Dozente bat zure kontaktua izatera nola gonbidatu urratsez urrats agertzen duen tutoriala.

1.- Sartu zure eTwinning Live Mahaigainera.

6_1

2.-PERTSONAK erlaitzean, bilatu zure zerrendan gehitu nahi dituzun dozenteak (komeni da aldez aurretik irazketa bat egitea zure proiektuaren ideiarekin bat datozen horiek hautatuz).

6_2

Sakatu BILATU

6_3

Egin klik hautagaiaren gainean:

6_4

Sakatu KONTAKTUAK IZAN ZAITEZTEN ESKATU.

3.- Gonbidatu duzun pertsonari gonbidapena iritsiko zaio eta jakinarazpen berri gisa islatuko da bere Mahaigain pertsonalean, irudian agertzen den moduan:

6_5

4.- Zure gonbidapena ONARTU behar du.

5.- Orain kontaktuak zarete jada. Sakatu NIRE KONTAKTUAK (1). Zerrendan (2) agertuko zaizu.

6_6