eTwinningeko lan-eremuak

eTwinningeko lan-eremuak

Irakasle bat lehen aldiz eTwinningen kontaktuan jartzen denetik proiektu bat amaitzen den arte, hainbat fase pasatzen ditu, funtzio eta pribatutasun-maila ezberdinak dituzten tresna eta baliabideak erabiliz.

Hiru maila edo plataforma daude:

  • Europako eta Espainiako atariak: publikoak
  • eTwinning Live: sarbide mugatua. Soilik irakasleentzat da.
  • TwinSpace: sarbide mugatua. Soilik proiektu batean parte hartzen duten kideentzat da (irakasleak, ikasleak, bestelako eragileak).

 

edificio    Eraikin publikoa: Europako ataria eta Espainiako ataria

  Lehenik eta behin, Laguntza Zerbitzu Zentralaren ataria (http://www.etwinning.net/) eta Laguntza Zerbitzu Nazionalaren (http://www.etwinning.es/) atariak daude. Publikoak dira, edozein erabiltzaile sar daiteke haietan, eTwinningen erregistratuta egon ala ez.

Atariek hiru oinarrizko funtzio dituzte: informatzea, aholkuak ematea eta ikusgarritasuna ematea. Haietan eTwinningekin zerikusia duten berriak eta albisteak argitaratzen dira eta erabiltzaileak programan gertatzen denaz informatuta mantentzen dira. Halaber, eTwinningen proiektuak hasi edo egiten ari diren irakasleentzat orientabide eta lagungarri izan daitezkeen dokumentuak, gidak eta ideiak eskaintzen dira, baita Zerbitzu Zentralarekin eta Nazionalarekin harremanetan jartzeko moduak ere. Halaber, kalitate-maila jakin bat egiaztatzen duten proiektuak atarietan argitaratzen dira: sari nazionalak edo europarrak dituztenak, Kalitateko Zigiluak dituztenak, jakitera ematea merezi duten bestelako proiektuak… Gainera, irakasleei egindako elkarrizketak, blogak, etab. daude. Proiektuen praktika onak eta erabiltzaileen iritziek balio dute praktika onak ikusarazteko eta inspirazio eta ideien iturri dira beste irakasle batzuentzat.

Gogoratu Europako Atariaren bidez (http://www.etwinning.net/) eTwinningen erregistroa egiten dela eta sartzeko gakoak erabiliz beste plataforma batzuetara sar daitekeela.

freepik      Irakasleen gela:  eTwinning Live

eTwinningen izena eman eta gero, irakaslea eTwinning Live deitzen den eremu birtual batean sar daiteke. Eremu hori soziala da gehien bat. Bertan, berari eta bere zentroari buruzko informazioa eguneratu dezake eta Europako beste toki batzuetako irakasleekin harremanetan jartzeko tresnak topatuko ditu (kideen bilatzailea, kontaktuen agenda, proiektuen kudeatzailea, foroa, barneko mezularitza, bideokonferentziarako tresna…). Alegia, Europako gainerako tokietara ematen duen leihoa da. eTwinning Live pertsonalizatu daiteke, eta hortik, irakasleak bere proiektuak kudeatu ditzake.

Honakoak dira eTwinning Live mahaigainetik egin daitezkeen oinarrizko funtzioak:

  • Gure profila kudeatu. eTwinningen izena ematean erabilitako datuak alda ditzakegu, bai guri buruzkoak bai gure ikastetxeari buruzkoak.
  • Kide bat bilatu. Europan guk nahi dugun profila duen irakasle bat edo gehiago aurkitzean datza, eTwinning proiektu bat abiatzeko.
  • Dauden proiektuak kudeatzea. Haiei buruzko berriak ikus ditzakegu, lan-eremu kolaboratiboan sartu, proiektuko txartelak erabili, kideak gehitu, etab.
  • Irakasleen ekitaldiak eta komunitateak (taldeak) antolatu eta haietan parte hartzea.
  • Garapen profesionaleko aukeretan parte hartzea.

Bideo honek ibilaldi birtual bat egiten du eremu honetan barrena bertako tresna eta funtzionalitateak aurkeztu eta ezagutarazteko.

 

 

aula       Ikasleekin lan egiteko gela: TwinSpace

Proiektu bat onesten denean, parte hartzen duten irakasle eta ikasleek lan egiteko eremu ziur bat dute (TwinSpace) jarduera guztiak egin ahal izateko. Lan egiteko gela birtuala da eta proiektuan parte hartzen duten kide guztiek partekatzen dute.

TwinSpace proiektu baten kide diren ikastetxeek lan egiteko duten tokia da, hau da, planifikatzen diren jarduerak garatzen diren tokia. TwinSpacearen erabiltzaile nagusiak ikasleak eta irakasleak dira eta bertan parte har dezakete bakoitzak duen sarbide profilaren arabera.

TwinSpace eremu pribatua da eta administratzaileek altan ematen dituzten pertsonak baino ezin daitezke sartu bertan. eTwinning plataforman erregistratuta ez dauden pertsonak ere sartzeko pentsatuta dago. Era horretan, beste ikasle, irakasle eta ikasleek proiektuan lan egin dezakete edo zer gertatzen ari den ikus dezakete.

Eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi? Bideo tutorial honek atal guztietan barrena gidatuko zaitu:

 

 

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *