“All different, all the same” eTwinning 2019 Sari Nazionala

“All different, all the same” eTwinning 2019 Sari Nazionala

Valentziako Serrano Clavero de Requena HLHI ikastetxeko Gema Sánchez García eta Comba Gallinas Rodríguez irakasleek eta Granadako Abencerrajes HLH ikastetxeko Esther González Guerrero eta MªAngustias Molina González irakasleek burututako “All different, all the same” proiektuak eTwinning 2019 Sari Nazionala irabazi du, 0-6 urteko 1. kategorian.

Finlandiako, Italiako, Esloveniako eta Zipreko irakasle europarrekin batera garatutako proiektu hau Europako ikastetxe parte-hartzaile ezberdinen elkarlanaren bitartez dibertsitate funtzionala duten ikasleen inklusioan oinarrituta dago. Garatutako jardueren bidez aniztasunarekiko begirune eta tolerantziazko jarrerak hedatu dira, ikasleak bizi diren gizartearen kontzientzia harraraziz eta konpromisodun europar hiritar gisa heziz.

Teknologia berriei esker eta teknika artistiko ezberdinak erabiliz informazioa eta gure ikasleen erreakzioak partekatu ahal izan genituen eta nazioarteko ekipoetan gauzatutako elkarlaneko azken produktuak lantzen parte hartu genuen.

Funtsezko helburua ezberdin izatearen edertasuna eta garrantzia balioestea zen. Ipuinen bidez, besteak beste, ikasleek tolerantzia, pertsona bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunekiko errespetua edo norbere bereizgarrien onarpena balioak ikasi eta finkatu dituzte, haien autoestimua aberastuz.

Parte hartu genuen irakasle gehienok jadanik aurreko proiektuetan elkarrekin lan egin genuen eta argi genuen “All different, all the same” proiektuaren ardatz nagusia inklusioa eta gure ikaslegoan praktikan aplikatzea izango zela. Gure ikastetxe guztietan garrantzi handiko gaia izateaz gain, inklusioaren Europako urtean geundenez gero, erabakia ahobatezkoa izan zen. Parte hartzeko interesa zuten beste hainbat ikastetxe elkartu zitzaizkigun, eta proiektu osoan zehar ederki ulertu dugu elkar.

Bat gentozen gure helburu nagusia lortzeko modu hoberena AEN (Autismoaren Espektroko Nahasmendua) duten gure ikasleek erabiltzen duten komunikazio piktografikoa, hots ikur-sistema, erakustea eta gure ikasleekin lantzea zela. Burututako jardueren bidez eta kode hori landuz, bai Espainiako ikastetxeetako ikasleak bai Europako kideen ikasleak komunikazio-modu honekin trebatzea lortu genuen.

Elkarlaneko aurkezpen jarduera baten bitartez ikasleak ikastetxe kideetako ikasleekin komunikatzen hasi ziren. Jarduera horretan maskoten irudiak zituzten puzzleak osatu eta puzzle bakoitza Europako zein eskolakoa zen asmatu behar zuten.

Dozenteek prestatutako inklusioari buruzko abestiak eta piktogramekin egokitutako ipuinak aurkeztu zituzten. Hauekin alderdi fonologiko zein kontzeptualak eta edukiak landu ziren. Istorioetan ikusitako ekintzen inguruko memoria-jokoak eta piktogramak bikoteka lotzeko jokoak ere egin genituen.

Gure ikastetxeetako jarduera ezberdinen eta programen bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek eTwinning programako jardueretan parte hartu zuten aipatutako ipuin egokituak Haur Hezkuntzako ikasleei irakurtzen.

Nazioarteko ekipoetan burututako azkeneko jarduera kolaboratiboetako bat nabarmentzen dugu: “We all laugh”. Jarduera horretan, ikastetxe bateko ikasleek beste ikastetxe bateko ikasleei argibide-zerrenda bat bidali behar zieten, bai ahozko hizkuntzan (ingelesez), bai hizkuntza grafikoan (piktogrametan). Aipatutako argibideak bideo-formatuan bidali ziren eta bertan, eskolako toki jakin batean ekintza bat gauzatzea eskatzen zen. Gure ikasleek demokratikoki aukeratu zituzten ekintzak zein erakutsi beharreko tokiak. Linoit tresna erabiliz interakzio guztiak erakutsi ziren, eta bukaerako emaitza gisa, oso jarduera ludiko eta komunikatiboa eskuratu zen. Prozesu osorako lotura hurrengo irudian.

”Elmer’s Party” azkeneko beste jarduera kolaboratibo bat izan zen. Bertan, Elmer ipuinekoaren moduko elefante handiak eratu ziren, denak ikasle eta dozente kide guztien zuri-beltzeko irudiez beteak. Ondoren, aldez aurretik nazioarteko ekipoetan ezarritako hurrenkera jarraituz koloreztatu zituzten. Irudi hauek elefante handiak osatzeko partekatu ziren. Ekipo bakoitzaren bukaerako emaitza “Padlet” taula digital kolaboratibo batean erakutsi zen. Irudi honetan bukaerako produkturako lotura.

“Elmers abroad” jarduerarekin Europako ikastetxe ezberdinetako partaide kideok Elmerri buruzko opariak prestatu eta beste ikastetxe kide batzuetara bidali genituen. Gure ikasle guztiak jarduera honekin oso gogotsu eta egindako eskulanekin oso esker oneko agertu ziren.

Gure ikastetxeetako hezkuntza-komunitatean eragin handia izan zuen beste jarduera nabarmen eta garrantzitsu bat, zeina, aldi berean, zabaltzeko jarduera gisa baliagarri izan zen, gure proiektuak Autismoaren Nazioarteko Egunean parte hartzea izan zen. Egun horretarako ikasleek egindako eskulanekin azoka solidarioa prestatu zuten, xede hori duten tokiko elkarteentzako diru funtsak biltzeko. “All different, all the same” programak ere bere tokia izan zuen, piktogramekin egindako eskulanak eta beste ikastetxe batzuek jasotako Elmerri buruzko opari batzuek stand batean saldu baitziren. Geure ikasleak stand horretara hurbiltzen ziren pertsonei eTwinning-ek zertan datzan eta gure proiektuaren arrazoi nagusia azaltzeaz arduratu ziren. Inor ez “istorio” honetako protagonistak baino hobe haien lana eta burutako jarduera guztien helburua zabaltzeko. Familiek, irakasleek eta ikasleek interesa agertu eta informazioa jasotzen zutela ikustea oso aberasgarria izan zen. Egun horretan, programa eta egindako lana ezagutzeko interes handia erakutsi zuten tokiko agintarien bisita ere jaso genuen.

Proiektuak gure ikastetxeetan izan duen eragina nabaria izan da. Parte hartu duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek euren ingelesa eta trebetasun digitalak hobetu dituzte eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonekiko errespetuzko jarrera garatu dute, ezberdinak garela baina, batez ere, berdinak garela, ikasi dute. Familiek ikasleei online jarduerak etxean jarraitzeko aukera eskaini diete eta proiektuaren prozesua sare sozialen, ikastetxeetako blogen eta azoka solidarioaren jardueraren bidez jarraitu dute. Hezkuntza-komunitate osoa eTwinning jardueren bidez dimentsio europar batean sartu da, parte hartu duten lurralde kide ezberdinetako ikasleek prestatutako materiala erabili eta ezagutu dute eta. Halaber, garrantzitsua da aipatzea teknologia berriak pizgarri izan direla proiektua aurrera eraman eta lan kolaboratibo oso hau eta komunikazioa posible izan zedin eta Europako beste herrialde batzuetan ehundaka kilometrotara dauden ikastetxeetara iristeko.

Sari honen hedapena zabala izan da eta izaten ari da, ikastetxe, herri eta eskualdeen mailan egunkari digital eta tokiko komunikabideen bitartez oso oihartzun garrantzitsua izan du. Halaber, sare sozial, Facebook, Twitter eta hezkuntza-plataforma ezberdinen bidez hedatu da.

Helburuak, metodologia, sormena, komunikazioa, interakzioa, hedapena, ikastetxe kideen arteko elkarlana, hainbat alorren inplikazioa, teknologia berrien erabilera, azken produktu kolaboratiboak eta oinarrizko gaitasunen hobekuntza gure proiektuak barne hartu dituen elementuak dira eta gure azkeneko helburu nagusia lortzera eraman gaituzte: parte hartu duten ikasle guztien inklusioa.

“Aniztasuna gauza normal gisa onartzen irakasten badiegu, inklusioaz hitz egitea ez da beharrezkoa izango, baizik eta elkarbizitzaz”.

 Kalitate-Zigilu Nazionala eta Europarra eta batik bat, Sari Nazionala jasotzea ustekabekoa eta ezohikoa izan da, eTwinning programaren mundu erakargarri honetan hainbat urtetan egindako lanaren aintzatespentzat dugu. Guretzat burututako lana beti pozgarria da, eta kasu honetan gertatu den moduan, kanpotik aintzat hartzen bada, are gehiago.

Proiektuaren TwinSpace-rako esteka:

https://twinspace.etwinning.net/47247/home

Piktogramekin egokitutako ipuinetarako esteka, Susan laughs eta Elmer.

 

Gema Sánchez García, Comba Gallinas Rodríguez, Esther González Guerrero eta MªAngustias Molina González irakasleek idatzitako artikulua.

Irudien iturria: Elaborazio propioa.

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Premios eTwinning 2019 Premios Nacionales Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *