Inklusioaz: María Sanz de Sautuola HHLHI, Santander (Kantabria)

Inklusioaz: María Sanz de Sautuola HHLHI, Santander (Kantabria)

Santanderreko CEParen Atzerriko Hizkuntzen Sailak Kantabriako Hezkuntza kontseiluaren Hezkuntzako Berrikuntzaren Unitate Teknikoarekin batera antolatu zuen eTwinning jardunaldian eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalak María Sanz de Sautuolako eskola publikoa bisitatzeko aukera izan zuen.

Inklusioaren Europako urtea den honetan, eskola hau aniztasuna tratatzeko eta era eraginkorrean ikasle guztien arrakasta edukatiboa lortzen ahalegintzen den ikastetxe baten adibide argia da. María Sanz de Sautuola ikastetxea sozialki gutxietsita dagoen zonalde batean kokatua dago eta ezaguna da “ikasle guztiek hezkuntzan aurrera egiten laguntzen” duelako, baina batez ere ijitoei”, eta arrazoi horrengatik saritua izan da. Aurten, 2017an, Secretariado Gitano fundazioak ematen duen ‘Hezkuntza etorkizuna da’ saria aitortu zaio.

Ikastetxeko zuzendaria den Santiago Ferreirok argi du irakasleak direla ikastetxeetan egiten diren aldaketen gidariak izan behar dutenak. Bere eskarmentuak erakutsi dio horrelako gutxietsitako testuinguru batean ezin dela familiek, ikasleek edo administrazioak zerbait aldatu dezaten zain egon. Dioenez, “egiten dugunaz eta egiten dugun moduaz konbentzitzen ditugunean” egingo dute.

Zuzendari den aldetik, Santiagok buruzagitza jarduera partekatu bat dela uste du, zuzendaritza-taldearen eta klaustroko irakasleen artean partekatutakoa. Halaber, bere ustez, bestelako eragileei bidea eman behar zaie aldaketa prozesuan bat egin dezaten. Inguruko eragile guztiei dozenteak ez diren eragile, familia, ikasle eta hezkuntzako administrazioei, baina baita bestelako entitateei ere, haien ezagutza eta esperientziarekin ikastetxea hobetzen saiatu baitira.

Santanderreko (Kantabria) Mª Sanz de Sautuola ikastetxeko zuzendaria den Santiago Ferreiro Míguezi elkarrizketa

  1.- Nolakoa da orain, 2017. urtean, María Sanz de Sautuola eskola?

 Azken 15 urteotako ibilbideari esker eskola:

– Auzoko erreferentzia garrantzitsu bat da.

Gizarteari irekita dagoen ikastetxe bat da (7:30etatik 22:30etara), non entitate ugarik eskolaz kanpoko orduetan aisialdirako jarduera eta kultur jarduera ugari antolatzen dituzten eta ikasleek eta familiek haietan parte hartzeko aukera dute.

Kantabrian erreferentea da berrikuntza pedagogikoari buruzko hainbat proiektutan parte hartu duelako.

– Gure haurren behar GUZTIAK behar bezala asetzen lan egiten duen eta horrekin KEZKATUTA dagoen zentro bat da.

– Gure ikasleen itxaropen akademikoak hobetzearekin OBSESIONATUTA dagoen ikastetxe bat da.

BIZIKIDETZA POSITIBOA bultzatzen duen eremu bat da.

 2.- Nolakoa zen María Sanz de Sautuola eskola orain dela 20 urte?

Bizikidetza arazo ugari zituen ikastetxe bat zen, ikasle ijitoak arbuiatzen zituena (batez ere etxoletako herrixketakoak), berrikuntza pedagogikorik gabekoa eta itxaropen akademiko baxuak zituena (batez ere ijitoekin). Gainera, klaustroak ez zuen motibazio profesionalik eta ikastetxea ez zen familia askok eskolatik kanpo zituzten arazoetan inplikatzen.

 3.- Zerk piztu zuen garapen hori?

Bizikidetza txarra izan zen, hain zuzen, garapena piztu zuena. Bizikidetza nabarmen hobetu beharra zegoen ikasgeletan eta ikastetxean giro normalizatua izateko. Aldaketa ikasleek haien heziketan eta ikastetxeko erantzukizunen kudeaketan PROTAGONISMO handiagoa izatea zuen ardatz, ikastetxea maitatu eta haiena zela senti zezaten.

 4.- Zeintzuk dira erkidego edukatibo osoaren, hau da, irakasle, ikasle eta familien, inplikazioa lortzeko gakoak?

          Orokorrean, alderdi bakoitzaren benetako arazoekin kezkatzea eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzko iritzi eta ideiak entzutea eta kontuan hartzea.

  • Dozenteak eta ez dozenteak: ahalik eta lan-baldintza onenak bermatu behar dira (pertsonalak, emozionalak eta profesionalak).
  • Familiak: haien seme-alabentzako “konfiantzazko eta maitasunezko giro ziurra” kontzeptua bermatu eta transmititu behar da.
  • Ikasleak: ikastetxeko erantzukizunen kudeaketan parte har dezaten baimendu eta bultzatzea, ikastetxearen parte direla sentiarazteko eta sentsazio hori errotu eta areagotzeko.

5.- Nola laburbildu edo azalduko zenituzke horrelako ikastetxe batean, non ikasle gehienek arrisku profila duten, inklusioa lortzeko oinarririk garrantzitsuenak?

Gure intentzioak hasieratik argi gera daitezen, gure Hezkuntza Proiektuaren lehenengo orrialdean jasota dago gure lehenengo xedea ikasleak ZORIONTSU IZATEA dela.

Hauek dira gure Hezkuntza Proiektuaren oinarriak:

  • Heziketa emozionala.
  • Aniztasunaren trataera bere esanahirik erradikalenean.
  • Gizarteari irekita egotea inguruko oinarrizko erreferentzia moduan.
  • IKTen berrikuntza “arrakala” sozialaz gain, “arrakala digitala” ez izateko.

Hori abiapuntu hartua, 10 urte baino gehiago daramatzagu ikastetxeko langile guztien harreman interpertsonalak lantzen, haien lanpostua eta zeregina ezein dela ere. Irakasleen formakuntza taldean egiten da (klaustroaren parte-hartze oso altuarekin) orain dela 9 urte. Era horretan, errazagoa da ideia orokorrak ezartzea eta ikasgelako praktikara era irmoago batean transferitzea.

 6.- Zer dakar zentroarentzat Samsung Smart School edo eTwinning gisako proiektuetan parte hartzeak? IUPn jasotzen al dira?

IUPn jasota daude dagoeneko, abian jartzen ditugun beste proiektu eta planekin egiten den moduan.

Ikastetxeko langileentzat gisa honetako proiektuetan parte hartzeak jarduteko modu berritzaileak ezagutzeko aukera bat da eta gure ikuspuntu lokala perspektiba global baterantz zabaltzea. Halaber, bakoitzak eta ekipo moduan egiten dugun praktika dozenteaz hausnartzea dakar. Ikasleentzat ikasketetan arrakasta izaten lagunduko dieten “ate” berriak ezagutzeko aukera bat da.

 

grupo

Argazkian (ezkerretik eskuinera): Santiago Ferreiro (zuzendaria) , Silvia Casquete (eTwinningeko irakaslea) , Manuel Gutiérrez (IKTko irakaslea) , Olga Paniagua (eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionala),  Miriam Páramo (eTwinningeko irakaslea) Mª José  Marinas (Hezkuntzako Berrikuntzarako Unitate Teknikoa. Kantabriako Saila),  Kevin Alexander Salvage (Atzerriko Hizkuntzen Departamentua, Kantabriako irakasleen zentroa –CEP Cantabria-) 

Miriam Páramo Arrroyo eta Silvia Casquete eTwinning proiektu batean inplikatutako irakasleei elkarrizketa:

  1. Une honetan, eTwinning proiektu nazional batean lan egiten ari zarete. Zerk bultzatu zintuzten proiektua abiaraztera?

Samsung Smart School proiektuak motibatu gintuen, izan ere, aurtengo proposamena eTwinning plataformaren bidez ikastetxe ezberdinen arteko lan kolaboratibo bat egitea zen. Guretzat oso gauza berria izan da, ez genuelako inoiz plataforma erabili, baina aldi berean oso aberasgarria eta positiboa ikasteko aukera sorta zabala eskaintzen duelako.

Motibazioa ere egunero handitzen da gure ikasleekin lan egiten dugunean izugarri pozten baitira tresna hau erabiltzen dutenean eta ikasteko ahalegin txikiagoa egin behar dutela ikusten dutenean (hori uste dute). Haien esperientzia kurrikularrak beste ikastetxe batzuetako ikaskideekin banatu behar izateak hobetu nahi izatera bultzatzen ditu.

  1. Zeintzuk dira ikasgelan horrelako proiektu bat aplikatzeak dakartzan onurak?

Proiektua abiarazteak aldaketa metodologiko handia ekarri du eta oso onuragarria izan da gure eskolak ikasleen beharretara egokitu behar izan ditugulako. Halaber, haiek ikasitakoa eta haien jarrera maneiatzeko dugun modua aldatu du. Ikasleentzat ere aldaketa handia izan da haien ikasketa prozesuaren protagonista bihurtu direlako, eta horrek, zalantzarik gabe, ikasketa adierazgarria eta kooperatiboa bultzatzen duelako.

Hauek dira guk sumatu ditugun onurak:

  • Ikaskuntza hobetzen dute, jarduera kooperatiboak egitea sustatzen dute, gaitasun kognitiboak garatzen dituzte eta oinarrizko konpetentzia digitalen eskuratze maila handiagoa izaten laguntzen dute.
  • Ikasleen errendimendua hobetzen dute, bai IKTetan bai gainerako arloetan, motibazioa nabarmen handitzen delako.
  • Ikasgeletan malgutasun handiagoa izatea ahalbidetzen dute eta ikaskuntza pertsonalizatua sustatzen dute, batez ere behar berezietako ikasleen
  1. Zer eskaintzen du eTwinningek?

eTwinningez gehien nabarmentzen duguna da ikasleei beste ikastetxe batzuetako haurrekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen diela.

Horrez gain, bizitzeko beste modu batzuk, bakoitza bere kultura eta tradizioekin, ezagutzen dituzte eta horrek hausnartzea eta haien egunerokoan ikuspegi zabalagoa izatea dakar.

Eta, noski, plataforma honen bidez era kolaboratiboan lan egiteko metodologia berrikas ikastea.

  1. Nola errazten du inklusioa eTwinning bezalako proiektu batek?

Azpimarratu beharra dago Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan 1. eta 6. LH arteko atzerapen kurrikularra duten ikasleak ditugula. Bigarren galderan azaldu dugun moduan, proiektuka lan egiteak ahalbidetu digu gure ikasleek eduki berdinak lantzea eta haien ikasketetan era aktiboagoan parte hartzea. Haien ikaskideen eduki berdinak lantzen dituztela ikustean zoriontsu eta motibatuta daude eta horrek betetzen gaitu.

Noski, bakoitzak duen maila kurrikularraren araberako emaitzak agertuko ditu.

grupo de alumnos trabajando

 

 

 

 

 

Manu Jiménez ikasleari elkarrizketa

 Manu behar bereziak dituen ikasle ijito bat da. Egun Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari da María Sanz de Sautuola ikastetxean eta “De Norte a Norte, buscando nuevos horizontes” izeneko eTwinning proiektuko kidea bere ikaskideekin batera. Gure bisitan klasean lanean ari zen bitartean berarekin egoteko aukera izan genuen. Manuk bere iritzia eman zigun. Esan zigunez, eTwinningen lan egiteak motibatu egiten du eta horri esker ikasketetan hobetzen duela sentitzen du. Gainera, bere ikaskideen jarduera berdinak egitea ahalbidetzen dio. Manuri eskerrak ematen dizkiogu bere irakasleak grabatu zuen elkarrizketa honetan bere iritzia gurekin partekatzeagatik.

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Ikastetxeko taldeak Elkarrizketak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *