“Mille et une pistes… y dos detectives”

“Mille et une pistes… y dos detectives”

eTwinning Sariak 2015

Mille et une pistes… y dos detectives eTwinning 2016 sari nazionaletan 12-15 urtekoen mailan saritutako proiektu bat da. Atzerriko Hizkuntzen curriculumean integratuta dagoen proiektu bat da, 13-14 urte bitarteko ikasleekin garatu dena eta irakasle eta ikasleei elkar ezagutzeko, elkarlanean aritzeko eta ikasturte amaieran truke bat egiteko aukera eman diena, guztia zehaztasun handiz planifikatuta eta gauzatuta. Planteatutako lan egiteko modua originala da eta uneoro ikasleen arteko elkarlana, inplikazioa eta sormena bultzatzen ditu. Hori guztia planifikazio zorrotzari, zereginak eta funtzioak era argian banatzeari eta ikasleen adinarentzat egokiak diren tresna digital ugari erabiltzeari esker lortu da. Proiektuko metodologia aktiboa da, jarduerek sormena indartzen dute, lankideek elkar ezagutzea errazten dute eta etengabeko hartu-emana sustatzen dute, ikasleak protagonista bihurtuz. Juana Hermosok, Itaka BHIaren proiektuko koordinatzaileak, esperientzia hau bere ikastetxean nola garatu den azaldu digu.

Continuar leyendo

Herritartasun digitala: Use and Abuse of Social Networks and its Impact on Teenagers, Families and School

Herritartasun digitala: Use and Abuse of Social Networks and its Impact on Teenagers, Families and School

Ikastetxeko taldeak

Herritartasun digitala (ziberherritartasuna edo e-herritartasuna ere deritzo) teknologiaren erabilerari dagozkion portaera arauak dira.

Herritartasun digitalak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerarekin zerikusia duten gai humano, kultural eta sozialak ulertzea eskatzen du, bai eta ulermen horri eta gidatzen duten printzipioei dagozkien jokabideak aplikatzea ere: etika, legalitatea, seguritatea eta erantzukizuna internet, sare sozialak eta eskuragarri dauden teknologiak erabiltzerakoan.

Proiektuaren izenburua:

Use and Abuse of Social Networks and its Impact on Teenagers, Families and School

Ikastetxea:

I.E.S. ISAAC ALBÉNIZ

Irakasleak:

Ikastetxeko 64 irakasle

Erkidego Autonomoa:

Madril

Lurralde kideak:

Italia

Errumania

Etapa edukatiboa:

Bigarren Hezkuntza

Alorrak /Ikasgaiak:

Proiektua ingeleseko irakasleek koordinatzen dute, baina tutorietako gai bat denez gero departamentu guztiak inplikatuta daude.

Hizkuntza:

Ingelesa

Azalpena:

Funtsean proiektua sare sozialen erabilera egokian familiak, irakasleak eta ikasleak heztean datza, haien erabilera desegokitik erator litezkeen arazoak saihesten irakaste aldera.

Badakigu gure ikasleek sare sozialak inongo formakuntzarik gabe erabiltzen dituztela, izan ere, zeregin hori, heztea, duten arduradunek ere ez dugu horretarako behar adina informaziorik.

Familiek zein irakasleek elikadura ohitura osasungarrietan, hiritartasunean, higienean… adin txikietatik hezten ditugu gure ikasleak. Alabaina, mugikor bat edo Tablet bat ematen diegu nola erabili behar duten irakatsi gabe. Inork ikuskatu gabe erabiltzen ditzute, guraso batzuek eduki biolentoa edo desegokia duten web orriak blokeatzen dituzte baina gehiagorik ez. Hemen bukatu ohi da gure heziketa gai honi dagokionez. Eta ez da nahikoa.

Mundu digitala konplexua da baina era ziur, arduratsu eta osasuntsu batean erabiltzeko oinarrizko printzipio batzuk ezagutzea funtsezkoa da. Belaunaldi berriek identitate digital bat izan behar dute. Gaur egun curriculum vitae bat bezain beharrezkoa da. Baina askok sareak era desegokian erabiltzen dituzte eta horrek haien ospe digitala izugarri kaltetu dezake.

Erkidego edukatiboaren formakuntza hori da gure kide errumaniar eta italiarrekin elkarlanean burututako jarduera anitzen bidez gure proiektuan egin genuena.

Kontuan hartu beharra da gure proiektuaren bigarren urtearen hasieran gaudela eta, momentuz, haren emaitzen zati bat besterik ezin dugu ikusi.

Lehenengo urtean erdigunea familiak eta ikasleak izan dira. Bigarrenean batez ere irakasleak izango dira eta lehen urtean familia eta ikasleekin landutakoa indartuko da.

TwinSpacerako esteka:

https://twinspace.etwinning.net/11201

Bestelako esteka batzuk

http://www.educa2.madrid.org/web/centro.ies.albeniz.leganes/ (ikastetxearen web gunea)

http://eyeswechoose.blogspot.com.es/ (proiektuaren bloga)

Xedeak:

Gure xede orokorra teknologia era ziur, arduratsu eta osasuntsuan erabiltzen ikastea da.

Gure xede espezifikoak honakoak dira:

  1. Ikasleei informazio erabilgarria eta legala ematea sareak era eraginkorrean erabiltzen jakin dezaten
  2. Familiei eta irakasleei sareak gaizki erabiltzearekin zuzenean lotuta dauden jarrerak eta razo sozialak berbideratzen laguntzea
  3. Eskola eta familien artean komunikatzeko era azkar eta fidagarri bat sortzea
  4. Nazioarteko kideek izan dituzten antzeko arazo sozial eta edukatiboetatik ikastea eta esperientziak banatzea
  5. Erakunde lokal, nazional eta internazionalekin elkarlanean aritzea gure kezkei konponbidea topatzeko
  6. Erabilera digitalei dagokienez ikastetxearen jarraibideak eta planak aldatzea

Nola sortu zen proiektu hau aurrera eramateko ideia?

Azken urteetan eskolako esparruan islatzen ziren baina ikastetxetik kanpo sortutakoak ziren harreman/talde arazoak hauteman ziren. Ikastetxeetara joaten diren ikasleak haien ingurukoak izan ohi direnez gero, horrek esan nahi du ezartzen diren harreman pertsonalen erlazioak, gehienetan, lagunatasunekoak direla ikastetxetik kanpo ere. Alegia, kanpoan sortutako lagunen/ezagunen arteko taldeen istikuek ikastetxean duten jokabidean eragiten dute.

Harreman horien zati handi bat sare sozialetan emateak, istiluan sartuta dauden ikaslean fisikoki bereiztuta egon arren (ikasgela/talde ezberdinetan), mundu digitalaz egiten den erabilera kaxkarrean pentsarazi zigun. Hori dela-eta, gure helburu nagusia ongi erabiltzeko HEZTEA a. Teknologiaren erabilera ziurra, arduratsua eta osasungarria lantzen ditugu.

imagen blog proyecto

Jarduerak

Hitzaldiak ikasgelan bertan (tutoretza, aurkezpenak) eta handik kanpo (Educalike) teknologien erabilera ziur, arduratsu eta osasungarriari buruz, internet eta sare sozialak barne.

cartel actividad de proyecto

Kideentzako aurkezpenak, galdetegiak sortzea, sareetan taldeak sortzea gero aztertzeko, Twitter instituzional bat sortzea ( @Albenizprojects), logoak, eztabaidak, gai jakin batzuei buruz ikertzea (netiketa, cyberbulling)

presentación de proyecto

Gure ikasleek eta haien familiek mundu digitalaz egiten duten erabilera errealari buruzko eztabaidak, erabilera horri buruzko eta gure kideekin partekatuko ditugun galdetegiak sortzea, emaitzak aztertzea eta alderaketak egitea, konponbideak proposatzea, gaiari buruzko hitzaldiei buruzko eztabaidak (Polizia eta Educalike), jarduera jakin batzuen ondorengo emaitzak aztertzea (taldeko/klaseko Whatsappa sortzea, Twitterren srotzea Netiketa irizpideak erabiliz), sareetan sortutako istiluak islatzen dituzten egiazko/ simulatutako egoerei buruzko eztabaidak, sareen erabilera egokiari buruzko “handbook” bat sortzeko proposamenak.

ciudananiad_anasotres_5.png

Zer funtzio izan du ikastetxeak eta klaustroak ikasleak gizarte arduratsu baten parte izateko heztea helburu duen proiektuan (adib. datu pertsonalak argitaratzean arriskuak nola saihestu irakatsiz, iruzkinetan …)?

Aurreko ikasturtean irakasleek gaiarekin lotutako tutoretzetako jarduerak gidatu zituzten arren, ikasturte honetan izango dira benetan funtsezkoak. Gurasoen Eskolaren barruan hitzaldietan parte hartu dute baina gehiago haien interes pertsonalarengatik profesionalarengatik baino. Aurten jasoko duten informazioa haien ezagutza berriak ikasgelan aplikatzeko moduari buruzkoa izango da, ez soilik tutoreek haien ikasgaiaren barruan teknologia lantzen duten irakasle guztiek baizik: INFOXIKAZIOA nola kudeatu, edukiak lantzeko teknikak, eragina osasunean, irakurketa teknikak (Fn irakurketa aldatzeko lana, zereginanitza zeregina etengabe aldatzearen aurrean, egile eskubideak dituzten edukien kudeaketa, Creative Commons).

Nola sustatzen du eTwinning proiektu honek herritartasun digitala? Plataformaren zein espazio eta tresnak laguntzen dute era eraginkorrago batean hiritartasun digitalean heztera? Ba al dago ezberdintasunik Espainiaren eta zure lurralde kideen artean gai hau lantzerakoak? Zeintzuk dira ezberdintasunak eta zeintzuk antzekotasunak?

Bizi garen mundu globalizatu honetan identitate digitala funtsezkoa da gure ikasleentzat. Hau planetako biztanle guztiok banatzen dugun zerbait da. Herritartasun Digitalaren definizioa -teknologiaren erabilerari dagozkion arauak- etengabe definitzen ari den zerbaiten moduan hartzen da teknologiaren aukerak garatzen ari diren heinean.

Herritartasun digitalak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerarekin zerikusia duten gai humano, kultural eta sozialak ulertzea eskatzen du, bai eta ulermen horri eta gidatzen duten printzipioei dagozkien jokabideak aplikatzea ere: etika, legalitatea, seguritatea eta erantzukizuna internet, sare sozialak eta eskuragarri dauden teknologiak erabiltzerakoan.

Herritar digital batek eskubidea du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietara (IKT) sarbidea izateko eta bere egiteko, gaitasun digitalak garatzeko, online dagoen informazioa era ziur, garden eta pribatu batean eskuratzeko eta bide teknologikoen bidez parte hartzeko.

Hori guztia da gure proiektuaren gaia. eTwinningi dagokionez, gure esperientziak plantaforman eta Twinspaceko espazioan partekatu ahal izateak funtsezko hedabide eta lanerako baliabide egiten duela uste dugu.

Gure proiektuaren oinarria den arazoa arazo global bat den aldetik, kideen artean ezberdintasun gutxi daude. Irakasleek, familiek eta ikasleek informazio falta eta ohitura txarrak konpontzen nola lagundu jakiteko antsietate bera banatzen dute.

Ezberdintasun bakarra lurralde bakoitzean gehien erabiltzen dena sare sozial bat edo beste dela da.

Nola lagundu dute ikasleen familiek Herritar aktibo horiek hezten? 1etik 10erako eskala batean, eta oro har, zein toki hartuko luke “Herritar digital gradua” delakoak familia horietan? Ba al dute prestakuntzarik gai horretan?

Famiiliak oso kezkatuta daude gai horrekin. Normalean haien seme-alabek teknologiari buruz haiek baino gehiago dakitela uste dute. Hori egia da tresnen erabilera fisikoari dagokionean (zer botoi sakatu gauza jakin bat egiteko…) baina ez erabiltzerakoan erabiltzerakoan zentzuduna izateari dagokionean. Bi taldeek ez dakite egiaz mundu digitala zer den.

Ikastetxeetan sortutako Gurasoen Eskolari esker haiek ere haien identitate digitala izan behar dutela eta seme-alabek identitate hori eskuratzen duten bitartean lagundu egin behar dituztela kontzientziatuta dauden gurasoak hezi ditzakegu. Gure ustez oraindik ikaskuntza prozesuan gaude, baina proiektuaren une honetan eta, oro har, gradua 3tik gertu zegoela jakinda, orain 6 batean egongo liratekeela uste dugu.

Hauek dira familiekin partekatu genituen eta hitzaldietan azaldu ziren dokumentuak:

https://drive.google.com/open?id=0BzdwlwMiQvGROGdJN01rVnBHTDA

https://drive.google.com/open?id=0BzdwlwMiQvGRajVoUzB6R0kwenc

https://drive.google.com/open?id=0BzdwlwMiQvGRWVlPNWllajdhdDA

Aldatu egin al da ikasleek proiektua/ jarduerak egin aurretik eta ondoren sarean izan behar diren jokabide arauei buruz zeukaten ideia?

Lehen aipatu dugun moduan, gure proiektuaren erdibidean gaude. Lehenengo urtean, landutako informazioak zerikusi handiagoa zuen netiketarekin eta sareetako pribatutasunarekin mundu digitalaren ikuspegi zabalago batekin baino. Ikasture honetan gai espezifikoagoak landuko dira, haien artean eskubideak, osasuna eta erantzukizuna.

Gure aburuz proiektuak jarrerak eta erabilerak aldatzen ari da aurreko ikasturteetan garai honetarako sareekin zerikusia zuten harreman arazoak hauteman zirelako eta oraindik ez delako halakorik gertatu.

Nolako eragina izan du proiektu honek/ jarduerek (edo poiektuaren gaiak, edo jarduera jakin batek) klaustroan? Sareko jokabideari dagokionez sentsibilizazioa areagotu al da? Neurriak hartzen al dira, nolakoak? Jarrera desegokiak zuzentzen al dira? Protokolo berriak ezarri al dira? Informatika gelako altzarien kokapena aldatu al da adib.?

Proiektua hasterakoan, eskolako erkidego osoa ohartu da gaiari buruz zuen ezagutza faltaz. Hori abiapuntu argitzaile bat izan da: guztiek hezteko ikasteko zuten interesa.

Horregatik, ikastetxeko tutoretza-plana aldatu da, Gurasoen Eskola sortu da, gaiari buruzko “hanbook” bat prestatuko da eta erabiltzen ditugun plataforma guztietan partekatuko da eta cyberbulling kasuetarako protokolo bat sortuko da.

Elementuen kokapen fisikoak ez dira aldatu erabiltzen dituzten ikasleen espazio/zenbateko erlazioa dela-eta baina jarrera txarrek eragin ditzaketen osasun-arazoak lantzen jarraituko dira.

Proiektua amaitzerakoan egin diren galderak era positiboan eta xehetasunez erantzun ahalko direla uste dugu baina oraindik horretan lan egiten ari gara.

Ana Mª Sotres Landache (proiektuan parte hartu zuten 64 irakasleen izenean).