Reading in Community

Reading in Community

Proiektu aipagarriak

Reading in Community Antoine de Saint-Exúpery idazlearen ‘Printze Txikia’ liburua ardatz hartuta irakurketa bultzatzen duen eta konpetentzia linguistikoa gartzen duen proiektu bat da. Proiektua Frantzia eta Espainiako ikastetxeetan burutu da eta Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Nabarmendu beharra dago, jorratu beharreko gaiei eta egin beharreko ariketei dagokienez, parte hartu duten ikastetxeek jarduerak kontu handiz planifikatu dituztela eta koordinazio eta komunikazio bikaina izan dutela. Proiektuak ikasleek haien ikaskideen ekoizpenekin kontaktuan sartzeko aukera anitz ematen ditu, baita kide diren ikastetxeek egindako lanei buruzko balorazioak egiten eta iritziak ematen ikasteko ere. Familiek izan duten inplikazioa ere azpimarratzekoa da, hasiera batetik proiektuaren berri eman baitzitzaien eta hainbat jardueratan parte hartu baitzuten. Ikasleen ebaluazioa ere aipatzekoa da, proiektuan gogokoen izan dituzten edukiak identifikatu baitituzte. Gracia Moyak, Jaeneko Gloria Fuertes ikastetxeko parte hartzaileak, proiektuaren planifikazioaren oinarrizko egitura deskribatzen digu eta lortutako emaitzak agertzen dituzten estekak ematen dizkigu.

Continuar leyendo