Hitza hartzen dut

Hitza hartzen dut

‘Tomo la palabra’ (Hitza hartzen dut) Frantzia, Italia, Ingalaterra, Turkia eta Espainiako ikastetxeen artean egindako eTwinning proiektu bat da. Batez ere parte hartu duten ikasleen konpetentzia linguistikoa lantzen da eta gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen da horretarako. Kide diren ikastetxeekin egindako jarduerek oso emaitza onak izan dituzte eta horrek ikasleen motibazioa areagotu du, gako konpetentziak lantzea ahalbidetu du eta talde internazionaletan lan egitea ahalbidetu du. Gainera, ikastetxearen web gunearen bidez eta Facebook eta Twitter gisako sare sozialen bidez  proiektua ongi hedatu dela azpimarratzen dugu. Juan Fco. Peñas Viso irakasleak, CPEIP San Babil (Nafarroa) ikastetxeko koordinatzaileak, esperientzia hau nola bizi duten eta taldea egin eta eTwinning proiektuetan elkar laguntzea zein garrantzitsua den kontatzen digu.

Proiektua parte hartu duten ikasleekin konpetentzia linguistikoa lantzeko diseinatu zen, ahozko zein idatzizko ulermenean eta ekoizpenean. Proiektuan gaztelania komunikatzeko-hizkuntza gisa erabili genuen. Batzuentzat haien ama-hizkuntza izan zen eta besteetan atzerriko hizkuntza. Frantzia, Italia, Ingalaterra, Turkia eta Espainiako irakasle eta ikasleek parte hartu zuten. Guztiok elkarri lagunduz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua motibatzaileagoa eta adierazgarriagoa izan da.

Mapa de socios

Hasieran ezarri genituen helburuak proiektuan zehar erdiesten joan ziren:

  1. Beste lurraldeetako ikasleekin komunikatzea eta haien gustu eta bizimoduekiko interesa agertzea dimentsio europarra indartzeko”. Horretarako, batez ere, bideokonferentziak egin genituen eta Twinspaceko foroa erabili genuen.
  1. Nork bere burua ahoz zein idatziz egoki adieraztea, komunikazio egoera ezberdinen ezaugarriak kontuan hartuz”. Idatzizko ekoizpenetan aurkeztu ziren testu mota ezberdinen lana egin genuen.
  1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eta web 2.0 tresna ezberdinak erabiltzea informazioa lortzeko eta ekoizpen ezberdinak aurkezteko”. IKT eta Web 2.0 tresna ezberdinak erabili genituen nazionalitate mistoko taldeen artean jarduerak era kolaboratiboan egin ahal izateko.
  1. Ikaskideekin eta kide diren ikastetxeetako ikasleekin era kolaboratiboan lan egitea”. Ikasgelako ikasleen arteko talde lan bat egiteaz gain, gainerako ikastetxe kideetako ikasleekin ere jarduera kolaboratiboak egin ziren.
  1. Ikasleen konpetentzia linguistikoa hobetzea proiektuko jarduerak garatuz”. Ikasle guztiek haien konpetentzia linguistikoa hobetu zuten proposatutako jardueren bidez, idatzizkoekin zein ahozkoekin, eta landutako testu mota ezberdinen bidez haien burua adierazten ikasi zuten.

Ikasleak bost lurralde eta etapa edukatibo ezberdinetakoak izatea ez zen arazo izan. Aldiz, proiektuko jarduera ezberdinetako ekarpenekin aberastasun handiagoa ahalbidetu zuen. Espainian Ablitaseko CPEIP “San Babil” ikastetxeko ikasleak Lehen Hezkuntzako Hirugarren Ziklokoak ziren (10-12 urte); alabaina, Frantziakoak (Voltaire de Saint Florent Sur Cher eskola eta Gounod de Saint Cloud eskola), Italiakoak (Borgoriccoko IC) eta Turkiakoak (Estambuleko Isik Okullari) Bigarren Hezkuntzakoak ziren (12-14 urte). Ingalaterrakoak (Orpington Kenteko Midfield Primary School) lehen hezkuntzako zen eta, beranduago sartu baziren ere, proiektuko zenbait jardueratan gogoz aritu ziren.

tomo_la_palabra_comic

 

Ikasleen artean bideokonferentziak egin ziren, eta aldi barean gainerako ikasleek TwinSpaceko txata eta foroak erabiltzen zituzten. Haien artean hartu-eman handiagoa egotea gustatuko zitzaigukeen, baina eskolako ordutegi eta egutegi ezberdina izateak ez zizkigun aukera gehiago eman.

Proiektuko kide guztien parte-hartzea bikaina izan zen, irakasleen planifikaziotik eta bideokonferentzien bidezko koordinaziotik hasita ikasleek jardueretan izandako parte-hartzera. Proiektuaren aldi ezberdinek banaka, ikasgelako talde txikietan eta nazionalitate mistoko taldeetan lan egitea ahalbidetu zuten. Proiektuaren emaitza gisa ditugu egindako ekoizpen linguistikoak, IKTen eta web 2.0 tresnen erabilera egokia, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta Europako beste lurralde batzuetako ikaskideak izateagatik dimentsio europarraz kontzienteago izatea.  Era horretan, proiektuak eTwinning programaren oinarrizko lau printzipioak bete zituen.

Principios básicos_eTwinning

Nire ikastetxean Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko tutoreen arteko barne koordionazioa egin genuen proiektua Gaztelaniaren alorreko programazioaren barruan integratzeko. Hortaz, eTwinning irakasle talde bat osatu genuen eta horrek hain emaitza onak izan zituen zikloko ikasle guztien parte-hartzea ahalbidetu zuen.

Ekarpenik handiena eTwinning proiektu batean parte hartzean ikasleek agertu zuten motibazioa izan zen. Irakasle garen aldetik, gure kideen ekarpenak kontuan hartuz estrategia metodologikoak hobetzea ahalbidetu zigun eta adin zein gaitasun linguistiko ezberdina zuten ikasleei zereginak proposatzerakoan sortzaileagoak izatea eragin zigun. Ikasleei dagokienez, lurralde ezberdinetako ikaskideekin batera proiektu bat egiteak herritartasun europarra ulertzen eta gauza beste ikuspuntu batetik ikusten lagundu zien, espazioak banatuz eta azken ekoizpenetan elkarlanean arituz.

https://twinspace.etwinning.net/662/home

Proiektuan zehar erabili diren materialak landu diren eta Gaztelania alorreko kurrikuluaren barruan dauden testu mota ezberdinen adibide dira. Web 2.0 tresnak ikasleen arteko jarduera kolaboratiboak sortzeko era sortzailean erabiltzeak irakasleei eTwinning proiektuak garatzeko ideiak eman diezaiekete. Era berean, Twinspacea lana jakitera emateko lehentasunezko toki gisa antolatzeak beste proiektu batzuetan egituratzeko eta erabiltzeko lagungarri izan daiteke.

Periodico_Tomo_la_palabra

Beste kasu batuzetan Sari Nazionala proiektuaren koordinatzaileak soilik jasotzen zuen arren, kasu honetan, bi irakasle izan gara sarituak, Pedro Pablo Lucena Redondo eta Juan F. Peñas Viso. Lehenengoarentzat bere lehen sari nazionala izan da eta itzalean egin duen lana poz handiz aitortua ikusi du. Niretzat, sari ugari jaso ditudan arren, lan egiten jarraitzeko pizgarri handi bat da, proiektu motibagarriak planifikatzen eta eskaintzen jarraitzeko, era honetakoak, hain ongi balioetsiak, nahiz eta kalitatezko eTwinning proiektuak areagotzen ari diren, eta horrek are harroago sentiarazten gaitu egindako lanarekin. Hemendik biok ziklo bereko gure lankide Mª Jesús Escribano Ayensa eskertu nahi dugu, berak ere bere ikasleekin parte hartu baitzuen proiektuan eta orain ezgai baitago. Zorionak eta animo!!!

Beti pentsatu izan dut eTwinning proiektuen arrakasta parte hartzen duten kideetan dagoela. Horregatik nire proiektuko lankide maiteei “Hitza hartzeko” eta haien iritziak idazteko eskatu diet. Aupa ekipo!!!

planificación_Tomo_la_palabra

  • Isabelle Gry (Frantziako Voltaire de Saint Florent Sur Cher eskola):

“Atsegin handiz “hartzen dut hitza” gure proiektuari buruz hitz egiteko, niretzat eta nire ikasleentzat oso abentura aberasgarria izan baitzen. TOMO LA PALABRA ez zen nire lehen proiektua izan, baina bai hainbat kiderekin eta adin eta maila linguistiko ezberdinetako ikasle talde kopurutsuekin egindako izandako lehenengo esperientzia. Hasieran zalantzak izan nituen, baina Juanen konfiatu nuen, bere esperientzia zabalean eta bere grinean. Juanekin planifikazioari eta kolaboraziari buruz asko ikasi nuen, baina baita TwinSpacearen antolakuntzari eta tresnen erabilerari buruz eta pila bat eskertzen diot.

Ikasleen ikuspuntutik, proiektuak onura ugari ekarri zizkien. Lehenik eta behin, nire ikasgela Europara ireki zen: ikasleak gaztelania ikasten ari ziren lehenengo urte horretan ohartu ziren hizkuntza guztiaren gainetik pertsonen artean komunikatzeko bide bat dela eta hizkuntza, distantzia eta kultura ez direla oztopo beste lurralde batuzetako lagunak egiteko eta elkarrekin gauza berriak ikasteko.

Bestalde, proiektuan hainbat jarduera erakargarri eta pizgarri proposatu ziren, IKT tresna ugariren bidez, zeinek ikasleen parte-hartze aktiboa eta sormena sustatu zituzten. Horrela margolari, kazetari, sukaldari, gida turistiko… bilakatu ziren. Era dibertigarri honi esker haien ikaskide europarrekin batera atzerriko hizkuntza hobetu eta aberastu zuten.

IKTak erabili eta ikasgaiko edukiak ikasteaz gain, haien etorkizunerako oso garrantzitsuak diren hainbat konpetentzia transbertsal garatu zituzten. Nazionalitate mistoko taldeekin, zeregin guztietan taldean lan egiten ikasi zuten, bakoitzak proiektuaren garapenean duen garrantzia eta funtzioa ikusiz, eta bakoitzaren ideien eta iritzien aniztasunarekin toleranteak izaten ikasi zuten.

Proiektuaren emaitzak oso baikorrak izan dira, eta ez dira soilik ikasleek egin zuten autoebaluazioan eta proiektuaren ebaluazioan ikusten, baizik eta baita klasean ere, jarduerak zoriontsu, gogoz eta motibatuta egiten ari zirenean, pozik egindako lanarekin, haiek beraiek izan zirenean ikasturte amaieran beste proiektu bat egingo ote zuten galdetu zutenean edo proiektua ikaskideei eta familiei aurkeztean sortu zitzaizkien jendaurrean hitzegiteko zailtasunak gainditu zituztenean.

Horrez gain, asko baloratzen dut proiektuko kideen arteko komunikazioa bikaina izan dela, elkarri lagundu diogu eta ideiak banatu ditugu. Kideak baino talde bat izan gara, elkarrekin lanean diharduen lagun talde bat, eTwinningek eskaintzen digun metodologia zoragarriaz gozatuz. Mila esker lankideak, mila esker eTwinning!”

  • Vanessa Gisbert (Frantziako Gounod de Saint Cloud eskola):

“Hitza hartzen dut nire kideei eskerrak emateko eta bereziki Juan eta Pedrori, haiek izan baitziren ni proiektuan hartu ninduten lehenak. Haiekin, nik eta nire ikasleek ikaragarri ikasi genuen. Proiektu hau abentura bikaina izan da. Lehenik eta behin, ikasleentzat oso onuragarria izan zen alderdi linguistiko-kulturaletik, baina baita ikuspuntu humanotik ere.

eTwinningi esker, Europa hitz bat baino gehiago izan zen, ikasleek hiritartasun europarra zer den bizitzeko aukera izan zuten. Zeregin kolaboratiboekin eta jarduera ezberdinetako truke kulturalekin, ikusi zuten lurralde ezberdinetako gazteek gauza asko dituztela komunean, baina festen zereginarekin esaterako, ezagutzen ez zituGracias a eTwinning, Europa fue más que zten ohiturak ezagutu zituzten. Irekitze kultural aparta izan zen.

Askotan ikasleek ikasten dutena haien egunerokotasunetik urrun dagoela eta aspergarria dela uste dute. Baina “Tomo la palabra” proiektuarekin ikusi zuten ikasten ari ziren hizkuntzak komunikatzeko balio zitzaiela, baina konpetentzia transbertsalak behar zituztela jarduerak egin ahal izateko. ‘Super chep’ adibidez haientzat une gogoangarria izan zen, etxean beste lurralde batetako errezeta bat prestatu behar izan zutenean; ikasleek zeregin honekin gozatu egin zuten, baina gurasoek ere bai. Ebaluazioak agertzen duen moduan, abentura hau ikaragarri gustatu zitzaien, beste lurralde batzuekin egindako trukeak, IKTak erabiltzea, lurraldeen arteko lan kolaboratiboa baina gainera ikasgelako ikasleen artean solidaritate handia sortu zen.  Muchas veces los alumnos piensan que lo que estudian está muy alejado de su vida cotidiana, y un poco aburrido.

Niretzat ere esperientzia ahaztezina izan zen. Eta orain nire kideez hitz egingo dizuet, noski, haiek gabe proiektua ez zatekeen existituko. Oso eskuzabalak dira, berezik Juan eta Pedro, eta pazientzia handia dute. ‘Super Juan’ Sarak esaten dion moduan, edozein ordutan erantzuten zuen gutariko norbaitek arazo tekniko bat zuenean. Tresna pila bat ezagutzen ditu, beti berrien bila dabil, eta ideia bikainak ditu. Sozioak baino gehiago gara, talde bat gara, elkar zaintzen dugu, batek arazo bat duenean gainontzekoek lagundu egiten diogu. Komunikatzeko, bideokonferentziak, posta elektronikoa, WhatsAppa, eta batzuek Twitter erabiltzen ditugu.

Nik uste batzen gaituen ideia irakaskuntzak eboluzionatu behar duela da, jakintzak ez du zertan ikasgelan geratu behar, teknologia berriek gure metodoak berritzea ahalbidetzen digute, eta gure ikasleei munduaren eta ezagutzen ikuspegi zabalago bat eman diezaiekegu haiei esker. Baina hori ere ez zatekeen posible izango eTwinning programa gabe, erakunde ofizial europarra izateak asko laguntzen digu eta gurasoei ziurtasuna ematen die Twinspacearekin, eta zigiluek eta sariek ikasleak motibatzen dituzte.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet nire ikasleei proiektu honetan egindako lan bikainarengatik eta jarritako gogoarengatik”.

  • Sara Terrassan (Italiako Borgoriccoko IC):

“Nik ere hitza hartzen dut nire lankideei egindako lan ona eskertzeko, eta nola ez, nire ikasleei eskerrak ematen dizkiet gogoz partu izanagatik. Hasiera batean proiektua normalean ELE klase batean A1 / A2 mailan garatzen diren eduki eta konpetentzia linguistikoak landu ahal izateko, horregatik, oso erraza izan zen nire ikasleak engantxatzea eta lana antolatzea. Gaztealania ikasten duten bigarren atzerriko hizkuntza da eta bi urtez besterik ez zuten ikasi, astean bitan izaten dute klase. Gaztelania ikaskide europarrekin komunikatzeko erabiltzeko aukera izan zuten eta horrek ikastera motibatu zituen. Gainera, haien errealitateari buruzko zerbait kontatu ahal izan zuten errezeta tradizionalen eta tokiko albisteen bidez, zenbaitetan haien eskualdeari buruzko gauza berri bat ikasi zuten proiektuko ikaskideei kontatzeko. Niretzat lorpenik handiena hori izan zen: ikasleek komunikatzeko ikasi nahi izatea.

Irakasleen arteko laguntza etengabea ta batez ere gure ‘super Juanena’ eta ikasleek ongi pasatuz ikasteko zuten grina proiektu hau berezi egin zuten aurreko urteetan egin nituen proiektuen aldean.

Pedro eta Juan, eskerrik asko merezi duzuen zuen saria banatzeagatik!”

  • Beril Tapkan (Turkiako Estanbuleko Isik Okullari):

“’Tomo la palabra’ proiektuan parte hartzea niretzat eta nire ikasleentzat plazera izan zen. Azpimarratu beharra dut asko ikasi genuela. ‘Tomo la palabra’ eTwinningen egiten nuen bigarren proiektua zen, baina esperientzia hau guztiz ezberdina izan zen. Proiektuaren eta nire ikasketa plana konbinatzeko moduari buruz zalantzak izan nituen. eTwinningeko lankideen laguntzarekin berehala eta erraz egin nuen. Proiektuarekin nire ikasleei eskolatik kanpo mundu bat existitzn dela eta jendeak gaztelania hitz egiten duela eta maila ezberdina duela erakutsi nien. Jarioa hobetu zuten eta bideoak, gida turistikoak, etab. prestatzen motibatu ziren.

Nire ikasleek urtebete besterik ez zeramaten gaztelania atzerriko hizkuntza gisa ikasten. Hala ere, ahalegin handia egin zuten haien Espainia, Frantzia, Italia eta Ingalaterrako kideak ezagutzeko.

IKTak ikasgelan erabiltzea nituen ezagutzak hobetzeko aukera ona izan zen eta mintegi bat baino aberasgarriagoa izan zen.

Proiektua taldean egindako lan bikaina izan zen. Proiektuan zehar nire lankideek eta nik eskola berean baina kanpus ezberdinetan lan egiten genuela sentitu nuen. ‘Tomo la palabra’ proiektuak kontinenteak eta ideiak hurbildu zituen.

Eskerrik asko denarengatik lankideak! Eskerrik asko ‘Tomo la palabra’ !”.

  • Miguel Santillán (Ingalaterrako Orpington Kenteko Midfield Primary School):

eTwinningen hitza hartzea izan dudan ikaskuntza esperientzia integralenetako bat izan da. Nire ikaskuntzak IKT eta Web 2.0 tresnak ezagutzera eta erabiltzera eraman ninduen eta horrek nire irakasteko modua aberastu zuen. Irakasleen eta ikasleen arteko komunikazio etengabeak Europako beste lurraldeetako ikasgeletako irakaskuntza eta ikaskuntza estrategiei dagokienez zer gertatzen den jakiteko jakinmina piztu zidan. Programan parte hartu zuten ikasleen feedbacka eta ikaskuntza argia bikainak izan ziren, proiektuaren ardatza ikasleak eta gaztelania ikastea izan baitziren eta horrek bultzatu baitzuen gaur aitortu zaion arrakastara. Hau eTwinningen genuen lehenengo esperientzia zenez gero eta gainera amaieran batu ginenez gero, parte hartzen zuten lankideen profesionaltasunak eta ikasleen motibazioak etengabe hobetzera eta ikastera eraman gintuen. Zalantzarik gabe “hitza hartzea” bertan parte hartu genuen guztiontzat ikaskuntza adierazgarria eta integrala izan zen.

  • Pedro Pablo Lucena Redondo (Ablitaseko CPEIP San Babil – Nafarroa, Espainia):

“Era honetako proiektu kolaboratiboetan lan egitea eraginkorra da gure ingur europarrean erabiltzen ditugun hizkuntzak hobetzeko, baina baita ikasgelan, eta hortaz kurrikuluan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) erabiltzeko ere.

Diziplina anitzeko proiektu hauei esker ikasgai/ alor ezberdinetako edukiak lot daitezke eta beste haur batzuekin elkarlanean aritu daiteke, horrela ikaskuntza adierazgarriagoa eta aberasgarriagoa bihurtzen da. Ikasleekin lan egiteko modu hau, are gehiago zure ama hizkuntzan egiten baduzu, ikasleak bere ikaskuntzaren protagonista eta bere klaseko ikaskideen “irakasle” bilakatzen ditu eta, batez ere, bere europar kideena. Bestalde, honakoa Europa eta guk bertan dugun presentziari buruz ikasi, ezagutu eta kontzientzia hartzeko aukera bikaina da, baita gure hizkuntza ezagutzera emateko eta are gehiago baloratzeko ere”.

[youtube]https://youtu.be/Lt04oxI7GIc[/youtube]

Beste lurraldeetako kideek sariarengatik zoriontzeko egin duten bideoa

Mila esker proiektuan parte hartu duzuen guztiei, irakasleei eta ikasleei, eta kanpotik lagundu eta animatu gaituzuen guztiei, aholkuraiei, familiei, enbaxadoreei eta eTwinnerri oro har. Gora eTwinning!!!

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015