Tutorial honek erabiltzaile Bisitari bat proiektuaren TwinSpace-ra nola gonbidatu urratsez urrats adierazten dizu.
1.- Sartu proiektuaren TwinSpace-n eta klikatu KIDEAK.
2.- Klikatu Kideak gonbidatu.
3.- Orain, klikatu Pertsona gonbidatuak (Bisitariak).
4.- Hautatu Pertsona gonbidatu berriak/ Bisitari berriak. Idatzi erabiltzaile-bisitariaren izen-abizenak.
Eta sakatu EGIAZTATU.
5.- Sistemak pantaila hau itzuliko dizu. Bertan, erabiltzaile-izena agertuko da dagoeneko. Hautatu pasahitza.
6.- Klikatu GONBIDATU. Sistemak leiho hau itzuliko dizu.
Eskuinaldean tik bat agertuko da. Horrek erabiltzailea ongi gonbidatu dela adierazten du.
Aukeratutako erabiltzaile-izena eta pasahitza gonbidatutako pertsona/bisitariari bidali eta normaltasunez sartu ahal izango da.
Bisitariak gonbidatzeko ez da posta-helbiderik erabili.
Irudien iturria: Elaborazio propioa