiektukideek elkarrekin kontaktuan jarraitu ahal izateko ere eskola-elkartea amaitutakoan.

 Irudien iturria: eTwinning LZN.

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Enbaxadoreak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *