Erabiltzaileak zein motatako abisuak eta nola jaso nahi dituen aukeratu dezake. Horretarako, proiektu baten TwinSpace-ak duen abisuen/jakinarazpenen sistema konfiguratu behar du. Jakinarazpenen ikonoaren bidez, posta elektronikoaren bidez edo bien bidez izan daiteke.

Jakinarazpenak posta elektroniko bidez jasotzeko konfiguratuz gero, erabiltzaileak jakinarazpen guztiak biltzen dituena mezu bat jasoko du egunero.

 

1.- Sartu TwinSpace-n eta klikatu eskuinaldean, goian, dagoen kanpaian. Jakinarazpenen zerbitzua da.

    

2.- Leiho hau bistaratuko da. Klikatu Konfiguratu:

 

3.- Mezu/abisu-moten zerrenda bat agertuko duen leiho hau irekiko da. Bertan, abisua nola jaso erabaki dezakezu.

4.- Abisu-mota bakoitzean, abisatzeko bitartekoa aktibatu daiteke. Egin klik saguarekin gorriz seinalatutako puntuan. Ez ahaztu GORDE klikatzeaz.