No barriers for Europeans

No barriers for Europeans

Proiektu aipagarriak

No barriers for Europeans’ Erasmus+ proiektua eta eskolen arteko elkartea aurkezten dizuegu. 6 ikastetxetako (Espainia, Turkia, Polonia, Portugal, Italia eta Lituania) hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek parte hartu zuten. Xede nagusia ezgaitasunak dituzten ikasleen egoeraz eta beharrez kontzientzia sortzea da, guztien artean berdintasuna sustatzeko eta taldean integra daitezen bultzatzeko. Bizipenen banatuz eta ikastetxeetara bisitak eginez, irakasleek haien iritziak eta ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko praktika onak banatzen dituzte. Sara Antolin eta Rafael Sanjosek, parte hartu duen Espainiako ikastetxeko irakasleek (CRA Castilla-Valladolid), proiektu honekin bizitakoa kontatu digute.

Continuar leyendo

Are you ready to live in the 21st century?

Are you ready to live in the 21st century?

eTwinning Sariak 2015

Are you ready to live in the 21st century? proiektua aurkezten dizuegu. Proiektu hau eTwinning 2016 sari nazionaletan saritua izan zen 4-11 adinekoen mailan. Espainia, Italia, Polonia eta Portugaleko lau kideren artean burutu zen 8 eta 12 urte bitarteko ikasleekin. eTwinningen egindako lana parte hartu zuten ikastetxe guztien curriculumean jaso zen zeharkako konpetentziak garatzeko, besteak beste, digitala, soziala eta herritartasuna. Proiektuak barne hartzen dituen diziplina guztiak CLIL metodologiaren ikuspegitik lantzen dira. Ikasleek proiektuaren garapenean era aktiboan parte hartu dute, hainbat helburu lortzeko –datuak bildu eta beste kideekin alderatu, balorazioak egin, interneten bidezko inkestak egin- bideokonferentzia bidez komunikatuz eta amaieran proiektua ebaluatuz. Halaber, familien parte-hartzeari tokia egin zaio, abestien eta logotipoen lehiaketan bozkatu egin baitzuten.

Maite Elejalde Guerrak, proiektuaren sortzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Virgen de la Guia LHI ikastetxeko irakasleak, bere ikastetxearen esperientzia nolakoa izan den azaltzen digu.

Continuar leyendo

Hitza hartzen dut

Hitza hartzen dut

eTwinning Sariak 2015

‘Tomo la palabra’ (Hitza hartzen dut) Frantzia, Italia, Ingalaterra, Turkia eta Espainiako ikastetxeen artean egindako eTwinning proiektu bat da. Batez ere parte hartu duten ikasleen konpetentzia linguistikoa lantzen da eta gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen da horretarako. Kide diren ikastetxeekin egindako jarduerek oso emaitza onak izan dituzte eta horrek ikasleen motibazioa areagotu du, gako konpetentziak lantzea ahalbidetu du eta talde internazionaletan lan egitea ahalbidetu du. Gainera, ikastetxearen web gunearen bidez eta Facebook eta Twitter gisako sare sozialen bidez  proiektua ongi hedatu dela azpimarratzen dugu. Juan Fco. Peñas Viso irakasleak, CPEIP San Babil (Nafarroa) ikastetxeko koordinatzaileak, esperientzia hau nola bizi duten eta taldea egin eta eTwinning proiektuetan elkar laguntzea zein garrantzitsua den kontatzen digu. Continuar leyendo

eTwinning eta AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras ) proiektuak

eTwinning eta AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras ) proiektuak

Elkarrizketak

Loli Iglesiasek,  Getxoko Berritzeguneko (Jaurlaritzaren orientaziorako zentroa) Bigarren Hezkuntzako heziketa aholkulariak eTwinning proiektuek CLILL edo AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras) enfokeetan eragiten dituzten onurak azaltzen ditu. Continuar leyendo