Online ekitaldi – bideokonferentzia bat nola sortu urratsez urrats adierazten dizun tutoriala


  1. Sartu zure eTwinning Live Mahaigainera eta hautatu EKITALDIAK

2. Ezkerraldean klikatu EKITALDIA SORTU. Bistaratzen den pantailan, idatzi ekitaldiaren laburpen motz bat –oinarrizko informazioa– eta adierazi ONLINE JARDUERA bat dela.

Ezkerraldean klikatu EKITALDIA SORTU.

3. Bistaratzen den pantailan, idatzi ekitaldiaren laburpen motz bat –oinarrizko informazioa– eta adierazi ONLINE JARDUERA bat dela.

4. Aukeratu nork har dezakeen parte bideokonferentzian. Jarri iraupena, klikatu data-atalaren azpian hutsik dagoen eremua eta urteko hilabeteak bistaratuko zaizkizu, hautatu data, jarraian klikatu BILATU (ordutegia) eta hautatu nahi duzun ordu-zona (plataformak eskaintzen dizkizunen artean). Klikatu HURRENGO URRATSA.

5.  Sistemak kontaktuen zerrenda aterako du (hori da aurreko urratsean hautatu duzuna). Aukeratu bideokonferentzian parte har dezaten nahi dituzunak. Orrialdearen behealdean, klikatu X PERTSONA GONBIDATU.

    6. Zuzeneko saioan eskuragarri egongo diren tresnak hauta ditzakezu. Ez da tresnarik behar. Klikatu ORRIALDEAREN AURREBISTA.

7. Sistemak orrialde berri bat irekiko du ekitaldiari buruzko datuekin. Dena ongi badago, orrialdearen behealdean klikatu BIDALI.

8. Egiaztatu ekitaldia programatu dituzun ekitaldien artean dagoela. Jo EKITALDIAK erlaitzera eta ZURE EKITALDIAK atalera.

9. Programatutako ekitaldien zerrendan ere agertuko da egutegia atalean, finkatutako datan, klikatzean.