Emaiozu buelta zeure klaseari eTwinning-en bidez

Emaiozu buelta zeure klaseari eTwinning-en bidez

IKT tresnak

Orain dela aste batzuk egin zen Madrilen Gaztelaniazko Irakasleen V eTwinning Topaketa: Proiekta ezazu eTwinning. Eman eta egin ziren ponentzia eta tailer guztien artean izan zen bat, metodologia hori hartzen ari den garrantziagatik eta duen hazkundeagatik, bereziki nabarmendu nahi duguna. Inmaculada Contreras irakasleak eman zuen tailerra da, “Flipped Classroom. Aprender dando la vuelta a la clase”

Continuar leyendo

Ikasgelan eTwinning-en bidez programatzea

Ikasgelan eTwinning-en bidez programatzea

IKT tresnak

Mugikorretako aplikazioak erabiltzea oso ohiko gauza da guretzat, eguneroko kontua. Ezin pentsatu dugu gure egunerokoan berehalako mezularitza bidez komunikatu gabe ibiltzea, etxetik irten aurretik nolako eguraldia egingo duen ez begiratzea edo trafikoaren egoera zein den, gure jarduera fisikoa monitorizatu gabe, edota horrenbesteko gogoa eta irrika sortzen digun jolasarekin entretenitu gabe.

Continuar leyendo

Ikaskuntza-komunitateak: eTwinning

Ikaskuntza-komunitateak: eTwinning

IKT tresnak

Ikaskuntza-komunitateetan antolatzea ez da gure garaiko kontu bat soilik. Konpartitzea beti izan da giza izaeraren parte. Pertsona pertsona denez geroztik beti antolatu izan da komunitateetan, bizirauteko, elkar hartu eta lanean jarduteko, ikasteko…

Continuar leyendo

La integración de las TIC en el aula: eTwinning

La integración de las TIC en el aula: eTwinning

Elkarrizketak

Anabel Carrasco Romero, alumna del Grado de Educación Primaria en la Facultad de Educación de Ciudad Real (Universidad de Castilla -La Mancha) expone interesante reflexiones sobre eTwinning, tema elegido para su trabajo de fin de Grado. como herramienta para afrontar el reto tecnológico en el aula actual. Continuar leyendo

eTwinning proiektuetan parte-hartu izanaren errekonozimendua.

eTwinning proiektuetan parte-hartu izanaren errekonozimendua.

Reconocimientos eTwinning

eTwinning proiektu batean parte hartzen ari baldin bazara, proiektua amaitzen ari bazarete, eta uste baduzu proposatutako helburuak iritsi direla, eska iezaiozu horretan eskumena duen hezkuntza administrazioari izandako parte-hartzearen errekonozimendua ordu eta kreditutan.

Continuar leyendo

Ikasleen gaitasun digitala

Ikasleen gaitasun digitala

Gomendioak

Internetera konektatutako era bateko eta besteko gailuak inplementatzeko prozesuan dihardute ikastetxeek ikasleen gaitasun digitala garatzea helburu dutela.

Bestalde, berriz, gure ikasleek gero eta gazteago hasten dira gailu horiek guztiak erabiltzen, dela eskola-ordutegian dela beren eguneroko bizitzan, eta ikastetxeek, familiekin batera, ikasleen gaitasun digitala garatzeko ardura dute.

Alde horretatik, jakin behar da zein aspekturi jarri behar diegun arreta gure ikasleek egungo munduak eskatzen duen gaitasun digitala berengana dezaten. Gaitasun digitalei buruzko proiektu europarrak (EU Digital Competences Project) bere azterketan dio gaitasun digitala bost arloren inguruan ardazten dela: Informazioa, Komunikazioak, Edukien sorkuntza, Segurtasuna eta Arazoak ebaztea. Gaitasun horiek berenganatu behar dituzte gure ikasleek beren eskolatze-aldian.

Irakasleen Gaitasun Digitaleko Marko Bateratuak, INTEFen argitaratuak (http://educalab.es/intef/tecnologia/competencia-digital/competencia-digital-docente ) zehaztua du erreferentzia baten bidez irakasleen gaitasun digitaleko arlo eta maila batzuk eta besteak zein diren.

Gaur hemen Netsafe-k, Zelanda Berrian kokatua den erakundeak, egin duen eskema erakutsi nahi dugu (http://www.netsafe.org.nz/), oso lagungarri izan daiteke-eta eskolatze-aldian ikasleen gaitasun digitala garatzeko plan bat zehazteko (http://www.thegrid.org.nz ).

Eskeman horretan lau gaitasun maila zehaztu dira, eskolatze-aldian garatzekoak: hasi berria (begginner), aprendiza (apprentice), erabiltzailea (practitioner) eta erabiltzaile aurreratua (master).

Maila bakoitzean hiru arlo zehaztu dira:

  • Konexioa, IKTak erabiltzeak norberarentzat nahiz norberaren gizarte-ingururako duen eragina eta potentziala ulertzea dakarrena.
  • Segurtasuna, Internet segurtasunez baliatzeko estrategia pertsonalak garatzea dakarrena.
  • Ardura, Interneten erabilera onerako arauak ulertu, aplikatu eta sustatzea helburu duena erabiltzaileen artean harreman onak bultzatze aldera.

Eskema horretan aurki daitezke halaber ikasleekin ikasgelan egiteko ideia eta jarduerak maila eta arlo bakoitzean, irakasle eta ikastetxeentzat interesgarri deritzegun ideia eta jarduerak. 

Irudien iturria: INTEFen Irudi Bankua.