2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Staying´alive-First Aid for Everyone

2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Staying´alive-First Aid for Everyone

Stayin’ Alive First Aid for everyone” proiektuak 2019ko eTwinning Sari Nazionala jaso du, 15 urtetik gorakoen 4. Kategorian, B Berriak Modalitatean, eta parte hartu duten irakasle guztiek Kalitate Zigilu Nazionala eta Europako Kalitate Zigilua eskuratu dituzte.

2017-2018 ikasturtean eTwinning programa europarrean parte hartu genuen “Stayin’ Alive First Aid for Everyone” proiektuarekin. Honako dozenteek parte hartu genuen: Alicia Sánchez Ortiz, Carmen Suárez Algar eta Mª Mercedes Martínez Garriga, Ciudad del Aprendiz LHII (Valentzia) eta Jasna Šojer, Josipa Bajan eta Saša Lautenbach Zagrebeko (Kroazia) “School of Midwifery” obstetrizia eskolak.

Proiektu hau Jasna Šojer Zagrebeko (Kroazia) “School of Midwifery” obstetrizia eskolako irakasle eta liburuzainak Alicia Sánchez Valentziako Ciudad del Aprendiz LHII-ko ikasketa-buru eta osasun-departamentuko irakasleari egindako gonbidapenarekin hasi zen. Berehala gonbidapenaren berri eman zigun Carmeni eta Mercedesi, eta onartu egin genuen.

Lehen sorospenen gaia elkarrekin lantzea erabaki genuen, izan ere, bi ikastetxeen osasun-hezkuntza ematen dute. Proiektuaren bidez gazteak eta helduak kontzientziatu nahi izan genituen lehen sorospenen garrantziaz, baita egoera ezberdinetan jokatzeko protokoloak irakatsi ere, adibidez honakoetan: bihotz-biriketako geldialdietan, eztarriko trabamenduetan, krisi epileptikoetan, etab. Protokolo horiek behar bezala aplikatzeko azkar eta lasaitasunez jokatu behar dugu, “Primum, no nocere” premisatik abiatuta, lehenengo gauza minik ez eragitea da, bizitza bat salbatzen edo istripu batetik erator litezkeen ondorioak murrizten lagundu nahi badugu.

Proiektuaren izena, “Stayin’ Alive First Aid for Everyone”, Bee Gees taldearen 80. hamarkadako oso abesti ezaguna batetik hartu zen. Bihotz-Biriketako Bizkortzearen (BBB) teknika behar bezala aplikatzeko konpresioen erritmoak markatzeko erabiltzen da.

Bi ikastetxeen arteko interakzioa sustatu da, proiektua abian jarri aurretik planteatu ziren xede espezifiko eta orokorrak lortze aldera. Proiektuan komunikazio-hizkuntza ingelesa izan da.

Xede horien oinarria egungo heriotza- eta istripu-tasak dira, bereziki 1 eta 14 urteetako haurren heriotza-tasa. Haurrek dituzten istripuen % 15a ikastetxeetan gertatzen da. Hortaz, funtsezkoa da lehenengo sorospenak curriculum-edukiaren parte izatea gure prestakuntza akademikoaren hastapenetatik.

Xede espezifikoak erabat bete dira, gure ikasleek honakoak lortu dituzte eta: lehen sorospenen historiari buruz ikertzea, historian zehar izan duten garapenari buruzko azterlan bat egiten ikertzaile bihurtzea. Gainera, ikasleek konpresioen erritmoa markatzeko abestirik aproposena aukeratu dute bozketa bidez. Irabazlea “La Macarena” abesti espainola izan da. Halaber, lehen sorospenen teknikak gauzatu behar ziren hainbat egoeratan –besteak beste, konorte-galtzeak, hemorragiak, erredurak, traumatismoak, eztarriko trabamenduak, konbultsioak edo epilepsia, alergiak eta anafilaxia– pertsona jarduketa zuzenak eta okerrak ezberdintzen ikasi zuten.

Erdietsitako xede orokorrak akademikoak, linguistikoak, informatikoak eta sozialak izan dira. Diziplinarteko ikaskuntza dinamikoaren alde egin da eTwinning proiektuan parte hartu duten hezkuntza-ekipoen artean, izan ere, ikasleek era dinamikoan ikasi dute (adib. bideoak eginez, galdetegiei erantzunez, argazkiak ateraz eta lehen sorospenekin lotutako kontzeptuen glosario bat osatuz). Ingelesa eBook bat idazteko erabili zuten, era horretan, lehen sorospenen arloko hiztegi espezifikoa eta, oro har, trebetasun linguistiko eta komunikatiboak hobetu zituzten.

Bestalde, lehenago erabiltzen ez zituzten app eta IKT gailu berriak erabiltzera ohitu dira (adib. Padlet, Movie Maker, Socrative, Book Creator, etab.) eta hezkuntzan dagoeneko ezagunak zirenen erabileran sakondu dute, haien artean, aurkezpen-bideoak editatzekoetan (Movie Maker), TwinSpaceko postan, collageak sortzekoetan (picCollage) eta aurkezpenak egitekoetan (Google Slides).

Aldi berean, talde-lana sustatu dugu era kolaboratibo eta kooperatiboan, eta era inplizituan trebetasun sozial eta komunikatiboak garatu dira: asertibitatea, enpatia, entzute aktiboa eta autokontzeptua hobetzea. Eta ezin ditugu ahaztu sormena sustatzea, parte-hartze solidarioa, muga fisikorik gabeko ikasketa kulturanitza, norberaren ahalegina, pazientzia, diziplina eta nork bere buruari xedeak jartzearen garrantzia.

Kroazia eta Espainiako ikastetxeetako irakasleak proiektuaren hasieratik inplikatu ginen, izan ere, aldez aurretik hainbat gai adostea ezinbestekoa zen: xedeak, kontzeptu eta prozedurekin lotuta landu beharreko edukiak eta, beraz, bi ikastetxeetako curriculumen modulu edo ikasgai ezberdinak.

Ez hori bakarrik, Osasun-Larrialdien heziketa-zikloko ikasgai edo modulu bakoitzean eskuratutako konpetentziak ere oso beharrezkoak izan ziren: LPO-aren moduluan “Lehen Sorospenak” unitatea landu zuten; ingeleseko moduluan osasun-larrialdietako hiztegi espezifikoa finkatu zuten; ebakuazioaren eta gaixoen garraioen moduluan eriak anda, aulki eta abarretan maneiatu, mugitu eta garraiatzeko teknikarik egokienak praktikatzen dituzte eta Hasierako Osasun Laguntza moduluan bizkortze-teknikak ikasi zituzten (gero bideoan agertzen direnak).

Dena den, gure kasuan elkarlana ikasturte bateko departamentu ezberdinetako (osasuna, LPO eta ingelesa) irakasleetatik harago joan da, eta Osasun-Larrialdietako EMHZ-tik kanpoko departamentuak inplikatu ditu. Horrela, Irudi Pertsonaleko departamentuak ikasleak makilatzen eta karakterizatzen lagundu du aurkezpenen edo larrialdi-egoera ezberdinen aurrean (erredurak, hausturak, etab.) jarduteko protokoloen bideoak egiteko; Arte Grafikoen departamentuak hedatze-jardunaldietan eta aurkeztu ditugun posterra, roll-up-a eta plegu-zortzirenak egiten eta proiektuan parte hartu duten ikasleentzako eTwinning diplomak eta irakasleentzako ziurtagiriak inprimatzen lagundu zigun. Gainera, zuzendaritza-taldeak ikastetxean proiektua jakitera ematen lagundu zigun ekitaldi-aretoa utziz eta lana ahal zen neurrian errazten. Horregatik guztiagatik jaso du gure ikastetxean berriki eTwinning School aitortza.

Gure ikasleek era aktibo eta egokian parte hartu dute. Alde batetik, haien jarduketak ezinbestekoak izan dira ikasgela barruan zein kanpoan, besteak beste, bideoak prestatu, argazkik egin, galdetegiak gauzatu, glosarioak idatzi, Google Slides-en aurkezpenak egiteko. Haiek izan dira benetako protagonistak proiektuaren garapenean, Ciudad del Aprendiz LHII-an Erasmus + programaren barruan egin diren zabaltze-jardunaldietan eta Valentziako CEFIRE-ak Paiporta Auditoriumean antolatu zituen “I Jornada de Erasmus +: experiencias en la Comunidad Valenciana” jardunaldian, bertaratutakoak artatzen egon ziren eta.

Bizikidetzaren egunean ikasturte horretan bertan eTwinning proiektu berriak egiteko interesa zuten ikasleak informatu zituzten. Eta, horrez gain, ekitaldi-aretoan parte hartu zuten ikasleei eTwinning diplomak eta irakasleei ziurtagiriak banatu zitzaizkien.

Haien testigantzei esker etorkizunean eTwinning proiektuetan parte hartu nahi duten ikasle eta irakasleen kopurua areagotu egin da.

Stayin’ Alive First Aid for everyone” proiektuarekin hasieran aurreikusten genituen lorpenak nabarmen gainditu dira. Oso nabariak eta anitzak izan dira ikasleentzat, irakasleentzat eta ikastetxearentzat.

Parte hartu genuen irakasleen irizpide metodologikoak aldatu dizkigu. Dozenteontzat proiektuak honakoak ekarri dizkigu: etengabeko koordinazioa hezkuntza-ekipoen artean adostutako epeetan xedeak erdiesteko eta eduki egokiak irakasteko; dozenteen arteko komunikazio formal eta informalaren eraginkortasuna aitortzea; irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan IKT-en beharra; ikasgelan rolak etengabe aldatzea, ikasleak materialak eginez hainbat egoeratan dauden pertsonak (eztarriko trabamenduak, bihotz-biriketako geldialdiak, hausturak, ebakidurak, erredurak, alergiak, krisi epileptikoak, etab.) artatzeko beharrezkoak diren trebetasunen eta gaitasunen irakasle bihurtzen baitira, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan balioek duten garrantzia (elkarlana, errespetua, adiskidetasuna, etab.).

Bestalde, emaitza ukigarria eta kalitate bikaineko hezkuntza-baliabideak eta material didaktikoak lortu ditugu, berrerabili daitezkeenak eta TwinSpace-n institutuaren webgunean daudenak.

Ikasleek proiektuaren bidez trebetasun profesional, linguistiko, sozial eta pertsonalak ikasi dituzte. Haien jarduera profesionala gauzatzeko beharrezkoak diren teknikak eta trebetasunak ikasteaz gain, kontzientzia hartu dute muga fisikoak gainditzeak, hiritartasun europarrak, kultura-aniztasunak eta beste hizkuntza bat jakiteak eskaintzen dituen aukerak dakartzan onurei buruz.

Jarraitzeko, eTwinning-en parte hartzeak ikasleak motibatu ditu beste programa europar batzuetan parte hartzera, ikasle ugarik haien prestakuntza-praktikak Vaston (Italia) burutu dituzte-eta Erasmus + programaren mugikortasun-beka baten bidez.

Ikastetxeak kontzientzia handiagoa hartu du larrialdi-kasuetan lehen sorospenetako prozedurak zuzen aplikatzerakoan. Horren emaitzak azken produktu edo eBook batean jasotzen dira, eta hezkuntza-komunitate osoak zein beste ikastetxe batzuetako dozente eta irakasleek erabil dezakete.

Esperientzia positiboa izan da, eta horrela komunikatu diegu gure lankideei Madrilgo IFEMA-ko “II Congreso Red Interdidac” kongresuan proiektuaren posterraren aurkezpenean, hezkuntzaren astean, 2019ko martxoaren 29ko astean. Bertan, eTwinning-en bizitakoaren berri eman genuen gure zuzendari Juan Cuenca Adamekin. Parte-hartzaile guztiek egindako ahaleginaren aitortza publikoa izan da.

Maila pertsonalean, guztiak ados gaude baieztatzean proiektuan parte hartzea gure eguneroko lanean ahalegin handiagoa egitea eskatu digula, baina eskuratutako emaitzekin, ikasle eta dozenteen artean sortu zen inplikazio positiboarekin eta eskuratutako sariekin, bereziki 2019ko eTwinning Sari Nazionalarekin konpentsatu dela, eta oso harro gaude. Esperientzia honek 2018-2019 ikasturte akademikoan eTwinning proiektu berri batean, “Good communication improves your well-being” izenekoan, parte hartzeko bulkada eman digu.

Proiektuaren TwinSpace-rako esteka: https://twinspace.etwinning.net/50290

Alicia Sánchez Ortizek, Carmen María Suárez Algarrek eta María Mercedes Martínez Garrigak idatzitako artikulua.

Irudien iturria: Elaborazio propioa

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Premios eTwinning 2019 Premios Nacionales Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *