Anabel Carrasco Romero, alumna del Grado de Educación Primaria en la Facultad de Educación de Ciudad Real (Universidad de Castilla -La Mancha) expone interesante reflexiones sobre eTwinning, tema elegido para su trabajo de fin de Grado. como herramienta para afrontar el reto tecnológico en el aula actual. Continuar leyendo
eTwinning proiektuetan parte-hartu izanaren errekonozimendua.
Reconocimientos eTwinningeTwinning proiektu batean parte hartzen ari baldin bazara, proiektua amaitzen ari bazarete, eta uste baduzu proposatutako helburuak iritsi direla, eska iezaiozu horretan eskumena duen hezkuntza administrazioari izandako parte-hartzearen errekonozimendua ordu eta kreditutan.
Ikasleen gaitasun digitala
GomendioakInternetera konektatutako era bateko eta besteko gailuak inplementatzeko prozesuan dihardute ikastetxeek ikasleen gaitasun digitala garatzea helburu dutela.
Bestalde, berriz, gure ikasleek gero eta gazteago hasten dira gailu horiek guztiak erabiltzen, dela eskola-ordutegian dela beren eguneroko bizitzan, eta ikastetxeek, familiekin batera, ikasleen gaitasun digitala garatzeko ardura dute.
Alde horretatik, jakin behar da zein aspekturi jarri behar diegun arreta gure ikasleek egungo munduak eskatzen duen gaitasun digitala berengana dezaten. Gaitasun digitalei buruzko proiektu europarrak (EU Digital Competences Project) bere azterketan dio gaitasun digitala bost arloren inguruan ardazten dela: Informazioa, Komunikazioak, Edukien sorkuntza, Segurtasuna eta Arazoak ebaztea. Gaitasun horiek berenganatu behar dituzte gure ikasleek beren eskolatze-aldian.
Irakasleen Gaitasun Digitaleko Marko Bateratuak, INTEFen argitaratuak (http://educalab.es/intef/tecnologia/competencia-digital/competencia-digital-docente ) zehaztua du erreferentzia baten bidez irakasleen gaitasun digitaleko arlo eta maila batzuk eta besteak zein diren.
Gaur hemen Netsafe-k, Zelanda Berrian kokatua den erakundeak, egin duen eskema erakutsi nahi dugu (http://www.netsafe.org.nz/), oso lagungarri izan daiteke-eta eskolatze-aldian ikasleen gaitasun digitala garatzeko plan bat zehazteko (http://www.thegrid.org.nz ).
Eskeman horretan lau gaitasun maila zehaztu dira, eskolatze-aldian garatzekoak: hasi berria (begginner), aprendiza (apprentice), erabiltzailea (practitioner) eta erabiltzaile aurreratua (master).
Maila bakoitzean hiru arlo zehaztu dira:
- Konexioa, IKTak erabiltzeak norberarentzat nahiz norberaren gizarte-ingururako duen eragina eta potentziala ulertzea dakarrena.
- Segurtasuna, Internet segurtasunez baliatzeko estrategia pertsonalak garatzea dakarrena.
- Ardura, Interneten erabilera onerako arauak ulertu, aplikatu eta sustatzea helburu duena erabiltzaileen artean harreman onak bultzatze aldera.
Eskema horretan aurki daitezke halaber ikasleekin ikasgelan egiteko ideia eta jarduerak maila eta arlo bakoitzean, irakasle eta ikastetxeentzat interesgarri deritzegun ideia eta jarduerak.
Irudien iturria: INTEFen Irudi Bankua.
Asmamena eta talentua eTwinning-en: Emaze-n bidez egindako aurkezpenak
IKT tresnakEmaze, aplikazio xumea aurkezpen txundigarriak egiteko
Ángel Luis Gallegok, Extremadurako eTwinning-en enbaxadore eta IES Vegas Bajas de Montijo (Badajoz) ikastetxean Latin irakasle denak Emaze erakusten digu, lineako aurkezpenak egiteko tresna interesarria.
eTwinning-eko proiektu bat Google Docs-en bidez planifikatu
IKT tresnakeTwinning proiektu baten plangintza da proiektukidearekiko laneko lehen etapetan oinarrizko aspektuetako bat, eta hein handi batean mugatu eta baldintzatuko du proiektuaren koordinazioan eta emaitzetan arrakasta izango den ala ez. Juan F. Peñas Viso, CPEIP (HLHIP) San Babil (Nafarroa) ikastetxeko eTwinning Enbaxadore eta Lehen Hezkuntzako irakasle denak azaltzen digu nola heldu proiektuaren fase honi Google docs baliatuz.
Continuar leyendo
Cuido mi entorno
Proiektu aipagarriak
Proiektuaren titulua: Cuido mi entorno
Proiektuaren koordinatzailea: Juan F. Peñas Viso
Ikastetxea: CEIP San Babil LHI (Ablitas, Nafarroa)
Adin kategoria: 4 eta 11 urte bitartekoak
Proiektuko materialetara loturak: Proiektuko TwinSpace.
Booky’s Books for you
Proiektu aipagarriakProiektuaren titulua: Booky’s Books for you
Proiektuaren koordinatzailea: Maite Elejalde
Ikastetxea: CEP Virgen de la Guía LHI (Portugalete-Bizkaia)
Adin kategoria: 4 eta 11 urte bitartekoak
Proiektuko materialetara loturak: Proiektuko TwinSpace.
Cyberdiscovery
Proiektu aipagarriakProiektuaren titulua: Cyberdiscovery
Proiektuaren koordinatzailea: María del Carmen Rodríguez
Ikastetxea: IES Viera y Clavijo BHI
Adin maila: 12 urtetik 15 artekoak
Proiektuko materialetara iristeko lotura:TwinSpace proiektuko bloga Continuar leyendo