Emaiozu buelta zeure klaseari eTwinning-en bidez

Emaiozu buelta zeure klaseari eTwinning-en bidez

Orain dela aste batzuk egin zen Madrilen Gaztelaniazko Irakasleen V eTwinning Topaketa: Proiekta ezazu eTwinning. Eman eta egin ziren ponentzia eta tailer guztien artean izan zen bat, metodologia hori hartzen ari den garrantziagatik eta duen hazkundeagatik, bereziki nabarmendu nahi duguna. Inmaculada Contreras irakasleak eman zuen tailerra da, “Flipped Classroom. Aprender dando la vuelta a la clase”

Gero eta ageriagoa da hezkuntza-sistema aldatu nahia. Aldaketa hori abiarazi beharra dagoela ikasturtetik ikasturtera nabarmenagoa da. Jabeturik gaude garrantzizkoa dela irakaste-ikaste eduki jakin batzuen zerrenda luze bat memorizatzean ardaztu beharrean ikasleek egiten dituzten jardueretan ardaztea  prozesua. Eskari horrek teknologia berrietan (edo ez hain berrietan?) izan du bere erantzuna, honako sei puntu komun hauetan:

  • Klase espositiboen kopurua nabarmen murriztea. Horrek aldaketa dakar bai irakaslearen bai ikaslearen rolean. Alde horretatik, irakasleak ezagupen helarazle huts izateari uzten dio, eta bere ikasleen ikasketa-prozesuan laguntzaile bihurtzen da. Ikasleek, berriz, hartzaile pasibo izateari uzten diote eta bere ikaskuntzaren beraren protagonista bihurtzen dira, hartara, askoz ere egiteko aktiboagoa garatzen dutela.
  • Ikasleek aldez aurretik ikasitakoa aplikatu beharko duten jarduera edo proiektuak egitea. Ikasgelan ikusten diren edukien eta ikaslearen egunez egunekoaren arteko erlazio horrek piztu dezake bere jakin-mina, eta beren ikasteko gogoa ernatu. Badakigu ideala ikasleak ez aprobatzeko ikastea dela, bai, ordea, ikasteko eta ikasitakoa aplikatzeko.
  • Aurreko puntuari hertsiki lotua, inguruan ardaztutako ikaskuntzaren malgutasuna dugu. Ikasleek praktikaren bidez ikasten dute, alde batera uzten dutelarik eduki sail handien memorizazioa.
  • Alde batetik, ikaslearen ikaskuntza autonomoaren sustapena; bestetik, lankidetzarena. Talde-lanak berdinen arteko ikaskuntza errazten eta laguntzen du, baina kontuan izan behar da prozesu horretan guztian irakasleak izan behar duela gidari.
  • IKTen erabilera ezinbesteko bihurtzen da, nahiz eta gogorarazi beharra dagoen IKTen erabilerak bere horretan ez dakarrela inolako hobekuntzarik aldaketa metodologikoa batera ez badator.

Asko dira puntu horiek betetzen dituzten metodologiak (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, Flippek Classroom, Gailu Mugikorren bidezko Ikaskuntza, e-Learning…), eta askotan batzuk besteen osagarri ere badira. Baina, orduan, zer du “flipped learning” metodoak beste metodologiek ez dutenik? Zerk egiten du bakar eta berezi? Asko dira han eta hemen flippek classroom-ari buruzko gune, blog eta orri espezializatuak. Artikulu honen helburua ez da gune horietan topa dezakegun gauza bera errepikatzea; aitzitik, oso zirriborro orokorra egitea eta jakin-mina piztea, bere tailerrak iraun zuen ordu eta erdian Inmaculada Contrerasek egin zuen bezala, “flipped learning”, “flipped classroom” edo “klase alderantzikatua” delako hori zer den oraindik ere ez dakitenen jakin-mina. Funtsean, eta Plastika irakasle honek azaltzen zuen bezala, etxean egin ohi dena ikasgelan egitea da kontua, eta ikasgelan egiten dena etxean egitea. Hau da, teoria etxean ikusi eta ezagupenak ikasgelan sendotu: irakaslearen klase magistrala etxean ikusten da bideo formatuan edo bestelako formaturen batean; ikasgelan, sortu bide diren zalantzak argitzen dira, eta jarduera konkretuetan lanean hasten dira ikasleak.

flipped_classroom_2

Metodologia honen abantailak goian adierazi direnak dira, ia esateko: metodologia malgua da, pertsonalizatua eta inguruari eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitua. Bestetik, teoria ikus-entzunezko formatuan edukita, ikasleak nahi duen guztian izango du eskura, nahi adina aldiz gelditu bideoa, oharrak hartu, behar duen guztietan itzuli halako sekuentzia jakin batzuetara, etab.

Baina metodologia guztiek bezala, “flipped learning” metodologiak ere baditu bere gune ahulak. Klasea emateko modu honen arriskurik handiena baliabide gutxieneko ikasleak baztertzekoa da. Jabeturik egon behar dugu hori gerta daitekeela, eta, hortaz, dagozkion konponbideak ezarri bazterketa hori ekiditeko: ikasleek Internetik ez badute, materiala memoria esterno batean eskaini beharko zaio; ordenagailurik ez badu, ikastetxean ordutegi aukera eman edukiak ikusi ahal izan ditzan. Sor dakizkigukeen arazoetako beste bat ikasle batzuk klasea emateko era horretara ez ohitzea da, edota familiaren batzuek metodologia horren aldeko ez izatea. Prest egon beharra dago horrelako ukoren bat gertatzen denerako.

Bere tailerrean, Inmaculada Contrerasek egin zituen halaber gomendio batzuk “klaseari buelta emateko”. Hona hemen aholkuetako batzuk:

  • Lehenik eta behin, ez tematu aldaketa metodologiko erradikal bat egiten. Pixkanaka hasi, talde batzuk soilik hautatuz, irakasgai batzuk eta klase jakin batzuk.
  • Produkzioei eta eduki teorikoko materialei buruz:
    • Ez hartu bideoa baliabide bakar. Bideoa izango da teoria azaltzeko modu nagusia, baina komenigarria da beste elementu batzuk ere erabiltzea eta IKTetara egokitzea (pdf dokumentu interaktiboak, esate baterako).
    • Ez itsutu geuk egiten ditugun ikus-entzunezko produkzioekin. Jabetu behar dugu ez garela ikus-entzunezkoen ekoizle, eta, hortaz, ez daiteke espero gure ekoizpenetan kalitate profesionalik.
    • Batetik, sarean topa ditzakegun baliabideak aprobetxatu. Bestetik, klasea emateko geure erara egokitutako edukiak ere sortu. Baina, baldin baditugu geure esku landu nahi ditugun edukiekin egindako bideo eta baliabide mordoa, zergatik hartu lana berriak egiten?  Jon Bergmann eta Aaron Samsek ( flipped learning-en sortzaileak) bideo honetan, adierazten duten bezala, zuk, irakasle zaren aldetik, beste inork ez duen erlazio bat duzu zeure ikasleekin, eta hori ez duzu Interneteko baliabideetako bakar batean ere. Baldin eta zeure eduki propioak egiten badituzu, txertatu ahal izango dituzu aspektu partikular horiek eta klasea emateko zeuen erara egokitutako ekoizpenak sortu.
  • Beste aspektu garrantzitsu bat ikasgelan egiten denaren zabalkundea egitea da eta, esate baterako, gizarte-sareen bidez konpartitzea.

claqueta

Azkenik, ikasgelan lan egiteko honako IKT tresna hauek erakutsi zizkigun: galdeketa interaktiboak egiteko, Kahoot; Twitter edo Facebook bezalako sareetako edukietatik abiatuta historiak eta kronologiak sortu eta biltzeko, besteak beste, Strorify; edukiez arduratu eta editatzeko, Pinterest; infografiak sortzeko, Piktochart.

Tresna horietaz gain, proposatzen ditugu hemen “gure klasea alderantzikatzeko” oso baliagarriak izan dakizkigukeen beste batzuk: Symbaloo, flipped learning-eko gure saioetan erabili asmo dugun orri, bideo eta tresnetarako loturekin panelak sortzeko eta baliabideak antolatzeko; tutorialak sortzeko, Screencast-o-matic; edota, besteak beste, gure ikasleek bideoa ikusi ahala guk haiek galderak egiteko aukera emango diguten aurkezpen interaktiboak sortu eta editatu nahi baditugu, Officemix erabil dezakegu (power pointen doako zabalpena) eta EdPuzzle.

Artikulu honetan behin baino gehiagotan adierazi dudan bezala, flipped learning-en ezaugarri nabarmenetakoa edukiak memorizatu beharra aski gutxitu izana da ikasleari hurbilagoak zaizkion eta ikaslean ardaztuta dauden edukien mesedetan. Hartara, ikasgelako denbora optimizatu egiten da, eta gehiena aspektu praktikoetan ematen da. Testuinguru horretan, eTwinning proiektuak izan daitezke flippek learning-ean hasteko modu egokia. Utz ezazu azalpenen atala etxerako, eta landu itzazu ikasgelan zure eTwinning proiektuak. Anima zaitez zeure klasea alderantzika jartzen eTwinning-ez baliatua!

Irudien iturria: INTEFen irudi bankua. Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 3.0 Unported Pixabay. CC0 Public Domain

 

IKT tresnak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *