2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Monumental Europe”

“MONUMENTAL EUROPE” proiektua Kataluniako (Espainia) Collegi Sant Josep de Navàs ikastetxeko Fina Vendrell Vila irakasleak eta Greziako Sophia Kouzoulik sortu zuten Frantzia, Polonia eta Italiako kideekin batera. 2019ko eTwinning Sari Nazionala irabazi du.
Monumental Europe proiektua 2017-18 ikasturtean garatu zen 2018 Ondare Kulturalaren Europako urtearen harira. Ikasleak bost lurraldeetakoak eta hezkuntza etapa ezberdinetakoak izatea (erdi zikloa, lehen hezkuntzako goi zikloa eta bigarren hezkuntza) ez zen arazo izan, aitzitik aberastasun oparoagoa ekarri zuen proiektuko jardueretan egindako ekarpenekin.
Diziplinarteko proiektua da, non Europako ondareak eta kulturak garrantzi berezia izan duten, besteak beste, ikasleek 2000 kilometrotara bizi diren haien lagun berriak ezagutzea ahalbidetu baitute. Proiektuarekin atzerriko hizkuntza ingelesean zuten komunikazio maila hobetu dute eta, aldi berean, IKT tresnen ezagutza perfekzionatu, gai izan baitira sortutako material guztia eta burututako jarduera guztiak proiektuaren TwinSpace-an agertzeko.
Proiektuaren garapena.
2018 Ondare Kulturalaren Europako urtearen harira, gai horri buruzko eTwinning proiektu bat sortzeko ideia izan nuen eta eTwinning Live-ri esker, proiektuan bat egiteko interesa zuten kideak topatu nituen. Hain zuzen, Frantziako sozioa, Cécile, hasi berria zen eTwinning-en eta poztu egin nintzen, pentsatu nuelako eTwinning-eko enbaxadore nintzenez, bidean sortu zitekeen zalantza edo behar oro konpontzen lagundu ahalko niola. Cécilek saria jasotzea oso pozgarria izan da niretzat, hein batean ni neu ere saritu nautela sentitzen dut.
Hasieratik bost kideak oso arduratsu eta motibatuta agertu ziren, parte hartuko zuten ikasle guztiei eta ikastetxeko gainerako irakasleei transmititzeko gogoz.
Ikasleei helburua finkatu zitzaien hasieratik: Europa ezagutuko dugu, bertako monumentuak, lurraldeak eta jendea era kooperatibo eta diziplinarteko batean: maketak sortuko ditugu, diseinatuko dugu, abestuko dugu, maskota batekin bidaiatuko dugu eta gure proiektua kalera aterako dugu eta gure ondarearen balioa transmitituko diegu gure herri eta hirietako biztanleei lehiaketa publiko baten bidez.
eTwinning proiektu ororen hastapenetan ohikoa den moduan, jarduera batzuk egin genituen bi lurraldeetako ikasleak elkar ezagutzeko. Dibertigarriena “Mistery Skype” izan zen: bideokonferentzia bidez eta tabletak eta mapak erabiliz, gure ikasleek “YES/NO questions” motatako galderak egin zizkieten haien ikaskideei, nongoan ziren jakin gabe. Azkenean, haien lurraldea eta hiria zein zen asmatu zuten. Ondoren, haiek gauza bera egin zuten gurekin.
Proiektuan jarduera kooperatibo mordoa egin ditugu. Hona hemen aipagarrienetako batzuk:
Monumental Europe Calendar 2018 ondare kulturalak duen balioari buruzko mezuen forumaren laguntzarekin, baita aldez aurretik talde transnazionaletan egindako monumentuen eta ikastetxe sozioen lurraldeen maketen argazkiekin ere.
Ikasleei gehien gustatu zitzaien beste jarduera bat “Monumental Europe shopping contest” izan zen: gure herri eta hirietako biztanleentzat egindako Europako monumentuei buruzko lehiaketa. Ikasleek poster bat diseinatu zuten gure bost monumenturekin eta denda, udaletxe eta abarretako erakusleihoetara eraman zituzten. Gainera, kutxa bat jarri zuten herritarrek idatz zezaten monumentuen izena eta lurraldea, haien izena eta telefono zenbakia. Lurralde bakoitzeko irabazleak sari bat eta parte-hartze agiri bat jaso zuen.
Beste jarduera azpimarragarri bat “ Monumental Europe Hymn” izan zen. “Amigos para siempre” abestia aukeratu genuen eta “meetingwords” 2.0 tresna erabiliz, lurralde bakoitzak estrofa bat idatzi zuen bere hizkuntzan, eta errepika ingelesez idatzi genuen. Esperientzia ederra izan zen abestia sei hizkuntza ezberdinetan abestea, grabatzea eta ikasturte amaierako jaialdian aurkeztea.
Proiektua garatzen ari zen bitartean, “ME the red dragon mascot” izeneko maskota txiki bat bere maleta, eguneroko pertsonala eta souvenir batzuk hartuta bidaiatzen hasi zen parte hartzen zuten bost lurraldeetara. Bizitako guztia idazten zuen, argazkiak ateratzen zituen ikasleekin eta zein baino zein gertakari bitxiagoak izan zituen. Espagetiak jan zituen, elurrarekin jolastu zen eta balleta ikustera ere joan zen Greziako lagun batekin! Azkenean, Kataluniara itzuli zen kontatzeko modukoak ziren bizipenez jositako eguneroko batekin.
Azkenik, ikasle guztien alderik artistiko eta sortzaileena erakusteko unea iritsi zen. Helburua Europako monumentu bat diseinatzea zen, Europako lurralde guztien batasuna irudikatuko zuena eta Bruselako, Europako hiriburuko, enparantza zentralean kokatu ahal izango zena. Collegi Sant Josep de Navàs ikastetxearen “The Stone dome” izan zen irabazi zuen monumentua. Oraindik tamaina errealean erreproduzitua eta Europako hiriburuan kokatua izateko zain dago!
Arazoak sortu ziren. Zenbaitetan ordutegiarengatik ez genuen kointziditzen bideokonferentziak egiteko edo batzuk oporretan zeuden bitartean, besteek itxoin behar zuten. Beste batzuetan ez zen erraza elkar ulertzea edo norbaitek zuen ideia jakin bat ulertaraztea. Zorionez, guztion borondate eta adeitasunari esker, beti adostasunetara iristea eta komunikazio ona izatea lortu genuen.
Ikasle, irakasle eta familiek ere ebaluazioa egin genuen. Guztiek balio handia dute, baina ikasleena gailentzen da. Ikasle batek esaten duenean: “Hard, but very interesting” edo “ it’s my first eTwinning project, but great!” edo “I would like to meet my other partners from other countries”, “ Good way to learn” “I’d like all the pupils had the opportunity to make an eTwinning project like this” … horrekin nahikoa da indarrak hartu eta ideia berriekin hasteko!
Onurak ikastetxearentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat
Proiektuari esker ikastetxea nazioartekotu zen, proiektua curriculumean integratu zen eta PBL landu zen, irakasle ugari jarduera askotan inplikatu ziren, ingelesa ikasi zen, IKT tresnak helburu garrantzitsu eta adierazgarri batekin erabili ziren.
Proiektua bost lurraldeetan nabarmen hedatu da: ikasleek aurkeztu egin zen Kataluniako Departament Ensenyament Catalunyan, SSTT Catalunya Centralean, Italian Mattarellako presidenteari “ME Calendar 2018” bat bidali zitzaion, Greziako Pyrgos eta Patran eTwinning tailerretan aurkeztu zen eta Sardiniako egunkarian agertu zen.
Gehiago jakiteko…
Gure proiektuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, bisitatu: https://twinspace.etwinning.net/44435/home
Artikuluaren idazlea: Fina Vendrell Vila
Irudien iturria: Elaborazio propioa
Premios eTwinning 2019 Premios Nacionales Gomendioak Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)
En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.
Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.
Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.
Normas de privacidad
NOMBRE DEL TRATAMIENTO
eTwinning participación.
FINALIDAD
Participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.
RESPONSABLE
Dirección General de Evaluación y Cooperación Territorial del Ministerio de Educación y Formación Profesional
C/ Alcalá, 34; 28014-MADRID.
DELEGADO DE PROTECCIÓN DE DATOS
Subdirección General de Atención al Ciudadano, Documentación y Publicaciones.
c/ San Agustín 5, 28014-MADRID
dpd@educacion.gob.es
PLAZOS O CRITERIOS DE CONSERVACIÓN DE LOS DATOS
Sus datos se conservarán durante el tiempo necesario para la tramitación y respuesta de su solicitud. Además, será de aplicación lo dispuesto en la normativa de archivos y documentación.
DECISIONES AUTOMATIZADAS
No se realizará toma de decisiones individuales automatizadas basadas en la información que usted nos proporciona.
PLAZOS O CRITERIOS DE CONSERVACIÓN DE LOS DATOS
Sus datos se conservarán durante el tiempo necesario para la tramitación y respuesta de su solicitud. Además, será de aplicación lo dispuesto en la normativa de archivos y documentación.
LEGITIMACIÓN O BASE JURÍDICA DEL TRATAMIENTO
El tratamiento es necesario para el cumplimiento de una obligación legal aplicable al responsable del tratamiento, artículo 6.1e) del RGPD, Reglamento UE 2016/679, y en la Ley 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad de la enseñanza.
DESTINATARIOS
Departamentos de Educación de las CC.AA que llevan proyectos europeos, para distintas gestiones, como la tramitación de permisos ausencia del centro, envío de información relevante, etc.
DERECHOS
Puede usted ejercitar los derechos de los artículos 15 al 22 del RGPD que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio, presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.
AUTORIDAD DE CONTROL
La autoridad de control en materia de protección de datos personales es la Agencia Española de Protección de Datos (http://www.aepd.es).
CATEGORÍA DE DATOS PERSONALES
Los datos personales que se tratarán son los que figuran en el formulario que usted nos proporciona.