Virgilio eTwinning taldea

Divina Comedia-n Virgiliok Danteri Paradisurako bidea topatzen lagundu zion bezala, Virgilio Taldeak lagunduko dizu eTwinning-en munduan zure bidea ere topatzen. Gogorik bai bidaia honi ekiteko?
Orain dela hilabete batzuk, eTwinning Live abiaraztearekin batera, hiru enbaxadore italiarrek talde bat sortu zuten (ingelesezkoa) irakasleak eTwinning-eko munduan gidatzea duena helburu: VirgilioTalde.Talde honetan, edozein eTwinnlarik (hasi berria izan nahiz eskarmentua duena) egin ditzake galderak, erantzunak jaso eta edonolako informazioa eta edukiak partekatu eTwinning-eko munduan.
Taldean izena emandakoan, izango duzu aukera galdekizun bat betetzeko, eta hala jakin ahal izango duzu eTwinning-eko zein mailatan zauden: 1. maila – Galduta; 2. maila – Eskalatzen; 3. maila – Paradisuan. Maila bakoitzak du bere orria, eta maila horietako bakoitzak ditu era bateko eta besteko edukiak (jarduerak, jokoak, foroak, tutorialak…) dagokion mailarekin bat datozenak. Horrez gain, talde honek badu eTwinning Live-ri eskainitako orri bat, tutorial eta jarduera txiki eta guzti. Nabarmendu beharreko beste puntua gure proiektuetarako kideak bilatzeko bereziki sortutako foroa da.

2000 taldekide baino gehiago ditu Virgilio Taldeak; eTwinning-eko talderik ugarienetakoa da gaur egun. LZNetik bihotz ematen dizuegu taldean izena eman dezazuen, eTwinning-en berriak izan nahiz ez, eta talde horrek eskain diezazkizuekeen onura guztiak aprobetxa ditzazuen.

Saka ezazu honako lotura honetan eTwinning talde batera bildu nahi baldin baduzu: http://www.slideshare.net/SNA_etwinning/cmo-unirse-a-un-grupo-e-twinning
Irudien iturria: Virgilio Taldea eTwinning Live-n
Gomendioak Tutorialak Live
Buenas tardes,
anteriormente tenia un perfil con diferentes proyectos publicados, ahora no los encuentro. Se ha borrado totalmente el perfil anterior?
Por favor, escribe a asistencia@educacion.gob.es, desde ahí te darán soporte y ayuda a cualquier consulta.
Un saludo,
El equipo eTwinning