TwinSpace-n bideokonferentzia bat nola sortu urratsez urrats adierazten duen tutoriala.
Dozente administratzaileek soilik sor dezakete online ekitaldi bat (bideokonferentzia).
1.- Klikatu ONLINE BILERAK atalean eta gero Online topaketa bat antolatu (Organise an online meeting) atalean.
2.- Leiho hau bistaratuko da. Idatzi antolatuko duzun bileraren izenburua eta deskripzio motz bat.
3.- Hautatu parte-hartzaileen kopurua, saioaren iraupena eta data (kontuan izan bileran parte hartuko duten lurralde kideetako jai-egunak eta oporrak).
4.- Data hautatu eta gero, eskuinaldean eskuragarri dauden ordutegi-tarteen zerrenda bat zabalduko da ordua hautatu dezazun (kontuz lurralde kideekin dagoen ordutegi ezberdinekin).
Eta klikatu Gorde.
5.- Laburpen bat agertuko da:
6.- Begira nola ikusten den programatutako bideokonferentzia programatutako bideokonferentziak atalean.
7.- Online bilera egingo den gelan sartzeko:
- Klikatu sartu/ sing up botoian zure parte-hartzea erregistratzeko.
- Klikatu gelan sartu/enter rrom bilerarako adierazitako egunean eta orduan.
- Erabiltzaile parte-hartzaileen kopurua mugatua dago. Kopuru hori gainditzean, ezingo da inor gehiago sartu.
- GARRANTZITSUA: bideokonferentzia grabatu daiteke.