“Instant Messenger” mezularitzak aldi berean online daude TwinSpace bereko bi kidek elkarri mezu pribatuak bidaltzea ahalbidetzen du. Erabiltzaileek aldi bareko elkarrizketak izan ditzakete online dauden hainbat erabiltzailerekin.

Nola sartu “Instant Messenger” atalean:

  • Hasierako orrialdean, online dauden kideen koadrotik: txateatu nahi duzun kidearen avatarra sakatu behar duzu.
  • Pantailako eskuinaldean, behean, dagoen botoitik: zenbakiak online dauden erabiltzaile-kopurua adierazten du. Leihoa sakatu behar duzu.

Eskuineko leihoak online nor dagoen agertzen du eta hitz egiteko aukeratu duzun pertsona berde egongo da.

Ezkerreko leihoan elkarrizketa izan dezakezu. Zein kiderekin txateatu nahi duzun hautatzeko bere izena sakatzearekin nahikoa da.

Beste pertsona batekin elkarrizketa berri bat hasi nahi baduzu, izena sakatu behar duzu. Elkarrizketa-koadro berri bat irekiko da. 

Mezu berri bat baduzu, norbait zurekin txateatzen saiatzen ari delako da. Orduan, “Online dauden kideak” koadroan puntu gorri bat agertuko da, zure pantailaren eskuinaldean, beheko iskinean.


“Nor dago online” koadroa irekitzen duzunean, mezua bidali dizun pertsonaren avatarraren ondoko koadroan puntu gorri bat agertzen zaizula ikusiko duzu.

Garrantzitsua:

  •  “Instant Messenger” zuri laguntzeko eta bi erabiltzaile edo gehiago TwinSpace edo Talde berean lan egiten ari direnean komunikazioa errazteko da. Soilik bi pertsona egon daitezke aldi berean. Ezin dira hiru erabiltzaile edo gehiago egon elkarrizketa berean (pertsona gehiago sartzeko TwinSpace-ko txat-gela erabili behar duzu).
  • Segurtasun-arrazoiak direla-eta mezuak ez dira gordeko eta orrialdean nabigatzen duzunean edo bertatik irteten zarenean, txata ezabatuko da.