eTwinning Lanbide Heziketan

eTwinning proiektuen bidez egiten den lana gero eta gehiago kontsolidatzen ari da irakasle guztientzako baliabide orokortu gisa, Haur Hezkuntzatik hasita Lanbide Heziketara. Plataforman heziketa etapa guztietako proiektu interesgarriak aurki ditzakegu, eta haien bidez gauza berriak ikasi eta ideiak jaso ditzakegu. Dena den, artikulu honetan, tresna hau eskoletako egunerokoan erabiltzeak Lanbide Heziketako irakasle zein ikasleei eskaintzen dizkien abantailak azpimarratu nahi ditugu.
eTwinningek Lanbide Heziketako irakasleei abantaila ugari ekar dakizkieke. Hona hemen garrantzitsuenak:
- Beste irakasle batzuekin irakaskuntza eta lan egiteko metodologiak banatzea.
- IKTak eskoletan sartzea ikasgelako praktika gisa.
- Ikasleak proiektu europar batean beste ikaskide batzuekin lan egiteko motibatzea.
- Erasmus+ proiektu bateko bizi ziklo oso batean zehar laguntzarako baliabide/tresna bat osatzea: K1 proiektu baterako (FCT beste lurralde batean, edo irakasleentzako formakuntza beste lurralde batean) edo K2 proiektu baterako (Berrikuntzarako Kooperazioa eta Praktika Onen Trukea) konfiantzazko kideak topatzea, proiektua antolatzea, proiektua garatzearakoan laguntzea eta amaitu ondoren jakitera ematea.
eTwinningek eskaintzen duen pertsonen bilatzaileak gu egiten ari garen modulu profesional berdinak edo antzekoak egiten ari diren irakasleak topatzea errazten du. Ildo horretan, oso garrantzitsua da gure profila ongi definitzea, gure espezialitate profesionala, gure ikasleen adina eta zein proiektu motetan lan egitea gustatuko litzaigukeen zehaztuz. Kontuan izan behar dugu gure lurraldekoak ez diren irakasleak ere ideiak trukatzeko edo proiektu kolaboratibo bat egiteko kide bila egon daitezkeela. Esteka honetan gure profila osatzeko aholku batzuk ematen zaizkigu: http://es.slideshare.net/SNA_etwinning/perfil-etwinning
eTwinningek lan egiterakoan eskaintzen digun malgutasunak gu geu zein gure ikasleak erosoen sentiarazten dituen hizkuntza erabili ahal izatea ahalbidetzen du. Europako lankideek proiektuak gazteleraz egiteko gero eta interes handiagoa dute; hortaz, hizkuntza ez da oztopo bat. Gainera, ez da beharrezkoa IKTetan aditua izatea, gure proiektuak egiteko oso baliabide erraz eta erabilgarriak baitaude.
Lan egiteko erabil ditzakegun jarduerak eta/edo proiektuak guk programazioan aurreikusi dugun edozein nukleo edo unitate formatibotan jasota egon daitezke. Gure kideekin gai jakin bat adostu daiteke eta eTwinning proiektu itxura eman dakioke era kolaboratiboan lan egiteko.
Lanbide Heziketako praktika onen adibide gisa honako estekak ikus ditzakegu:
“Europia-Europe tomorrow” proiektua https://europetomorroweuropia.wikispaces.com
“The career Project” proiektua http://new-twinspace.etwinning.net/c/portal/layout?p_l_id=34465432
“Trade and logistics between countries” proiektua http://recursostic.educacion.es/blogs/etwinning/index.php/2010/02/08/title-9
“Anotaciones a un bosque” proiektua: http://new-twinspace.etwinning.net/web/p60116/welcome
Gure bizipenak eta kezkakbanatu ahal izateko lantalde bat sortu dugu: “eTwinning eta Lanbide Heziketa”. Bertan, plataforma honek eskaintzen dituen aukerei dagokionez irakasle zareten aldetik dituzuen bizipen eta kezkak banatu nahi dituzuen guztion laguntza jasotzea espero dugu. Beraz, hemendik taldearen partaide izatera eta zuen iruzkin eta iradokizunak ematera gonbidatzen zaituztegu.
M.Isabel Vila Figueroa
eTwinningen enbaxadorea
Elkarrizketak
Hello.
Is still open this group on “vocational programs”?
Thanks
Yes, it´s still open.
SNA eTwinning