Design Thinking ikasgelan

Design Thinking ikasgelan

Has gaitezen Design Thinking lan-sekuentzia bezala definituz, ikerketa eta elkarrizketaren bidez arazo edo premia bati irtenbide sortzailea bilatzera bideratua. Tim Brownek sortu zuen kontzeptua, Stanford Universityko Ingeniaritza eskolako irakasleak; hala deskribatu zuen kontzeptu berri hau 2008an Harvard Business Review-n argitaratutako artikulu batean: “diziplina diseinatzaileen sentiberatasuna eta metodoak baliatzen dituena pertsonen beharrak teknologikoki egingarria denarekin bateratzeko”.

TED bideoa, Tim Brownena, 2009an

Desing Thinking edozein antolakunde edo erakunderen prozesuak berritu eta hobetzera bideratutako estrategia da argi eta garbi. Honelako estrategiak hezkuntzaren arloan sartzeak abantaila itzelak dakartza:

  • Emaitzetara bideratutako pentsamendu kritikoaren garapena

Pentsamendua ikasleen benetako premietara egokitutako irtenbideen bilaketara eta benetako arazoak konpontzera bideratuta dago. Prototipo bat baino gehiago sortzen dira eta abantailak eta eragozpenak aztertzen dira. Egia da fokatze analitiko-lineal tradizionalaren aldean prozesu desordenatuxeagoa dela, baina sortzen ditu halaber emaitza sendoago eta interesgarriagoak ere. 

  • Talde kontzientzia

Lan-taldeak sortzea bultzatzen da, eta ikasleak jakinduria kolektiboaren aprobetxamenduaz ohartzen dira, eta hala, esperientzia eta ezagupenak gehitzeko aukeraz.

  • Ikaslearen autonomia

Jarrera proaktibo bat hartuta erantzun behar dion erronka moduan azaltzen zaio ikasleari ikaskuntza. Behaketa estrategiak garatzen dira, interpretazio, definizio, predikzio eta ikerketakoak. Emaitzak konpartitzen eta trukatzen dira eta arazo bererako irtenbide bat baino gehiago sortzen dira.

  • Enpatia garatu

Prozesu konkretuak hobetzea da helburua, taldearen beharrak identifikatu eta ulertzeko prozesu baten bidez. Besteen ikuspegiak eta besteek proposatu irtenbideak baloratzen ikasten da, eta ikasten da orobat taldearentzat onura handiagoak ekarriko dituen erabakiak hartzerakoan adostasuna iristen.

TEDx Denver Teachers-eko hurrengo aurkezpen honetan oso ongi deskribatzen da nola masimizatu ikasleen adimen sortzailea ikasgelako Design Thinking prozesuen bidez.

Design Thinking prozesu sortzailea da, baina irakaslearen aldetik hasierako plangintza bat eskatzen du, berrikuntza prozesu osoaren orientatzaile, laguntzaile eta dinamizatzaile bezala. Irakasleak argiro azaldu behar ditu helburu eta faseak, eta egitekoak zuzen banatuko direla ziurtatu behar du.

Ikus ditzagun edozein Design Thinking prozesutan egon behar duten fase oinarrizkoak:

Enpatizatu

Gorago esan dugun bezala, diseinatze prozesuaren zati handia enpatia abiapuntu dela eraikitzen da, taldearen beharrei erantzun ahal izateko beste ikuspuntu batzuk ulertuta, eta ez indibidualak. Taldeen baitako kohesioa eta komunikazio erraza erabakigarriak izango dira jarduerak zuzen garatzeko. Bi eta zazpi ikasle bitarteko taldekatzeak egitea aholkatzen da, ikasleen nortasunaren aldetik eta trebetasunen aldetik aniztasuna egongo dela bermatzeko ahaleginduz. Rolen banaketa behatzen da eta sustatzen: sortzailea, aztertzailea, arakatzailea,…

Era berean, funtsezkoa da taldekideen arteko hurbilketa ahalbidetuko duen hasierako eginkizun baten bidez taldearen nortasuna sortzea; esate baterako, taldea identifikatuko duen izena eta ikurra erabakitzea.

Definitu

Taldeak sortutakoan erronka definitzeari ekingo diogu, ikuspegi zabal batetik egoera zertan den aztertuz, iritsi nahi diren helburuak eta aukerak eta mugak deskribatuz. Adibide bat ipintze aldera,  pentsa dezagun ikasleei egindako erronka bat, hots, diseina dezatela inguru ‘eraginkor’ bat esparru bat baino gehiagotan antolatua irakaste-ikaste prozesu batzuk eta besteak erraztu eta parte-hartzea sustatzea helburu hartuta. Hasteko behaketa prozesu bati ekingo genioke beharrak zehazteko, egungo hutsuneak izendatzeko eta desio kolektiboak adierazteko. Prozesuak eragiten dien beste ikasle eta irakasle batzuk elkarrizketatzea eskatuko luke horrek, esate baterako,  hobekuntzak egite aldera haien ikuspuntua ere ulertzeko helburuarekin:

 ‘Ikasgela idealak’ hala egin behar du…

‘Ikasgela idealak’ ez du halako…

Asmatu

Erabiltzaileen beharrak ulertutakoan, prestuago egongo gara erronkari ekiteko. Asmatze prozesuen edo ideia jasan taldeak ahalik eta irtenbide gehien sortu eta iradoki behar du. Irtenbide bilaketak prozesu sortzailea izan behar du, egoera kolektibo bat arazoari ezin konta ahala ikuspegitatik heltzeko, pentsamendu integratzaile batetik eszenatokiak asmatzeko, azken batean, ideiei bizirik eusteko. Garrantzizkoa da sormena ez mugatzea; izango da astia geroago aurrerabide gutxieneko aukerak baztertzeko.

Prototipatu

Fase honetan helburua ‘kaos’ sortzailea ordenatzea da, arazoari hobekien heltzeko aukera ematen diguten ideiak hautatuz eta bilduz.

Gakoa prototipatzea da: ‘era zuzenean eta bisualean esplikatu ahal izateko behar adina garatutako kontzeptu edo ideia baten bisualizazioa’  Juan Gasca eta Rafael Zaragoza, 2014 Designpedia. 

Kontzeptu edo ideia nolakoa den, bisualiza dezakegu marrazki batean bidez (eskema, storyboard edo maketa, esate baterako, kartoi, plastikozko eduki-ontzi, eta abarrezko material suntsigarriez egindakoak). Eskuartean dugun ikasgela idealaren diseinuaren arazo honetan, eskura diezazkiekegu ikasleei tresna digitalak, eta hartara haien gaitasun digitala garatzen lagundu. Esate baterako,  Google Sketchup, Homestyler, Blender.

Inplementatu

Esperientzia diseinatutakoan aukera eman behar zaie ikasleei ikerketaren emaitzak beste gainerakoei  ezagutarazteko eta mezua zabaltzeko. Azaldu ditzatela bere prototipoetako batzuk eta besteak, esperientziaren bidez zer ikasi duten konta dezatela, deskriba dezatela prozesu osoa lorpen eta zailtasunen inguruan. Azken batean, aukera eman ikasleei beren ideiari buruzko komunikazioa estrategia bat sortzeko gainerako taldeen iritzira ipintzeko: iritsi nahi ziren helburuak, jarduerak, onuradunak, baliabideak, finantzamendua, inplementazio faseak. Talde batzuen eta besteen artean elkarrizketa aberatsa sortzen den fasea izan ohi da. Ideia bakoitza besteen iritzira ipintzen da, galderak egiten dira eta kritika konstruktiboak ere bai, eta azkenean bototara ipintzen da ea zein den taldearen beharretarako irtenbiderik egokiena.

Komunikazio prozesu honek guztiak lagunduko du hasierako ideia optimizatzen eta hobetzen eta ekintza-plan indartsuago bat inplementatzen, ideiaren ikuspegia gauzatu eta ikuspegi sortzailetik benetako berrikuntzara pasatzea ahalbidetu duen ekintza-plana.

Ausartuko zarete antzeko prozesu bat abiarazten eTwinning proiektu baten garapenaren barruan? Hala bada, pozik ikusiko ditugu zuen esperientziak Twitter edo Facebook-eko gure kontuaren bidez. Agintzen dizuegu egingo dugula proiektu ideiarik onenen zabalkundea.

Ekin lanari!

Helbide eta tresna baliagarri batzuk:

http://www.designthinkingforeducators.com/

http://www.q2l.org/

https://usergeneratededucation.wordpress.com/tag/design-thinking/

The Lean Presenter

Orriburuko irudiaren iturria: Diseñado por Freepik

 

Gomendioak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *