2018-2019 ikasturtea itxi dugu kalitate zigilu nazionalen 1000 eskaerekin, 1. grafikoan ikus daitekeen moduan.
Urtero eskaera-kopurua areagotzen da, baina kalitate zigiluaren aintzatespena eskuratzen duten proiektuen ehunekoa ere bai (ikusi 2. grafikoa; joera hobetzen duen eragile bat identifikatu da 2016-2017 ikasturtean). Horrek adierazten digu eTwinning kalitate-irizpideetan oinarritutako metodologia proiektuen kide diren dozenteen artean finkatzen ari dela. Laguntza Zerbitzu Nazionaletik egin duten lan onarengatik kalitate zigilua eskuratu duten dozente guztiak zoriontzen ditugu.
2 Grafikoa
Bestalde, proiektuak ebaluatzen dituen ekipoak egindako iruzkinak aztertu eta gero –bai kalitate zigilua eskuratu dutenena bai eskuratu ez dutenena–, LZN proiektuak garatzean zenbait akats errepikatzen direla ohartu da. Beheko taulan sarrienak nabarmendu ditugu, baita horiek konpontzeko hainbat ideia ere. Ziur gaude LZN-ren laguntza pixka batekin eta aholku batzuekin etorkizuneko proiektuetan gaindi daitezkeela. Kontuan hartu beharreko urrezko arau bat proiektuaren aldez aurretiko planifikazioa da, arrakasta probabilitate handia ziurtatzen baitu.
Zenbait akats ekiditeko, hemen goian adierazitakoak edo beste batzuk izan, komeni da proiektuaren garapenaren etapa guztietan kalitate zigiluaren ebaluazio-errubrika kontuan izatea. https://etwinning.es/es/materiales-de-ayuda/ayuda-etwinning/rubrica-sello-de-calidad-etwinning/.
Gainera, proiektuaren txartelak erabiltzea gomendatzen da. LZN-ko kide batek eskatzen duen dozentea aholkatuko du. Nola erabili? Klikatu esteka hau https://etwinning.es/es/materiales-de-ayuda/ayuda-etwinning/tarjetas-de-proyecto-habla-con-tu-sna/
Hitz egin zure kideekin, saiatu elkarrekin identifikatzen goian adierazitako modukoen akats posibleak eta hausnartu norabidea aldatzea komeni den ala ez.
eTwinning Laguntza
Irudiaren iturria: Pixabay