eTwinning 2019 Sari Nazionala: “Kids’ games in the past and now”

eTwinning 2019 Sari Nazionala: “Kids’ games in the past and now”

“Kids’ games in the past and now” aldi berean poztasun eta ustekabe handia izan da guretzat. Juanen Benlliure eta Elena Penalba CRA Llocnou-Rotglà eskolako gorputz-hezkuntzako eta ingeleseko bi maisu gara, hurrenez hurren.

Egun batean eTwinning programaren abenturan murgiltzea erabaki genuen. Hau gure aurreneko proiektua izan zen eta motibazio-iturria izan da ondoren egin ditugunetarako. Ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin gorputz-hezkuntza eta ingeleseko arloen diziplinarteko proiektu bat da.

Proiektua Poloniako, Bulgariako, Turkiako eta Espainiako ikastetxeetako ikasleen esperimentazio eta ikerketa-lana izan da. Aztergaia iraganaldiko eta gaur egungo umeen joko herrikoiak izan ziren.

Parte hartzaileek, familien laguntzarekin, herri bakoitzean jolas ezagunenak zein izan ziren ikusi zuten ondoren herri desberdinen arteko konparaketa egiteko. Horretarako euren familiei txikitako jolasei buruzko elkarrizketak egin behar izan zizkieten. Horrenbestez, adinekoak inplikatu zituzten eta belaunaldien arteko oso lan interesgarria burutu zuten. Azkenik, bildutako jokoak gaur egun gazteen artean zabalduen daudenekin alderatu zituzten.

Proiektuaren atal interesgarri bat gainontzeko lurraldeetako jokoak praktikan jartzea izan zen. Arauak ingelesera itzuli zituzten, denontzako esparru amankomuna eratzeko eta lortutako emaitzak harrigarriak izan ziren.

Ikasleek ikusi zuten jolasak denbora iragan ahala lurralde ezberdinetan antzekoak direla eta ezaugarri asko dituztela amankomunean.

Aurreikusitako helburuak ederki bete ziren. Ikasleek haien ohitura kulturalak eta beste lurraldeetakoak ezagutzeaz gain, Europako txoko ezberdinetako haurrek ezberdintasun baino antzekotasun gehiago dituztela ulertu zuten.

 

Ikasleen parte-hartzea erabatekoa izan da gorputz-hezkuntza arloaren bidez arloaren curriculumaren parte diren jolas herrikoiak garatu baikenituen eta, aldi berean, atzerriko hizkuntzaren bidez (ingelesa) jolas ezberdinetan arituz sortzen zen hizkuntza lantzeko, hala nola, herri ezberdinekin videomeeting, txat eta abarren bitartez egoera komunikatiboak ahalbidetzeko.

Gure proiektuaren arrakastaren funtsezko atala parte-hartze eta gure kideekin izan genuen koordinazio aparta izan ziren. Gu abentura honetan berriak ginen arren, unean-unean lagunduta sentitu ginen. Poloniako Zabor herriko “Janna Pawla II” eskolarekin harreman estua garatu genuen. Beste urrats bat eman eta Erasmus+ programara salto egitea erabaki genuen. Gure KA101 “From the rural school to Europe” proiektua onetsia izan zen eta jadanik ikastetxe horretarako joan-etorrien aurreneko atala bete dugu, zeinak ezagutza mordoa eta eTwinning gabe ezinezkoak izango ziratekeen esperientziak ekarri dizkigun.

Hortaz, baieztatzen dugu guztiontzat oso onuragarria izan dela eta onura horiek askotarikoak izan direla.

Ikastetxe mailan, proiektu hauek dimentsio modernoagoa, irekiagoa eta, azken finean, europarragoa ematen diote. eTwinning proiektuak ikastetxea nazioartekotzeko funtsezko bidea dira.

Bestalde, ikastetxeak ospea bereganatzen du. Sari Nazionalaren mailako aintzatespena lortzeak gure ikastetxea antzeko ezaugarriak dituzten beste ikastetxe batzuen aurretik kokatzen du.

Irakasleei dagokienez, inplikazioa ikusten da, zenbaitetan xumea den arren, denborarekin sendotuz doana. eTwinning programek eremu desberdinen arteko sinergiak bultzatzen dituzte eta irakasle guztien parte-hartzea ahalbidetzen dute.

Ikasleei dagokienez, gure ikasle taldeari eTwinning jarduerek aparteko motibazioa pizten diotela esan dezakegu. Ingeles hizkuntzaren erabilera ikasten laguntzen duten testuinguru komunikatiboetan kokatu ahal izatea eta esanahia bereganatze soila, nazionalitate ezberdinen ikasleekin harremanetan egotea eta bestalde hau guztia lortzeko IKT baliabideak erabiltzea gure ikasleentzat ezin galduko aukera da.

Irakasle gisa, eTwinning programarekin lan egin ahal izatea berritzailea izan da, ikertzera eta Europako hainbat txokotako profesionalekin elkarlanean aritzera eramaten gaituen motibazio-iturri bat. Gainera, eTwinning 2019 Sari Nazionalaren aintzatespena gure lorpenak zirela-eta jadanik pozik geunden une batean iritsi zaigu, baina jarraitu beharreko bidea hau dela berresten digu. Honenbestez, hau itzulerarik gabeko puntua dela ulertzen dugu. Ez dugu gure irakaskuntza-lana ulertzen gure ikasleak eTwinning proiektuetan sartu gabe.

Proiektuaren Twinspace-rako esteka: https://twinspace.etwinning.net/31628/home

Elena Penalba eta Juanen Benlliure maisuek idatzitako artikulua.

Irudiak: “Kids’ games in the past and now” proiektuaren TwinSpace publikoa.

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Premios Nacionales Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *