eTwinning 2019 Sari Nazionala: “Cultural Heritage Trivia”

eTwinning 2019 Sari Nazionala: “Cultural Heritage Trivia”

Cultural Heritage Trivia proiektuak ondare kulturala eta gamifikazioa bateratzen ditu eta ikasle zein irakasleei gaia era dibertigarrian jorratzeko aukera ematen die. Baina eTwinning proiektu ugaritan gertatu ohi den moduan, helburua izenak dioenaz harago doa, hortaz, Europako ondare kulturalari buruzko tribial bat sortzeko aitzakiarekin, nahiz eta hori bera jada interesgarria izan, beste helburu batzuk ere erdietsi nahi dira:

  • Talde-lanean aritzea –in situ eta online.
  • Internetek eskaintzen digun informazio mordoa bilatu eta, are gehiago, egiaztatu eta sailkatzen ikastea.
  • Ikasleen (eta irakasleen) sormena, ekimena eta espiritu ekintzailea piztea.
  • Ikaslea “konfort-eremu” deritzonetik ateratzea eta bere kabuz erabakiak hartzen eta arazoak ebazten laguntzea.
  • Ikasle askok Europari buruz duten ikuspegia zabaltzea, hain ezagunak ez zaizkien lurraldeetara hurbilduz.
  • Konpetentzia digitala hobetzea eta ordenagailuak, mugikorrak eta tabletak lan egiteko tresna ahaltsu gisa ikustea, ez soilik aisialdirako tresna gisa.
  • Online tresna kolaboratiboak ezagutzea, nazioarteko taldeetan lan egiteko beharrezkoak baitira eta seguraski erabilgarriak etorkizuneko bizitza akademiko eta laboralean.
  • Konpetentzia komunikatiboa hobetzea, haien taldekideekin harremana mantentzeko beharrezkoa baita.
  • Ikasgai ezberdinen artean elkarlanean aritzen saiatzea, hezkuntza era globalean ikusiz.
  • Proiektua ikasgelatik ateratzen saiatzea, ia hezkuntza-komunitate osoaren ekarpena eta parte-hartzea bilatuz.

Partekatuz ikastea eta ikasiz partekatzea.Proiektua gure kide grekoekin elkarlanean egin zen. Urteak daramatzagu haiekin lanean eta gure ikastetxearen parte dira guretzat.Eta horixe da eTwinning proiektu bat aurrera ateratzeko behar dena: lan handia, elkarlana eta gutxienez bi lurraldetako irakasleak eta ikasleak elkar ulertzea. Gure kasuan, bi gara, Acharnes eta Laviana; horregatik Maríak “arima bikiak” aipatzen ditu, bi irakasle ulertzen dutenak hezkuntza globala eta kolaboratiboa dela, ikasgela espazio itxi bat baino gehiago dela eta “ikastea” ez dela betebehar soila. Ideia hori da mugiarazten gaituena eta “Cultural Heritage Trivia” sortu eta garatzea ahalbidetu ziguna.

Proiektuak ikasle mordoa, irakasleak eta hezkuntza-komunitatearen beste kide batzuk elkarlanean aritzea eta proiektuan parte hartzea lortu zuen, haien artean gure atezainak, orduak eman zituztenak txartelak eta txartelak plastifikatzen.Proiektua hainbat etapatan gauzatu zen eta honakoak landu ziren:Cultural Heritage Trivia proiektuari esker gure ikasleek Europako gauza asko ezagutu zituzten, baina, horrez gain, ordura arte ezezagunak zitzaizkien ikaskuntza-irakaskuntzako beste alderdi ugari bizi zituzten.

Guztiak “eTwinner” berriak ziren, hortaz nazioarteko ekipoetan lan egiten ikasi behar izan zuten, eta ez da batere xamurra komunikatzerakoan, erabakiak hartzerakoan eta istiluak ebazterakoan –zeren egon badaude–, beharrezkoa baita itxaronaldia, ziurgabetasuna eta iritzi-aniztasuna adeitasunez eta eraginkortasunez kudeatzen ikastea. Ikasi behar izan zuten “ni” ugarik “gu” batera eraman behar dutela eta ideiak eta lana partekatuz gehiago eta hobe egiten dela aurrera, edo behintzat… beste modu batean.Maria Vasilopoulouk, Acharnesen proiektuaren burua den irakasleak, honakoa idatzi zuen behin Twitterren Cultural Heritage Trivia proiektuari buruz (hitzez hitz jasotzen dut) : “I loved this Project!!!!#eTwinning engaged all classes through CulturalHeritageTriviaProject!! Thank you dear #AnabelGarc1a 4 being my eTwinning soul mate. Thank you dear students for your hard work!!”Hau da, xedeen piramide handi bat begi-bistako tontorrera iristeko, alegia gure tribial fisiko eta digitalera.

Zorionez, lan hori guztia ez da iragankorra izan, amaierako bi produktuek denboran iraungo dute eta, erabili nahi dituen ororentzat eskuragarri egongo dira: tribial fisikoa ikastetxearen liburutegiko funtsen parte izateaz gain, jolas digitalak erabilera publikokoak dira; beraz, eskuragarri daude interesa duen ororentzat, hemengoa izan zein atzerrikoa izan.

Gure kideengana hurbiltzea, halako moduz non bi lurraldeetako ikasleak elkar ezagutzen hasi ziren eta distantziak distantzia pixka bat hurbilago zeudela sentitzen hasi ziren.

Lehenik eta behin, bi lurraldekideei buruzko informazioa bilatzea; ondoren, beste lurralde batzuei buruzkoa.

  • Jolasak sortu eta ekoiztea, adibidez, tribial fisikoa eta online jolasak.
  • Ikastetxeko beste ikasle eta irakasle batzuek kolaboratu eta parte hartzea.
  • Institutuaren hall-ean partekatzeko beste jolas batzuk sortzea, bereziki Europako Egunaren harira.
  • Ikasturte osoan zehar Greziako zein Espainiako ikasle zein irakasleok ekipo itzela osatu genuen. Prozesu osoan zehar lan egin, esperimentatu, ikasi eta barre egin genuen. Bi lurraldeetan proiektua ebaluatzean gehien errepikatu zen hitza “interesgarria” izan zen, eta, jarraian, “zorrotza”, “dibertigarria”, “sortzailea”, “kolaboratiboa”…, hori guztia izan baita gure eTwinning proiektua: lana, elkarlana eta dibertsioa. Ikasle batzuek honakoa esan zuten lan kolaboratibo honi buruz (hitzez hitz jasotzen dut):
  • It’s important to share our work with others.
  • I like – we prepared games because is very interesting to play.
  • They motivate other people too.
  • You learn new things.
  • It is entertaining.
  • Collaborate is good.
  • It helps to learn how to work in group.
  • I think that is a good way to know other cultures.
  • This way everyone can enjoy it.
  • It is very interesting.
  • Reparing something more easily and quickly.
  • Personally, I’d rather work alone but I think with teamwork we got a great result.
  • A great opportunity to work and communicate more often with the other team.
  • It helps everyone improve their imagination by seeing something that they did not think of.
  • It was very interesting to work with other people.
  • I like knowing the opinion of others about my work.
  • I really like sharing our work with other students because they can recommend us what we should change to make it better.
  • We can motivate other people too.
  • Can see what other students have made and collaborate to make something even better.

Lehenengo Kalitateko Sari Nazionala eta Europakoa eskuratzeak eta Sari Nazionala ondoren, pizgarria izan da proiektuan parte hartu dugun guztiontzat, ideia bat aurrera ateratzeko sartutako ordu mordoaren aitortza, esperimentatzen eta berritzailea eta pozgarria, baina ikasleek dioten moduan oso “demanding” ere baden metodologia bat garatzen saiatzekoa. Proiektuaren koordinatzailea naizen aldetik, eskerrak eman nahi dizkiot eTwinning-i era honetan lan egiteko aukera emateagatik, agentzia nazional eta europarrari gure lana baloratzeagatik eta, noski, Cultural Heritage Trivia errealitate egin dute ikasle eta irakasle guztiei. Artikuluaren idazlea: Ana Isabel García Espina

Esteka honetan proiektuaren TwinSpace-a bisita dezakezu: https://twinspace.etwinning.net/47907

Iritzi horiek ikusita –nahiz eta akats gramatikalak eduki– argi dago ikasleei lan egiteko metodo berri hau interesgarria iruditu zitzaiela. Cultural Heritage Trivia proiektuak aukera eman zigun partekatuz, jolastuz eta sortuz ikasteko. Sormena behar-beharrezkoa da gure bizitzako egoera mordo batean, eta piztuko duen estimulu bat behar du. Ikasle askok itzalita dute, baina Cultural Heritage Trivia moduko eTwinning proiektuetan parte hartzeak ahalbidetzen digu ate bat haientzako irekitzea, hastea kosta egiten den baina pixkanaka-pixkanaka gero eta ziurtasun handiagoa duten bide bat aurkeztea, urrats egonkorragoak emanez, eta, orduan, bide osoaz goza dezaten lortuz. Jolas gehienetan moduan, helmuga da azken xedea, baina benetan gozatzen dena bertara iristeko prozesua da. Ideia horrekin sortu zen Cultural Heritage Trivia eta lortu dugula uste dugu.

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Premios eTwinning 2019 Premios Nacionales Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *