Orri honetan, TwinSpace-ko orrialde batean (Google Docs, Padlet, Tricider) tresnak nola txertatu adierazten duten tutorialak aurkeztuko dizuegu, urratsez urrats.

A) Nola txertatu Google Docs tresna jarduera-orri batean.

 1.- Identifikatu orrian txertatu nahi duzun Google Docs tresnarekin egindako dokumentua. Hau, adibidez:

      

2.- Atzitu dokumentua, ireki eta goiko aldean, kopiatu dagokion URL helbidea.

3.- Aukeratu dokumentua txertatuko duzun jarduera-orria. Kasu honetan, Proiektuetarako aukerak orria aukeratuko dugu.

4.- Egin klik arkatz urdinean editatzeko edo aldatzeko.

Orrialdearen editorea agertuko da.

5.- Egin klik borobilean (iFrame),

Eta leiho hau irekiko da, itsatsi aurretik kopiatu duzun URL-a eta bete gainerako datuak, komeni denaren arabera. Egin klik Onartu botoian

 

6.- Sistemak jarduera-orria horrela aurkezten du (oraindik ez da dokumentua ikusten),

7.- Egin klik Onartu/Submit botoian eta orain orria horrela agertuko da. Dokumentua txertatuta dagoela ikus daiteke.

 

 

B. Nola txertatu Google Drive-ren Google Slides aurkezpen bat jarduera-orri batean.

 

1.- Identifikatu orrialdean txertatu nahi duzun Google Slides-en aurkezpena. Adibidez:

      

 

 

2.- Dokumentuaren goiko aldean, aukeratu “Fitxategia” eta “Webgunean argitaratzea”.

3.- Hautatu “txertatu” aukera eta kopiatu iframe kodea.

 

 

4.- Kopiatu SRC kodea. Hurrengo irudiaren arabera, kolore beltzean dagoena da (alde batera utzi urdin kolorean dagoena).

5.-Egin klik arkatzean editatzeko edo aldatzeko.

Orrialdearen editorea agertuko da.

6.- Egin klik “borobil” ikonoan (iFrame)

Eta leiho hau irekiko da. Isatsi aurretik kopiatu duzun SRC kodea eta bete gainerako datuak komeni denaren arabera. Egin klik Onartu botoian.

7.- Sistemak jardueren orria itxura honekin aurkezten dizu, oraindik ez da Google Slides aurkezpena ikusten.

8.- Egin klik Bidali botoian eta orain orrialdea horrela agertuko da. Dokumentua txertatuta dagoela ikus daiteke.

Oharra: aurkezpenaren zabalera eta altuera beharren arabera doitu.

C. Nola txertatu Google Form tresna.

1.- Identifikatu txertatu nahi duzun formularioa.

Beharren arabera konfiguratu.. 

 

2.- BIDALI botoian klik egin eta esteka kopiatu partekatzeko.

                                 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe8QMYNZQRVj0nNuc6ELuoGPZP72srgXecYX6n9s4VwzAxSaQ/viewform?usp=pp_url&entry.1546139985=No&entry.1491181081=hola  

3.- Esteka hau  guztiaz, geratu “viewform”-en amaitzen duen zatiarekin.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe8QMYNZQRVj0nNuc6ELuoGPZP72srgXecYX6n9s4VwzAxSaQ/viewform

4.- Joan formularioa txertatu nahi duzun TwinSpace-ko orrira. Karratu gorriaren barruan dagoen ikonoan klik egin (iFrame). 

5.- Leiho hau agertuko da. Itsatsi esteka gezi gorriarekin adierazitako  eremuan. Hautatu “desplazamendu-barrak mugitzeko aukera/Enable scrollbars” eta egin klik Onartu botoian.

6.- Irudi hau agertuko da. Bidali botoian berriro klik egin. 

7.- Formularioa txertatuta dago.  Ohartu alboko mugimendu-barran agertzen dela. 

D. Nola txertatu Padlet tresna jarduera orri-batean.

1.- Identifikatu orrian txertatu nahi duzun Padlet tresnarekin egindako dokumentua. Hau, adibidez:

      

2.- Goiko aldean, horma digital horri lotutako URL helbidea kopiatu.

3.- Hautatu dokumentua txertatuko duzun jarduera-orria. Kasu honetan, Nire proiektu-itxaropenak orria hautatuko dugu.

 

4.- Egin klik arkatz urdinean editatzeko edo aldatzeko.

Orriaren editorea agertuko da.

5.- Egin klik “borobil” ikonoan (iFrame),

Eta leiho hau irekiko da. Itsatsi kopiatu duzun URL-a eta bete gainerako datuak, komeni den bezala. Egin klik Onartu botoian.

6.- Sistemak jarduera-orria itxura horrekin aurkezten dizu , oraindik ez da ikusten Padlet horma digitala.

7.- Egin klik Bidali botoian eta orria horrela agertuko da orain. Dokumentua txertatuta dagoela ikus daiteke.

Oharra: horma digitalaren zabalera eta altuera beharren arabera doitu.

E. Nola txertatu Tricider tresna jarduera-orri batean.

1.- Identifikatu orrian txertatu nahi duzun Tricider tresnarekin egindako dokumentua. Hau, adibidez:

      

2.- Goiko aldean, kopiatu URL helbidea.

3.- Hautatu dokumentua txertatuko duzun jarduera-orria. Kasu honetan, Nire proiektu-itxaropenak orria hautatuko dugu.

 

4.- Egin klik arkatz urdinean editatzeko edo aldatzeko. Orriaren editorea agertuko da.

5.- Egin klik “borobil” ikonoan (iFrame),

Eta leiho hau irekiko da. Itsatsi kopiatu duzun URL-a eta bete gainerako datuak, komeni den bezala. Egin klik Onartu botoian.

6.- Sistemak irudian bezala aurkezten dizu jardueren orria, oraindik ez da dokumentua ikusten.

7.- Egin klik Bidali botoian, orain orria horrela agertuko da. Dokumentua txertatuta dagoela ikus daiteke.

 

F. Nola txertatu Thinglink tresna jarduera-orri batean. 

 

1.- Atzitu behar duzun Thinglink dokumentua eta sartu. Hau, adibidez, Nire lehenengo dokumentua izena duena.

2.- Egin klik geziak adierazten duen karratu ikono gorrian. Leiho hau agertuko zaizu:

3.- Begira itzazu hiru lauki gorriak. Egin klik COPY botoian. Kode guztia arbelera doa. Informazio hau  da:

<iframe width=”2448″ height=”3264″ src=”//www.thinglink.com/card/1142202486375841795” type=”text/html” frameborder=”0″ webkitallowfullscreen mozallowfullscreen allowfullscreen scrolling=”no”></iframe>

4.- Hautatu gorriz dagoen informazioa:

//www.thinglink.com/card/1142202486375841795

Eta gehitu hau:  https:

URL hau geratzen da: https://www.thinglink.com/card/1142202486375841795

 

5.- Zoaz dokumentua txertatu nahi duzun TwinSpace-ko jardueren orrira. Adibidez: Nire proiektu-itxaropenak. Editatu orria eta egin klik iFrame ikonoan (borobilean)

6.-Agertzen den leihoan, jarri 4. puntuko URL-a eta egin klik Onartu botoian.

Zabalera eta altuera egokitasunaren arabera doitu.

 

7.- Leiho hau agertuko zaizu:

Egin klik berriro Bidali aukeran eta dagoeneko agertuko da itxura erreala duen dokumentua.

 

Irudien iturria: Elaborazio propioa