Interesteen T.E.A.M.

Interesteen T.E.A.M.

eTwinning Sariak 2015

Interesteen T.E.A.M 16-19 urtekoen mailan 2016ko sari nazionalen deialdian saritutako proiektu bat da. Ingelesezko Europako aldizkari digital bat sortzean datza. Aldizkariak Espainiako eta nazioarteko berriak jaso zituen eta Espainia, Italia, Grezia eta Turkiako ikastetxeen artean egin zen. Helburu nagusia ingelesean konpetentzia komunikatiboa garatzea da gaurkotasunaren ikerketa eta analisi lan baten bidez testuinguru historiko eta geografiko baten barruan. Carmen Melladok, Albert Einstein BHIaren (Sevilla) proiektuko koordinatzaileak, proiektuaren garapenaren faseak azaltzen dizkigu.

Continuar leyendo

Are you ready to live in the 21st century?

Are you ready to live in the 21st century?

eTwinning Sariak 2015

Are you ready to live in the 21st century? proiektua aurkezten dizuegu. Proiektu hau eTwinning 2016 sari nazionaletan saritua izan zen 4-11 adinekoen mailan. Espainia, Italia, Polonia eta Portugaleko lau kideren artean burutu zen 8 eta 12 urte bitarteko ikasleekin. eTwinningen egindako lana parte hartu zuten ikastetxe guztien curriculumean jaso zen zeharkako konpetentziak garatzeko, besteak beste, digitala, soziala eta herritartasuna. Proiektuak barne hartzen dituen diziplina guztiak CLIL metodologiaren ikuspegitik lantzen dira. Ikasleek proiektuaren garapenean era aktiboan parte hartu dute, hainbat helburu lortzeko –datuak bildu eta beste kideekin alderatu, balorazioak egin, interneten bidezko inkestak egin- bideokonferentzia bidez komunikatuz eta amaieran proiektua ebaluatuz. Halaber, familien parte-hartzeari tokia egin zaio, abestien eta logotipoen lehiaketan bozkatu egin baitzuten.

Maite Elejalde Guerrak, proiektuaren sortzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Virgen de la Guia LHI ikastetxeko irakasleak, bere ikastetxearen esperientzia nolakoa izan den azaltzen digu.

Continuar leyendo

eTwinning bidez mugak hautsiz eta bizikletan ibiliz: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrekin izandako esperientzia

eTwinning bidez mugak hautsiz eta bizikletan ibiliz: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrekin izandako esperientzia

Gomendioak

Estefania Nuñez Albiar ikasleak, Albaceteko Hezkuntza Fakultateko Raquel Sanchez Ruiz irakasleak zuzendutako gradu amaierako lana aurkezten dizuegu. Ikerketa lan hau IKTen erabilera pedagogikoari buruzkoa da, zehazki, eTwinningen eraginaren eta bere plataformaren funtzionaltasunei buruzkoa. Halaber, ikasleen konpetentzia digitalaren garapenari dagokionez eTwinningen parte hartzeak dituen abantailak aztertzen ditu eta eTwinningek ikasleentzat dituen onura linguistiko, pedagogiko eta kulturalak nabarmentzen ditu.

Continuar leyendo