Diseinatu zure proiektua hedatzeko plan bat

Diseinatu zure proiektua hedatzeko plan bat

Gomendioak

LZNtik jarraibide eta gomendio batzuk ematen dizkizugu, zure eTwinning proiektua hedatzeko plan on bat egiteko:

  1. Eman jakitera zure proiektua
  • Areagotu zure proiektuaren inpaktua emaitzak jakitera emanez.
  • Zure proiektua Europako beste irakasle batzuen inspirazio-iturri izan daiteke.
  • Ikastetxeak egindako ahaleginaren aitortza izango da.
  1. Diseinatu zure hedatze-plana           

Hedatze-plana egitea proiektuko kide guztiek partekatutako zeregina izango da, ikastetxe bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, proiektua garatzen den bitartean eta ondoren. Adostu zeregin errealistak, zuen ikastetxean zein kanpoan (beste bitarteko batzuetan), albisteen 7 gako-galderei erantzuten dietenak:

Nork? Zer? Non? Noiz? Nola? Zenbat? Zergatik? 

 

  1. Emaitza ukigarri eta ukiezinez gain, eman jakitera bestelako edukiak ere
  • Kide, irakasle eta ikasleen artean komunikatzeko estrategia.
  • Segurtasun-plana: netiketa, familia-baimenak, irudi askeak, erabilera-lizentziak. 
  • Ebaluazio-plana:
    • Tresnak: zorroak, galdetegiak eta inkestak, Likert eskala
    • Ebaluazio-uneak
    • Errubrikak

 

  1. Talde hartzaileak eta nola hedatu
  • Aurkeztu proiektua ikasleei, irakasleei, familiei, ikuskatzaileei, hezkuntza-komunitateko beste eragile batzuei, beste langile batzuei, agintariei, beste ikastetxe batzuei, hezkuntza-erakundeei eta irakasleen prestakuntzarako erakundeei, komunikabideei (tokiko irratia eta telebista, tokiko edo eskualdeko prentsa, ahal den irismenaren arabera).
  • Egokitu mezuaren forma eta edukia kasuan kasuko talde hartzailera. Erabili hizkuntza bat baino gehiago, hala badagokio.
  • Erabili eskura dituzuen bitartekoak eta baliabideak: TwinSpace, eTwinning Live-ko kontaktuak, ikastetxeko eTwinning txokoa, bilerak, sare sozialak, kongresuak, mintegiak, hitzaldiak, ate irekien jardunaldia, egun tematikoak, buletinak, liburuxkak, ikastaldearen bloga, ikastetxearen webgunea, prentsa, etab.

 

  1. Denboralizazioa 
  • Proiektua hasi aurretik: hedatze-plana. Bihur ezazue digitalagoa, berdeagoa eta inklusiboagoa.
  • Proiektua garatu bitartean: eTwinning txokoa, klaustroa, eskola-kontseilua, orrialde instituzionala, sare sozialak, etab.
  • Ondoren: emaitzak, eraginaren ebaluazioa.­­­­­­­­ 

 

 

  1. Datuen babesa eta lizentziak
  • Erabili lizentzia irekiak. Era horretan, beste erabiltzaile batzuek zuek sortutako baliabideak eta materialak erabiltzeko aukera izango dute.
  • Utzi sarbide irekia parte-hartzaileen pribatutasuna arriskuan jartzen ez duten jarduerak dituzten orrialde guztietara.

 

  1. Baliabideak:
  • eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalaren argitalpenak
  • Bideoak
  • Buletin nazionala, Europako buletina
  • eTwinning liburua
  • eTwinning Weeks/ eTwinning asteak
  • Infografiak: Canva, Genially, Piktochart, Easel, Parchment
  • Liburuxkak eta argitalpenak, posterrak

 

  1. Praktika onak hedatzeko espazioak

Ikastetxeko komunikazio-kanaletan heda dezakezue: posta elektronikoa, bloga, web-orrialdea, sare sozialak, etab.

LZNaren Twitter, Facebook eta Youtube kontuen bitartez jardunbide onak eta proiektu nabarmenak hedatuko dira. Jarri gurekin harremanetan:

 Twitter: @eTwinning_es

Facebook: @eTwinning.esp  

Youtube:  eTwinning España

 

Proiektu bat abian duzu? Kontaiguzu!

Proiektu bat abian duzu? Kontaiguzu!

Gomendioak

Proiektu bat bere kalitatearengatik ezberdintzen duen faktore bat, amaierako produktua agertzeaz gain, prozesua era argian dokumentatzea da, proiektuaren garapenaren fase guztien konstantzia eta ebidentzia utziz. Dokumentazio horri dagokionez, ez da ahaztu behar parte hartu duten eragile guztiek, batez ere ikasleek, nolako inplikazioa izan duten jasotzea (Kalitatezko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, inpaktua eta dokumentazioa).

Continuar leyendo

Campaña eTwinning ‘Celebrar la diversidad’

Campaña eTwinning ‘Celebrar la diversidad’

Ikastetxeko taldeak

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

El 9 de mayo celebraremos el día eTwinning. Este año el motivo de celebración gira en torno a la temática de ‘Celebrar la diversidad’. Desde hoy 19 de abril se anuncia la campaña en eTwinning Live, también en Twitter podéis hacer un seguimiento desde el  hasthtag #eTwinning4diversity.

Continuar leyendo