Ikastetxeen lineako segurtasunari eta pribatutasunari buruzko orientabideak

Ikastetxeen lineako segurtasunari eta pribatutasunari buruzko orientabideak

Gomendioak Últimas noticias

Inoiz zure ikasleekin lineako aplikazioak eta plataformak erabiliz lan egin baduzu, eTwinning-en barruan edo kanpoan, ziur zalantzak izan dituzula Interneten pribatutasuna eta segurtasuna kudeatzeko moduari buruz.

Hona hemen Interneten segurtasuna eta pribatutasuna kudeatzeko galdera ohikoenetako batzuk: Zer argitara dezaket eta zer ez? Zer baimen eskatu behar ditut eta nori eskatu behar dizkiot? Zer tresna-motak eskaintzen dit kontrol egokia hirugarren pertsonen sarbideari eta datu pertsonalen erabilerari buruz? Zoritxarrez, ez dago irtenbide bakar bat kasu guztietan aplika daitekeena. Egoera jakin bakoitzaren ezaugarriez gain, araudiak ere sartzen dira jokoan, ez bakarrik europarrak, nazionalak eta autonomikoak, baita tokikoak ere, ikastetxe bakoitzaren berezko politikak barne. Faktore horiek guztiek eta sen onen dosi on batzuek gidatu behar zaituzte erabaki zuzenena hartzeko.

Azken hori –sen ona– ezin dugu zure ordez jarri, baina zenbait argibide eman diezazkizukegu, oso lagungarriak izango zaizkizunak jarduera guztia zure ikasleekin linean planifikatzeko orduan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak txosten batzuk argitaratu ditu, zehazki eskola-testuinguruari buruzkoak. Begiratu bat emateko aholkatzen dizugu. Ziur gaude zure zalantza gehienak argituko dituztela.

Lehenik eta behin, Ikasle zein irakasleek hezkuntza-plataformetatik kanpoko sistemekin datuak hodeian gordetzen dituzten aplikazioak erabiltzeari buruzko txostena duzu. Aplikazio-motei, hodeian biltegiratzeko metodoei edo sare sozialen erabilerei buruzko azterlan batez gain, gomendioen dekalogo argi eta zuzen bat ere badu.

Orientaciones_apps_datos_alumnos_redux

Bigarren argitalpena Ikastetxeentzako gida da, eskola-bizitzako maila guztietako datuen tratamenduari buruzko argibideak ematen dituen dokumentu oso bat, administraziotik hasi eta ikasgelako praktiketaraino. Teknologia erabiltzeko interesa duten irakasleentzat ez ezik, zuzendaritza-taldeentzat eta administrazioko langileentzat ere oso lagungarria da.

GuiaCentrosEducativos_redux

INTEFen blogean argitaratutako hurrengo artikuluan, dokumentu horiei eta beste batzuei buruzko informazio zehatzagoa jasotzen da (artikulua).

 

Irudien iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia.

 

Herritartasun digitala: Better eSafe than Sorry

Herritartasun digitala: Better eSafe than Sorry

Ikastetxeko taldeak

Herritartasun digitala (ziberherritartasuna edo e-herritartasuna ere deritzo) teknologiaren erabilerari dagozkion portaera arauak dira. Herritartasun digitalak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilerarekin zerikusia duten gai humano, kultural eta sozialak ulertzea eskatzen du, bai eta ulertze horri eta gidatzen duten printzipioei dagozkion jarrerak aplikatzea ere: etika, legalitatea, segurtasuna eta erantzukizuna internet, sare sozialak eta eskuragarri dauden teknologiak erabiltzerakoan.

Proiektuaren izena:

Better e-safe than sorry

Ikastetxea:

IES SAN JOSÉ (Villanueva de la Serena, Badajoz)

Irakasleak:

Francisco Miguel García Barroso (Ingelesa)

Francisco Manuel Cano arroyo (Teknologia)

Erkidego Autonomoa:

Extremadura

Lurralde kideak:

  • Sint Michael College, Koog aan de Zaan, Herbehereak
  • Hristo Smirnenski Primary School, Rakovski, Bulgaria
  • Herskind Skole og Børnehus, Galten, Danimarka
  • Longdean School, Hemel Hempstead, Erresuma Batua
  • Collège Paul Gauguin, Cordemais, Frantzia

Etapa edukatiboa:

3. DBH

Alorrak / Ikasgaiak:

Ingelesa, Teknologia

Hizkuntza:

Ingelesa eta gaztelania

Aitorpena:

Proiektu honek kalitate zigilua lortu du Herbeheretan, Danimarkan, Frantzian eta Espainian.

Azalpena:

IKTak gure egunerokoan funtsezkoak bihurtu dira. Interneta askotariko zereginetarako erabiltzen dugu: besteekin komunikatzeko, online erosketak egiteko, lan egiteko, etab. Ikasteteetan aurrerapen horien erritmoa jarraitzen saiatzen gara baina askotan ez dugu prestakuntza solido eta eguneratu nahikorik gure ikasleei interneten arriskuak eta inplikazioak ulertzen laguntzeko. Gure galdera nagusia da internet era ziur eta arduratsuan erabiltzen ba al dakigun. Gure proiektuaren xedea / emaitza nagusia da gure ikasleak IKTak ikastetxean zein kanpoan era arduratasuan erabiltzen heztea eta interneten ziurtasunari dagokionean sentsibilizatzea, interneten erabilera seguruarekin zerikusia duten hainbat gaitan ikerketa kolaboratibo bat eginez erantzunak topatzeko aukera emanez.

alumnos trabajan competencias digitales

TwinSpacerako esteka:

https://twinspace.etwinning.net/4386/home

Xedeak:

  • Teknologia berrien erabilera sustatzea batez ere interneten erabiltzaileen ziurtasun digitalari dagokionean.
  • Atzerriko hizkuntzen erabilera hobetzea.
  • Ikasleen taldean lan egiteko gaitasuna areagotzea.
  • Erkidego komunikatibo osoaren identitate digitala hobetzen laguntzea protokoloen eta jarduketa planen bidez.
  • Beste kultura batzuk ezagutzea, bizi ohiturak banatzea eta batez ere besteen iritzia errespetatzea.
  • Ziberjazarpen edo interneteko datuen manipulazio kasuetan jokatzen jakitea.
  • Interneten erabileratik sortutako arazoetan esku-hartze protokoloak egitea eta ikastetxeei teknologia berrien erabilera ta sarbidea arautzen duten hainbat dokumentu ematea.

Nola sortu zen proiektu hau/ jarduera hauek egiteko ideia?

Proiektu hau ikastetxean 2014-2015 ikasturtean tutoretza bileretan hauteman zen behar batetik abiatu zen. Ikasturte horretan gure tutoretza planak toki autoritateek eta Hezkuntza Kontseiluak nerabeak interneten erabilerari eta online aplikazioei dagokienez erne egon zitezen sustatu zituzten hainbat ekimenekin bat egin zuen. Sentsibilizazio kanpaina hau erkidego komunikatibo osoari bideratuta zegoen, izan ere, gurasoek eta irakasleek ziberseguritateari buruzko oinarrizko ezagutzak izan gabe internet erabiltzea zein arriskutsua den jakin behar dute, ez soilik haien onerako, baizik eta era horretan edozein gertakariren aurrean ikasleei lagundu ahal izateko baliabide gehiago izan zitzaten.

Orientazio departamentuak eta teknologia departamentuak jarduerak koordinatu zituzten arren, informazio hau xede zuten kurtsoetako tutoreak izan ziren ( DBH 2. eta 3. mailak) haien taldeekin zituzten tutoretza saioak online segurtasunaren gaia azaltzeko eta gailu mugikorrek dituzten arriskuak azaltzeko, batez ere gazteen artean telefono mugikorra kontrolik gabe erabiltzeari dagokionez. Hainbat aditu etorri ziren gure ikastetxera ikasleekin hitz egitera  eta ziberjazarpen edo online iruzur kasuetan zer egin irakasteko, era horretan tutoretza saioetan ikasitakoa indartuz.

trabajo en equipo- proyecto esafe

Jasotako emaitzak onak izan zirenez gero, 2015-2016 ikasturterako tutoretza planean ikasleen segurtasun digitalari buruzko zeregin honekin jarraitu nahi izan genuen eta horretarako hainbat jarduera proposatu ziren tutoreak eta erkidego edukatiboko ahalik eta kide gehien inplikatzeko. Gure ikastetxea elkarlanerako proiektuetan oso aktiboa denez, segurtasun digitalari buruzko eTwinning proiektu bati ekitea proposatu nuen, izan ere, gure tutoretza planaren xedeak betetzeaz gain gai berdina landu nahi zuten beste ikastetxe europar batzuk inplikatzean ikuspuntu internazionalago bat gehitu genezakeelako.

Horrela, eTwinningen nituen kontaktuei esker, segurtasun digitalari buruzko proiektu bat garatzeko kide bila zebiltzan irakasle batzuk topatu nituen. Haiek lanerako plangintza on bat jasotzen zuen proiektu bat onetsita zuten jada eta gure beharretara egokitzen zen, zereginak era ekitatiboan banatzea jasotzen zuten eta emaitza errealista eta egokiak espero ziren.

Jarduerak

  • Ikasleak herritar digital gisa heztea (gailuak eta sarea era arduratsuan erabiltzea, interneten jokatzeko gidalerroak -bereziki sare sozialetan-, erabiltzaileak errespetatzea, eskubideak eta inguru birtual batetako erantzukizunak) helburu duten proposatutako/egindako jarduerak
  • Pentsamendu kritikoa, hausnarketa, zentzua sustatzetzeko proposatutako/ egindako jarduerak, batez ere interneten eta sare sozialen testuinguruan.

Ikasturte osoan zehar garatzeko jarduera plan bat ezarri dugu baina proiektuari berari dagozkionez gain, ikastetxe bakoitzak esparru lokaleko beste batzuk egin ditu gero beste kideekin banatu dituenak proiektuan. Jarduera guztiak TwinSpacean edo ikastetxeek plataforman gehitu dituzten esteka externoetan jasota daude.

Proiektu hau garatzeko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta ikasleen arteko kooperazioa hartu ditugu kontuan. Irakasleak lantalde transnazionaletan antolatu genituen ikasleak eta gero haiek foroa etan Twinspaceko mezularitza zerbitzua erabili zituzten haien artean harremanetan jartzeko eta lan egin behar zuten ikaskideei buruz gehiago jakiteko. Hortik aurrera ikasleek elkarrekin lan egin behar izan zuten online segurtasunari eta gailu teknologikoen erabilerari buruzko ikerketa proiektu batean. Guk telefono mugikorren, ziberjazarpenaren eta bideojokoen gaia aukeratu genuen. Hortik aurrera, ikasleek era kolaboratiboan lan egin behar izan zuten  Google Docseko dokumentuak erabiliz garatu eta besteen aurrean aurkeztu behar zuten gaian sakontzeko. Horretarako hainbat baliabide eskuragarri izan zituzten, adibidez www.webwewant.eu web gunean eskuragarri dauden lanerako orriak. Haiei esker internauten eskubide eta betebeharrak, netiketa, sare sozialak, pribazitatea eta copyright gaiak landu genituen. 2016 Safer Internet Day (SID) delakoan ere parte hartu genuen SmartPrivial izeneko apparekin jarduera ludikoak egiten eta teknologiako klasean ikasgelako blogak sortzen, hori guztia www.chaval.es plataformak emandako laguntzari esker.  Proiektuan haiekin lan egiten zuten ikaskide europarrek sara nola erabiltzen zuten jakiteko, ikasleek batez ere TwinSpacean eskuragarri jarri genizkien online galdetegi kolaboratiboak erabili dituzte. Dokumentu horiek amaierako aurkezpenak egiteko erreferentzia izan dira. Halaber, Hezkuntza Kontseiluak sustatutako ekimenean parte hartu dugu. “Foro Nativos Digitales” izena du eta nerabeak IKTak eta internet era arduratsuan erabiltzeko beharraz kontzentziatzea du helburu. Hari esker gure ikastetxean ikasle tutoreak aukeratu ditugu eta segurtasun digitalari buruzko ezagutzak transmititu dizkiete gainerako ikasleei.  Gure proiektua talde gehiagok parte hartzen zuten jarduera honetan sartu zen baina eTwinningeko gure ikasleak izan ziren “ikasle tutore internazionalak” izendatzea lortu zutenak. Titulu horrek “Nativos digitales” proiektuan eta eTwinningen egindako difusio lana aitortzen zuen.

collage cyberbulling

Bestalde, proiektuan parte hartu dugun irakasleok bigarren lan ildo bat garatu dugu. Bertan, gure ikastetxeetan ziberseguritatearen alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen dituen “Jarduketa Digitalerako Plan” bat diseinatu eta adostu dugu. Plan komun hori idazteko lehenik proiektuaren gaiari dagokionez dauden beharrak aztertu behar izan ditugu. Ondoren, hainbat baliabide erabili ditugu ikastetxe bakoitzak hobetu beharreko edo gainerakoei gure laguntza onuragarri izan litzaiekeen alderdiak zeintzuk ziren baloratzeko, bakoitzaren beharren arabera betiere. Proiektuan zehar gure ikastetxeen esafety delakoari buruzko politiken indargunean eta ahulguneak identifikatu genituen eta horrela guztiontzako “Jarduketa Digitalerako Plan” hau diseinatu genuen. Plana ikastetxearen funtzionamendurako dokumentu gisa kontuan har daiteke eta teknologia berrien erabileratik eratortzen diren kasu konkretuetan protokoloak aktibatzea ahalbidetzen du. Dokumentu horiek prestatzeko www.esafetylabel.eu web orrian dauden materialak eta baliabideak erabili ditugu. Plataforma horrek zilar kategorian segurtasun digitalaren ziurtagiria esleitu digu gure ikastetxea seguruagoa izateko eta teknologia berrien erabileran ohitura onak bultzatzeko egin dugun ahaleginarengatik eta jarritako interesarengatik.

Zer funtzio izan dute ikastetxeak/klaustroak/ irakasleak(ek) herritartasun arduratsu baten parte izateko ikasleak heztea helburu duen proiektu honetan (adib. datu pertsonalak argitaratzean arriskuak saihesten erakutsiz, iruzkinetan…)?

Lehen esan dudan moduan, proiektu hau gure ikastetxeko Tutoretza Planarekin eta erkidego edukatibo osoari bideratutako “Foro Nativos Digitales” programarekin zuzenean erlazionatuta dago. Zuzendaritza taldeak eta orientazio departamentuak asko lagundu dute zibersegurtasun alorrean adituak diren pertsonek (polizia, IKTen aholkulariak…) ikasleentzako zein gurasoentzako eman dituzten hitzaldiak antolatzerakoan, baita lortutako emaitzak hedatzerakoan eta ikusgarri egiterakoan. Irakasle askok haien tutoretza orduetan aipatutako baliabide digitalak erailtzera animatu dira eta segurtasun digitalarekin erlazionatutako kasuen aurrean jarduteko protokolo bat egotea ongi hartu dute. Teknologia Departamentuak ikastetxeko web gunean http://iessanjosevillanueva.blogspot.com.es/p/blog-page.html zeuden baliabideak eta teknologia berrien erabilera egokiari buruzko jarraibideak osatu dituzte eta herritartasun digitalaren oinarrizko alderdiak sustatzearen arduradun diren irakasle tutoreek orain baliabide gehiago eskuragarri dituzte, bai eta ikasleei herritartasun digitalari buruzko eskolak emateko prestakuntza hobea ere.

eTwinning proiektu honek nola sustatzen du herritartasun digitala? Plataformako zein espazio eta tresnek laguntzen dute herritartasun digitalean era eraginkorrago batean heztera? Gai hau lantzerakoan ba al dago ezberdintasunik Espainiaren eta Europako zure lurralde kideen artean? Zeintzuk dira ezberdintasunak eta zeintzuk antzekotasunak?

Proiektu honek herritartasun digitala sustatzen du gazte europarren artean, horretarako IKT tresna jakin batzuk eta TwinSpacea erabiliz, non materialak, iritziak eta ideiak trukatzeko prozesua ematen den.  Ikaskuntza kolaboratiboaren bidez ikasleek zein irakasleek internet erabiltzeak dakartzan arriskuetan sakondu dute eta inguru eskolar batean baliagarriak diren jarduketa protokoloak diseinatu dituzte. Protokolo horiek bi mailatan finkatu dira: lehenengoa internet/teknologia berriak erabiltzearekin lotuta dagoen arazo baten ikuspegi europarra ematen den ikerketa lanean jasotako emaitzak eta hura gainditzeko ikasleek ematen dituzten konponbideak hedatzea da: bigarren maila irakasleek elkarrekin prestatu duten segurtasun digitalerako plana da; honek ikastetxe bakoitzak jarraitu beharreko pautak ezartzen ditu eta ziberjazarpen, online dauden datu pertsonalen lapurreta edo besteen pribazitatea ez errespetatzea bezalako kasuak konontzen lagunduko du. Jarduketa esparru honek ez du soilik kasu horietan zer egin iradokitzen, ikastetxeko langileeak ere orientatzen ditu, izan ere, guztiok teknologia berriak era arduratsuan erabil ditzagun jarraitu beharreko argibide argiak jasotzen ditu. Iradokizun horiek ikastetxe bakoitzak bere Urteko Plan Orokorrean gehi ditzakeen bi dokumentutan jasotzen dira: Langileentzako Erabilera Egokiaren Araudia eta Ikasleentzako Erabilera Egokiaren Araudia.

recomendaciones esafe

Proiektuaren alderdi interesgarri bat hainbat lurralde haien artean alderatzen dituela da, horrela intereneten erabilerari dagokionez Europako gazteak zein ezberdinak diren agerian geratzen baita. Google Docsi esker galdetegi sorta bat prestatu genuen eta ondoren datuak aurkezpenetan jaso genituen. Horrela, ondorioztatu genuen Europako ia gazte guztiek helburu berdinekin erabiltzen dutela haien telefonoa eta denbora berdina ematen dutela interneten. Erabiltzen dituzten sare sozialak batez ere Facebook eta Twitter dira, nahiz eta azken horren erabilera ez zegoen hain hedatua gazte espainolen artean, hauek Whatsappa askoz gehiago erabiltzen zuten. Mugikorren erabilerari dagokionez, ikasle askorentzat oso adierazgarria izan zen  askok mugikorra logelan dutela lo egiten dutela jakitea, normala iruditzen zitzaien baina ikasgelan izandako eztabaiden ondoren berehala ohartu ziren horrek beti telefonoari konektatuta zeudela eta hurbil eduki behar zutela adierazten zuela. Beste adibide bat ziberjazarpena da, proiektuko ikasle guztiek gaia ezagutzen zuten eta jasan zuen norbait ezagutzen zuten. Proiektuan parte hartu ondoren, ikasleek netiketari buruz gehiago jakin zuten eta gaizkiulertuak edo egoera konprometituak eragin ditzaketen egoerak saihesteko interneten nola jokatu ikasi zuten. Gainera, ziberjazarpen kasu baten aurrean nola jokatu eta zein neurri hartu ikasi zuten.

Galdetegien emaitzak eta aurkezpenak gure TwinSpacean eskuragarri daude. Proiektuan landu den konpetentzietako bat digitala izan da. DIGCOMParen esparruan segurtasunari buruzko 4. alorreko honako alderdiak landu ditugu:

4.1 Gailuen babesa: ikasleak badaki bere eta besteen gailu elektronikoak era oinarrizko batean babesten.

4.2 Datu pertsonalak eta identitate digitala babestea: ikaslea internet erabiltzeak dakartzan arriskuez kontziente da. Besteen pribazitatea errespetatzen du eta ziberjazarpen kasu batean jarduketa protokolo bat abiarazteko gai da.

4.3 Osasunaren babesa. Ikasleak badaki teknologia digitalaren erabileratik eratortzen diren eta bere integritate fisiko eta psikikoa erasotzen duten osasunerako arriskuak ekiditen.

Nola lagundu dute ikasleen familiek ikasleak herritar aktibo gisa hezten? 1etik 10erako eskala batean, eta oro har, zein toki hartuko luke familia horien “Herritar digitalaren gradu” delakoak? Ba al dute gai horri buruzko prestakuntzarik?

Familiak ere proiektu honetan oso inplikatuta egon dira. Hasteko, haiekin harremanetan jarri behar izan nuen eTwinning proiektua zertarako zen eta klasean zer egin behar genuen azaltzeko. Proiektuaren gaia zela-eta, familiei laguntza eskatu nien batez ere haien seme-alabak agertzen ziren ikusentzunezko materiala erabiltzeko eta proiektuari buruzko bilaketak egiten uzteko. Halaber, haien laguntza eskatu nien seme-alabei etxetik laguntzeko, haiekin internetera konektatuz eta ikertu behar zituzten gaiei buruzko iritzia emateko.

Familien kolaborazio eta inplikazio onaren adibide bat Francisco Manuel Cano Arroyo irakasleak mugikorrarekiko mendekotasunari eta haren ondorioei buruz eman zuen hitzaldia da. Hitzaldi interesgarri hori gure ikastetxeko Gurasoen Elkarteak sustatu zuen, izan ere, lehenengo momentutik proiektuarekin bat egin zuen eta jarduerak jakinarazten lagundu zuen. Gisa horretako hitzaldietan eta elkarrizketetan argi geratu zen familiek teknologia berriei eta haien arriskuei dagokienez zuten ezagutza maila oso ezberdina zela. Ia guraso guztiek ziberjazarpena ezagutzen zuten eta haien seme-alabek mugikorra eta sare sozialak erabiltzen zituztela kontziente ziren, baina oso gutxik zekiten suebaki bat kudeatzen edo segurtasun pasahitzak berrezartzen. Familiek era horretako formakuntza izatea ikasleek izatea bezain beharrezkoa da eta proiektu honi esker eta familiek zuten parte hartzeko gogoari esker agerian geratu da. Proposatutako eskalan familiak 5 edo 6aren artean kokatuko lirateke, haietako askok mugikorra, bidekontsolak edo internetaren erabilera orduak ezartzen baitituzte, baina oso gutxik baitakite haien seme-alabek eskuragarri duten edukia nola kontrolatu.

Ikasleek proiektua/ jarduerak egin aurretik eta ondoren sareko portaera arauei dagokienez zuten ideia aldatu al da?

  • KOMUNIKAZIOA (mugikorrak, gramatika, testuak, laburdurak, modismoak,…)
  • ERANTZUKIZUNA (deskargak, copyrighta, musika, kopiak, irudiak …)
  • ESKUBIDEAK (haien argitalpenei dagozkienak …)
  • ERGONOMIA (kalte fisikoak, ikusmena bortxatzea, jarrera txarra…)

Ikasgelak eTwinning proiektu batean parte hartzea oso produktiboa izan daiteke, ikasleentzako eta irakasleentzako onura asko ekar baititzake. Gure kasuan, nabarmendu beharra dago ikasleek proiektuko zereginak egiterakoan eta ikerketa lanean jasotako ezagutzak haien ikaskideei erakusterakoan izan zuten inplikazioa. Ikasleek besteak beste ziberseguritateari eta mugikorraren erabilerari buruz gehiago jakiteaz gain, kontzientzia hartu dute talde lana eta ideia trukatzea oso garrantzitsuak direla inguratzen gaituen errealitatea ikuspegi zabalago batetik iksuteko. Orain haien ikaskide europarrek gailu mugikorrak nola erabiltzen badakite, istiluetan esku hartzeko gaitasuna dute eta nola konpondu dakite. Proiektuan parte hartu duten irakasleen zeregina da  ‘Better Internet than Sorry‘ proiektu iraunkor bihurtzea, langile gehiago inspiratzea eta era aktiboan inplikatzea gure institutua toki ziurragoa izan dadin lortzeko.

Nolako eragina izan du proiektuak/ jarduerek (edo proiektuaren gaiak edo jarduera jakin batek) klaustroan? Sarean dugun jarrerari buruzko sentsibilizazioa areagotu al da? Neurriak hartzen al dira, nolakoak? Jarduketa txarrak zuzentzen al dira? Protokolo berriak ezarri al dira? Informatika gelako altzarien kokapena aldatu al da adibidez?

Proiektuaren eragina ere irakasleen klaustroan neur daiteke nahiz eta aurten ebaluatu ahal izango dugun sortu dugun material guztia benetan erabilgarria den ala ez. Esan dugun moduan, ekipo transnazional gisa izan dugun lorpenetako bat langileentzako Erabilera Egokien Araudi bat argitaratzea izan da, irakasle guztiek IKTen erabilera egoki bat lortzeko eta horrela lan egiteko eta irakasteko inguru ziur bat bermatzeko jarraitu behar duten arau sorta bat. Ikastetxe bakoitzak bere egoera eta ezaugarrien arabera idatzi duen Segurtasun Digitalerako Plana ikastetxearen funtzionamendurako dokumentazioan gehituko da eta IKTak urteko plan orokorrean zein tutoretza planean integratzen lagunduko du.

certificado de seguridad digital

Gure ikastetxeak www.eusafetylabel.eu web gunearen zilarrezko segurtasun zigilua jasotzearekin plataforma honek esleitu digun kategoriarekin bat datozen estandarrak mantentzeko konpromisoa hartzen du eta guk datorren urterako helburu gisa ezarri dugu zibersegurtasunarekin eta herritartasun digitalarekin zerikusia duen lanarekin jarraitzea hurrengo kategoria lortzeko egin dugun ahalegina eta lana aitortua izan dakigun.

Francisco Miguel García

IES SAN JOSÉ (Villanueva de la Serena, Badajoz)

Ciudadanía digital y uso de medios digitales en educación

Ciudadanía digital y uso de medios digitales en educación

Garapeneko tailerrak

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Durante los días 1, 2 y 3 de abril de 2016 ha tenido lugar en la ciudad de Chasseneuil du Poitou (Francia) un evento formativo eTwinning dedicado a la ciudadanía digital y uso de medios digitales en educación (Digital Citizenship and Media Education). Continuar leyendo