eTwinning 2019 Sari Nazionala: “Let´s experience and learn”

eTwinning 2019 Sari Nazionala: “Let´s experience and learn”

“Let´s experience and learn” proiektua 8 lurraldetako (Errumania, Eslovenia, Polonia, Txekia, Armenia, Turkia, Eslovakia eta Espainia) Haur Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen arteko kolaborazio-proiektu bat da.

Proiektuaren xede nagusia oso adin goiztiarrean metodo zientifikoa lantzea da, eta, aldi berean, ikasleei ikasketa-trebetasunak ematea da, horretarako, esperientziak biziz eta gauza berriak ezagutuz.

Proiektuaren abantaila bat izan zen kideek dagoeneko elkarrekin lan egin genuela eta haurrek maistrak dagoeneko ezagutzen zituztela aurreko proiektuetatik.

Ikasleek haien esperimentuak egin behar zituzten maistraren laguntzarekin eta kideei aurkeztu bideoen eta Word dokumentuen bidez. Hori guztia TwinSpacera igo zen. Gainera, ikaskide bakoitzak zenbait esperimentu aukeratu zituen kideen esperimentuen artean, eta haurrekin gauzatu zituen. Haur Hezkuntzako haurren ezaugarriak direla eta, kideek ia egunero konektatzen zuten elkarrekin, zeinak ikaskideen esperimentuak ikustea eta TwinSpacen iruzkinak egitea ahalbidetu zuen. Era horretan, ikasle guztiak proiektuaren partaide izatea lortu genuen.

Familien inplikazioa azpimarratu beharra dago. Proiektuan berrikuntza bat izan zen, izan ere, lurralde ezberdinetako gurasoek haurrekin esperimentuak egin zituzten klasean eta plataforman partekatu zituzten. Zalantzarik gabe, hori proiektuaren arrakastetako bat izan da, familiek proiektuaren barrutik laguntzen zutelako eta haren parte zirelako. 

Esperimentu asko egin genituen eta guztiok ikasi genuen metodologia aktibo, eraikitzaile eta integratzaile bat erabiliz. Horrez gain, ikasleak IKT-ak eta hainbat tresna digital erabiltzera ohitu ziren.

Beste lurraldeetako ikasleekin lan egitea haien eguneroko jardunaren parte zen, alegia guztiok ginen ikasgela baten parte.

Bestalde, suertatu zitzaizkigun arazoak ere konpondu behar izan genituen. Pasadizo gisa, proiektuaren zati bat “neguko esperimentuak” izan zen, baina ikasle guztiek ezin izan zuten izotzarekin eta elurrarekin esperimentatu, lurralde bakoitzak bertako meteorologiara moldatu behar izan zuten eta.

Halaber, birziklatutako materialekin lan egin genuen, adibidez jolas magnetiko bat eraikitzeko metalezko potoak: ikasleek imanak egin zituzten eta kutxak lurralde guztietako argazkiekin estali ziren. Material horrekin guztiarekin erakusketa bat antolatu zen ikastetxean hezkuntza-komunitate osoa partaide egiteko.

Ikasturte osoan zehar haurrek zientzialarien txokoan esperimentatu eta aske jolasteko aukera izan zuten lupak, balantza, mineralak, probeta eta abar erabiliz. Metodo zientifikoan murgiltzea ia magikoa izan zen haientzat.

Proiektu honen arrakasta lan egin dugun kide guztiena da. Ekipo on bat osatu genuen elkarrekin. Gure kideei proiektuaz hitz egiteko eskatu diegu.

Gloria Garcia Ruano (CEIP Patacona Alboraya, Valentzia, Espainia):

Proiektua oso aberasgarria izan zen, metodo zientifikoa erabiltzen ikasi zuten, lege fisikoetan, erreakzio kimikoetan eta gertakari elektronikoetan murgildu ziren. Baina hori guztia jolastuz eta esperimentuak beste lurralde batzuetako haurrekin partekatuz, egunero ikaskuntzako ikaskide berri bihurtzen zirenekin.

eTwinning-ek, dozente naizen aldetik, lan egiteko modua aldatu dit, beste profesional batzuen bizipenekin maistra gisa hobetzea ahalbidetu dit. Gainera, motibazio handia da egunero irakasteko erronka handiari aurre egiteko.

Sari Nazionalarekin nire lana aitortu da eta, horri esker, pizgarri bat dut eTwinning-en ilusioz lan egiten jarraitzeko. Eskerrik asko eTwinning.

María Ascensión Jiménez Lizán (CEIP Diego Velázquez, Albacete, Espainia):

Proiektu honekin 4 urteko ikasleek jarduera zientifikoak ezagutu dituzte. Lortutako motibazio handiari esker gure ikasleek zientziarekin etorkizunean izango duten kontaktuarekiko jarrera baikorra garatuko dutela ziurtatu dugu.

Emaitza oso positiboa izan da. Ikasleek era aktiboan parte hartu dute eta elkarlanean aritu dira besteek baino zailtasun handiagoak zituzten ikasleak laguntzen. Nabarmentzekoa da familiek proiektuan izan duten parte hartze handia, haien seme-alabak adoretuz etxean esperimentatzen jarraitzeko eta klasean esperimentu berriak eginez. Ikasleei ikaragarri gustatzen zaie haien gurasoak eskolara etortzea ikaskideei gauzak erakustera.

Niretzat eTwinning-ek nire ikasgelako leihoak ireki ditu Espainiara eta Europara, baita nire ilusioa eta munduari buruzko ikuspuntu berdina duten irakasleak ezagutu eta haiekin lan egitea ere. Asko ikusi dut haiengandik eta espero dut aurrerantzean ere egingo dudala. Sari Nazionalak harro sentiarazten nau eta egindako lana aitortzen du.

Danica Zver (Vrtec Šentvid ,Ljubljana, Eslovenia):

Proiektuan Ljubljanako Vrtec Sentvid haurtzaindegiko haur esloveniarrek parte hartu zuten. Hortaz, ikasgelek eta eskola eta haurtzaindegietako haurrek esperimentu zientifikoak partekatu zituzten, kideak ziren lurraldeei buruz ikasi zuten eta IKT-ei buruzko ezagutza berriak erabili zituzten. Esperimentuei buruzko hainbat bideo sortu genituen eta ikustea berezia izan zen guztiontzat, eta hori bulkada izan zen eztabaida berriak sortzeko eta ikasleei parte hartzen zuten haurrak eta haien lurraldeak ezagutzeko grina piztu zien. Landutako edukiak eta erabilitako IKT tresnak haurrentzako aproposak izan ziren, eta erronka bat izan zen bai haurrentzat bai niretzat, irakasle naizen aldetik. eTwinning proiektu honetan eta beste batzuetan lan egin eta kolaboratzea, dozente europarren talde batekin, ezagutza berria eman zidan, baita praktika onak eta pertsona paregabeak, haien sena eta hobe lan egin eta irakasteko gogoa, ezagutzeko aukera eman ere. Honen parte izateaz harro nago. eTwinning-en elkarrekin lan egitea esperientzia itzela eta pozgarria izan zen.

Nalan Uysal (Sabiha Gökcen Ilkokulu Gaziemir Izmir, Turkia):

Haurrekin esploratu aurretik azterketa indibidualak egin genituen, objektuan aldaketak behatuz, haien aplikazio-trebetasunak erakusteko aukera izan zezaten. Aurrerago, talde-lan bat egin genuen ikas zezaten haien erantzukizunak betetzen, arazoak besteekin konpontzen, arauak jarraitzeko gaitasuna eskuratzen, ingurune sozialetan konfiantza hartzen eta partekatzen. Gure heziketa-prozesua aberastu eta erraztu genuen gure eguneroko bizitzaren esperientziak erabiliz. Ezagutzaren jarraikortasuna, eskolaren eta etxearen artean eskuratutako trebetasunak eta haurrak dibertitzeko aukera ziurtatu genituen. Gure irakaskuntza-estrategiari, proba-metodoari eta arazoak ebazteko metodoari esker, funtzio kognitiborik altuenak erabili ditugu, besteak beste, analisia eta orokortzea, gure buruak sintetizatuz. Era horretan, haurrei haien trebetasunak garatzen eta berriak eskuratzen lagundu genien. Garrantzi handiagoa eman genion prozesuari emaitzari baino, eta haurren ahaleginean jarri genuen erdigunean. Nire lankideei asko zor diet.

Zuzana Garajová (ZŠ s MŠ Vlkanová Vlkanová, Eslovakia):

Proiektu honek eragin positiboa izan zuen ezagutza zientifikoak, komunikazio-trebetasunak, elkarlana esperimentazioan, jarrera arduratsua eta autokonfiantza garatzeko. Haurrekin batera asko gozatu dugu banakako esperimentuak praktikan jartzen.

Proiektu honetan parte hartzea oso onuragarria izan da niretzat. eTwinning-ek garapen pertsonal eta profesionalerako espazioa eta pertsona onak ezagutzeko aukera eman dit: adiskide berriak. Proiektuek ideia inspiratzaile mordoa ematen dituzte eta haurrentzako jarduera berriak, interesgarriak eta dibertigarriak asmatzeko motibazioa pizten dute. Haurrek beste lurralde batzuetako haurrak, haien lurraldeak, kultura eta tradizioak ezagutzen dituzte, eta hori elkarren arteko tolerantziarako betebehar bat da.

Proiektuaren estekak:

https://twinspace.etwinning.net/44384/home

https://view.genial.ly/5a888d0723d0155d7a5ce043/lets-experience-and-learn

https://issuu.com/nalanuysal/docs/merged_5e6aaad71b1e46

Irudien iturria: Elaborazio propioa

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Premios eTwinning 2019 Premios Nacionales Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *