Ingurumen-iraunkortasunerako heziketa

Ingurumen-iraunkortasunerako heziketa

Uncategorized

Gaur egun ingurumen-arazo ugariri egin behar diegu aurre (uholde handiak, lehorteak, pandemiak…). Ingurumen-heziketa partaidetza-prozesua da, jendartean gure planeta zaintzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko aukera ematen duena. Hezkuntzari dagokionez, gure ikasleek gaur egungo ingurumen-arazoak ezagutzeaz gain, norberaren eginkizunaren garrantziaz jabetzea da helburua, eskura dituzten irtenbide lokal eta globalen bidez ekitera igaroz. eTwinning-ek aukera ematen digu gure ikasleak horren inguruan kontzientziatzeko eta gure planeta hobetzeko interes berdina erakusten duten Europako beste irakasle eta ikasleekin hainbat proiektu kolaboratibo garatzeko. Ingurumen-heziketa, garapen iraunkorra, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka… ez dira hitz hutsalak eTwinning-entzat. Erronka argi bati erantzuteko sortu diogun proiektu askoren ardatz nagusia dira: larrialdi klimatikoa.

Hona hemen, arlo horretako hainbat proiektu aipagarri:

– Haur Hezkuntzako etapa

EcoMates: Little Detectives.

https://live.etwinning.net/projects/project/226527

– Lehen Hezkuntzako etapa

ETwinnerstown in action for sustainability

https://twinspace.etwinning.net/92926/home

The Harmony of Nature – 2020 Crosscurricular project, transdisciplinar and STE(A)M.

https://twinspace.etwinning.net/109384/home

Bigarren Hezkuntzako etapa

Sustainability, our Priority!

https://twinspace.etwinning.net/192550/home

– 15etik gora

Transmission for the Global Goals

https://twinspace.etwinning.net/46178/home

eTwinning gunea beste herrialde batzuetako maisu-maistrekin bizipenak partekatzeko modurik onenetako bat da, eta, horregatik, erakunde askok ikasteko espazioak eta partekatzeko moduak aurreikusten dituzte eTwinning-ekin batera, ez baitira inolaz ere baztertzaileak. Horrela, eta Irakasleentzako Etengabeko Prestakuntzaren arloan, eta gai garrantzitsu horri dagokionez, baliabideetan eta jardunbide egokietan oso aberatsak diren prestakuntza-ikastaroak azpimarra ditzakegu.

Education for a sustainable planet  Microsoft-ek eta WWFk garatua. Ikastaroa une oro irekita dago eta ez du bukatzeko epe-mugarik. 2021eko urtarrilaren 8an argitaratu zen. Ideia bikainak lortzeaz gain, testigantza ezin hobeak, irudi eta bideo apartak ere eskura daitezke. Bestalde, Microsoft-ek ikaskuntza-bideak gainditzeagatik intsigniak ematen ditu beti.

https://education.microsoft.com/en-us/learningPath/19416e8e

Our Fragile Planet MOOC – Online ikastaro masiboa da, 2020ko otsailaren 24tik apirilaren 8ra bitartean egin zena, European Schoolnet Academyren barruan. Nahiz eta gaur egun ikastaroa itxita egon ziurtagiria eskuratzeari dagokionean, denontzat irekita dago eta bertan sar daiteke ikasteko eta ideiak jasotzeko.

https://www.europeanschoolnetacademy.eu/courses/coursev1:spaceEU+Climate+2020/course/

Exploring Nature-Based Solutions in Your Classroom MOOC – honakoa ere online ikastaro masiboa da, European Schoolnet Academyk 2021eko urtarrilaren 11tik otsailaren 17ra egin zuena. Honek material eta bizipen ezin hobeak eskaintzen ditu. Epea itxita badago ere, ikastaroa irekita dago oraindik informazio-iturri baliotsu gisa.

https://www.europeanschoolnetacademy.eu/courses/course-v1:Scientix+NBS+2021/course/

Addressing the Global Climate Crisis in Your Classroom MOOC Ikastaro hau 2020ko apirilaren 27tik ekainaren 3ra egin zen, baina kasu honetan School Education Gatewayk eman zuen, Europako Batzordearen Hezkuntza eta Kulturarako Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin. Honetan ere matrikulatzeko epea itxita dago, baina ikastaroak denontzat irekita jarraitzen du eta oso interesgarria da.

https://academy.schooleducationgateway.eu/es/web/global-climate-crisis

Teaching sustainability for action, Terra Missionen MOOC urtarrilaren 10ean hasi eta otsailaren 16an amaituko dena. European Schoolnet Academyk ematen du eta lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei aukera ematen die ikastetxeetan eta ikastetxeetatik kanpo ingurumen-kontzientzia areagotzeko. Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei iraunkortasunarekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiei buruzko ezagutzak eta tresnak ematea ikasleei aldaketa klimatikoari buruzko neurriak hartzen laguntzeko. Gainera, MOOC honek Terra Mission hezkuntza-paketea oinarri hartuta ikaskuntza-agertoki propioak sortzeko gida bat eskaintzen du.

https://www.europeanschoolnetacademy.eu/courses/coursev1:LifeTerra+SustainabilityForAction+2022/about

Era berean, berrerabili eta egoki daitekeen material interesgarria eskura daiteke, gure ikasgelen testuingurua eta ikasleen premiak kontuan hartuta: World Largest Lesson, munduko ikasgairik handiena, UNICEFekin eta UNESCOrekin elkarlanean egindako web-orria da, eta Garapen Iraunkorreko Helburuen erabilera sustatzen du ikaskuntzan, ikasleek guztiontzako etorkizun hobea lortzen lagun dezaten. Herritartasunetik eta justiziatik hasita, aldaketa klimatikora eta ingurumenera.

https://worldslargestlesson.globalgoals.org/es/

Orri hau ere nahi duen ororentzat eskuragarri dauden Microsoften ikastaroei lotuta dago.

https://education.microsoft.com/en-us/course/72e17f8e/28

Misión Terra. Gynzy 

Terra Mission – Gynzy 

Terra Mission hezkuntza-ikastaro interaktiboa da, 8 eta 10 urte eta 11 eta 14 urte bitartekoentzat, eta Life Terraren helburua betetzen du. Hezkuntza-paketeak sarrera-ikasgai bat, 8 gai eta amaiera-ikasgai bat ditu. Gaur egun, lehen aipatutako Teaching Sustainability for Action prestakuntza-ikastaroan sartuta dago.

Repsol Zinkers

Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako hezkuntza-baliabideak. Haietan, irakasleak trantsizio energetikoari eta 2030 Agendari buruzko eskola-curriculuma lantzeko prestakuntza eta materialak topatuko ditu.

https://zinkers.fundacionrepsol.com/

Garapen Iraunkorreko Helburuen irakurketa-kluba

Helburu jakin bakoitzari buruz gomendatutako irakurgaiak eta bideoak, ikasleei GIHak ulertzen laguntzeko.

GIHen irakurketa kluba: 15. Helburua

Hitz batean, eTwinning plataforma ezin hobea da gure ikasleekin kontzientzia ekologikoa lantzeko, lankidetza eta talde-lana sustatzeko, guztion artean gure Lur planetarentzako etorkizuna eraiki ahal izateko: ederragoa, iraunkorragoa eta inklusiboagoa (2022ko eTwinning gaia).