Everyday Situations. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

Everyday Situations. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

Everyday Situations 16-19 urte bitarteko ikasleen kategoria nobelean saritutako eTwinning proiektua. Proiektua IES Cuatro Caminos BHIn (Extremadura) egin dute, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Portugal eta Ukrainako proiektukideekin batera, eta gizartea eta kulturaren aspektuei buruzkoa da; ikasleen hizkuntza gaitasuna sustatzen da batik bat. Nabarmendu behar ditugu ikasleen interes eta motibazio handia. Proiektuak aukera eman du oso material baliagarria sortzeko, etorkizuneko proiektuetan beste irakasle batzuek berrerabiltzeko modukoa. 

Marta Fernández Meneses  IES Cuatro Caminos BHI ikastetxe extremadurarreko koordinatzaileak kontatzen digu nolakoa izan den bere ikastetxeko lankideekin, ikasleekin eta ikastetxe proiektukideekin izan duen esperientzia.

Proiektuko helburuak

Proiektu eleanitza da ingeles, frantses, aleman, espainol eta esperantoz, helburu nagusi zituena ikastetxe europar batzuen arteko kontaktuak ohiko bihurtzea, elkar ezagutu eta etorkizunean luzaro gabe elkartruke bat egiten ahalegintzea, atzerriko hizkuntza bat egoera errealetan erabiltzera bultzatzea, atzerriko hizkuntza baten ikasketan teknologia berrien erabilera indartzea eta beste kultura europar batzuen ezagutza zabaltzea.

Helburu guztiak iritsi dira gure Everyday Situations Diary egunkari-blogean islaturik dagoenez, hor jaso baitira burututako jarduera guztiak.

blog_everyday_situations

Proiektua garatzen zertan asmatu den, zertan egin den huts, nolako zailtasunak topatu diren eta zer irtenbide eta konponbide bilatu diren. 

Proiektuan bagenuen frantseseko egoerak sortzeko talde baten lankidetza Erresuma Batuko institutuan. Bat zela eta bestea zela, ez ziren gauzatu, eta frantseseko egoerak izateko, frantseseko taldea gure ikastetxeko maila bereko ikasleekin osatzea erabaki genuen, eta horrez gain, astean bi atsedenalditan Esperantoa ere ematen dela aprobetxatuz, Esperantozko egoera batzuk ere txertatzea.

Aurrez aurre izan genuen zailtasunetako bat hain ikasle talde ugaria koordinatzea izan zen. Gure ikuspegitik begiratuta, hurrengo ikasturtean proiektu berri bat ekingo badiogu, ikasle talde txikiagoa beharko genuke, eta haientzat erakargarriak izango diren jarduerak diseinatu.

Aipatu beharreko beste eragozpenetako bat da ez dituztela proiektuan diharduten ikastetxe guztiek ez dituztela behar bezala funtzionatzen duten ekipo informatikoez hornitutako ikasgelak. Egundoko ahalegina, esate baterako, bideokonferentziak egiteak, ikasleek gogokoen duten jardueretakoa, eta horri erantsi behar zaio, gainera, ez dagoela, ia esateko, ikastetxe biren arteko komunikazio zuzena ordutegi lektiboan egitea ahalbidetuko duen ordu aukerarik.

Proiektuan izandako parte-hartzearen eta emaitzen balorazio globala

Bloga sortzeak atzerriko hizkuntza bat ikasteko gogoa handitu zuen ikasleengan, eta horrez gain, sormena aski indartzea ere bai. Jarduera aukera zabala lagungarri izan zen klaseak erakargarriagoak egiteko.

Ikastetxeen artean egindako elkartruke birtualak hobetu egin du atzerriko hizkuntzan ikasleen komunikatzeko trebezia, eta emaitzak ikusita, beren buruaren harrotasuna erakutsi dute.

entrevistas_everydaysituations

Ikasleen, beste departamentuen, hezkuntza eragileen, kanpoko beste eragile batzuen inplikazioa

Nahiz eta proiektua DBH 4ko talde oso batekin burutu den, ez dira ikasle guztiak era eta neurri berean inplikatu. Gehien-gehienek gogo bizia erakutsi dute programatutako jardueretan, jendaurrean mintzatzeko beldurra alde batera uzten lagundu die, bereziki atzerriko hizkuntza batean mintzatzekoa, eta egitekoak berdin banatuta taldean lan egiteko beldurra baztertzen.

Funtsezkoa izan da beste irakasle batzuek proiektuan parte hartzea jardueretako batzuk aurrera atera ahal izateko: Plastika eta Ikus-hezkuntza irakasleak era bateko eta besteko argazkiez collageak nola egin irakatsi digu, GIMPez baliatuz irudiak manipulatzen, gure posterrak egitean sortzaileak izaten, etab. Informazio eta Komunikazio Teknologien irakasleak blogger baliatuz geure bloga sortzen lagundu digu eta testu, argazki, bideo, aurkezpenak, etab. gora kargatzen. Gorputz Hezkuntza irakasleak koreografia bat eta eszena batzuk prestatu ditu bideo bat sortu eta gure ikastetxea proiektukideei erakusteko. Nabarmendu beharra dago hezkuntza komunitatearen zati handia inplikatu dela bi ordu baino gutxiagoan bideo hori grabatzeko. 

Orduz kanpo jarduerak behatzen gure mintzalagun Alexandra Borosteanen ordainik gabeko inplikazioa. Proiektuetan eskaini duen lana lagungarri izan da proiektuan parte hartu duten ikasleek idazmenean abileziak eta trebetasunak hobetzeko eta ikasgelaz kanpoko ikasleekiko erlazioak aktiboago egin du ikasleen parte-hartzea mintzamen klaseetan.

Gure ikastetxeko guraso elkarteak diru-ekarpen bat egin zuen POTLUCK (Saint Patrick’s Day at Cuatro Caminos High School) jarduerarako cupcakeak egiteko beharrezkoak ziren osagarriak eskuratzeko. Ama batzuek gure ikasleei eta irakasle batzuei lagundu eta irakatsi zieten oso cupcake gozoak egiten, ospatu beharreko okasiorako egokiak ziren apaingarriez edertuak.

Parte hartu zuten halaber EUROPEAN VOLUNTARY SERVICE (EVS) programako bi boluntariok: Willem Van Schill, Belgikakoa, eta Vanessa Lemesre, Frantziakoak. Biek ere Don Benitoko Cerujovi elkartean dihardute lanean, hizkuntzen ikaskuntzan, ingelesean eta frantsesean, esaterako, hobetzeko jarduerak antolatzen laguntzen duen elkarte batean. Biek lagundu zute gure San Patrizio eguneko ospakuntzetan.

st.patrick_cards_everydaysituations

Eta azkenik, Don Benitoko Udala ere aipatu behar dugu, Turismo Bulegoaren bidez aukera eman baitzigun hiriaren espainolezko eta ingelesezko gidaren edizio berria haiekin batera egiteko.

Ikastetxea, irakasleak eta ikasleentzako onurak

Blogari eta TwinSpace-aren erabilerari esker, irakasle zein ikasleok lortu dugu atzerriko hizkuntza bat erabiltzea helburu batzuk iristeko: irakasle-taldearen eta ikasleen urrutiko lana sustatzea hizkuntza gaietan ez ezik beste irakasgai batzuetan ere norbereganatutako ezagutzak baliatuz, hala nola, Plastika eta Ikus Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntza, ikasleen autoestimua eta motibazioa indartzea eta gure ikastetxearen dimentsio europarra bermatzea, kultura,…

rincón_europeo_everyday_situations

Ikasleentzako, eta jakina, irakasleentzako, beste onura bat teknologia berriak ikasgelan erabiltzea izan da. Ikasi dugu testuak, irudiak, bideoak, bloga, etab.,  editatzeko programak erabiltzen, Chrome bezalako nabigatzaileak erabiltzen, proiektura bildutako ikastetxeetako ikasle eta irakasleekin komunikatzeko TwinSpace erabiltzen ohitu gara, beste bitarteko batzuez gain, hala nola, posta elektronikoa, Facebook, Instagram, twitter, etab., aurkezpenak sortzeko eta gure bloga sortzeko Google Drive-eko tresnak erabiltzen, Dropbox-era eta Google Drive-ra dokumentuak igotzen.

Sortutako materialen kalitatea eta berrerabilpena

Gure proiektua etsenplua izan daiteke beste hizkuntza irakasle batzuentzat atzerriko hizkuntzan ahozko komunikazioa eta ikasgeletan teknologia berrien erabilera sustatzeko. Badakigu proiektu honek eTwinnning plataformako beste irakasle eta ikasle batzuen interesa areagotu duela, gure ikastetxean ez ezik, gure hiriko eta inguruetako beste ikastetxe batzuetan ere bai.

Eskuratu dugun beste produktu bat Don Benitoko gidaren ingelesezko egitea izan da. Gure hiriko gida ingelesera itzultzeko Udalarekin lankidetzan jarduteko ideia programatutako jardueretako batean sortu zen: gure hiria proiektura bildutako gainerako ikastetxeei erakustea.

Proiektu honek 2016ko eTwinning sari nazionalaren errekonozimendua jaso izana.

Poz handia bitarteko batzuk behar bezala maneiatzen ikasita, eta gainera, nire ikasleekin jardunean beste batzuk ere deskubritu eta ikasita, guztiak ere eguneroko irakas lanean erabilgarriak eta baliagarriak oso.

Esperientzia aberasgarria eta oso positiboa izan da. Ezagutu ditut beste herri batzuetako irakasle batzuk nire ingelesa hobetzen lagundu didatenak, eta ikasi dut irakasle horiekin taldean lan egiten. Nire eTwinning bigarren proiektua da, eta hurrenez hurreneko bi urteetan Zigilu Nazionala eta Europarra eskuratu izanak bihotz ematen dit honelako esperientziekin aurrera jarraitzeko. Eta, horrez gain, bigarren proiektu honekin Sari Nazionala eskuratu izana hainbeste urtean egindako lanari egindako aitorpena da.

Beste iritzi batzuk

equipo_sellocalidad_everyday_situations

JOSÉ Mª SALGUERO RODRÍGUEZ (Hizkuntza eta Literatura eta Esperanto irakaslea)

IES Cuatro Caminos BHIko Esperanto Tailerrak ikastetxean ematen diren beste hizkuntzen (frantsesa eta ingelesa) parean eta baldintza beretan eTwinning proiektuan parte hartzeak oso berritasun positiboak ekarri zizkigun Taillerreko arloetara. Lehenik, Esperantoa beste hizkuntzen parean eta baldintza beretan onartu izanak, naturaltasuna eta izaera propioa eman zion, eta berretsi zigun zerbait baliagarria egiten ari ginela. Bigarrenik, laneko aukerak zabaldu zizkigun; hain zuzen ere, esperientzia harez geroz, ikasturte honetan antzeko antzerki esperientzia bat antolatzen ari gara. Hirugarren, oso aberasgarria ikastetxeko jarduera aniztasunean lagundu ahal izana.

JUAN RUIZ FERNÁNDEZ (Matematika eta Informazio eta Komunikazio Teknologien irakaslea)

Esperientzia positiboa izan da. Ikasleek teknologia berriei buruzko ezagutzak bereganatu dituzte, eta aldi berean hizkuntzen ikaskuntzako proiektu bat egin dute. Lagungarri gertatu zaie ulertu eta baloratzeko tresna berri horiek erabiltzea baliagarri izan dakiekeela beren helmuga bital eta profesionalak zabaltzeko.

DOLORES RUIZ MORENO (Gorputz Hezkuntza irakaslea)

Hizkuntzetakoa ez den arlo batetik (Gorputz Hezkuntza) proiektu honetan lankidetzan jarduteak aukera ematen du, arloak berezkoak dituen edukiez gain, ikasleekin beste herri batzuekiko elkartruke garatzeko ahal izateko gorputz adierazpenaren eta dantzaren bidez (lengoaia unibertsala).

SILVIA CORCOBADO DONOSO (Frantses ikaslea)

Proiektuan gerora inplikatu izanak ezinezko egin digu hasiera-hasieratik eta bete-betean gozatu ahal izatea, baina hobeto berandu inoiz ez baino. Nire ikaskideekin eman ditudan orduak oso dibertigarri eta atseginak izan dira.

LAURA IGLESIAS FERNÁNDEZ (Ingeles ikaslea)

Poz-pozik hartu dut parte proiektu honetan. Lan honetako jarduera guztiei esker gauza asko ikasi dugu, eta batik bat taldean lan egiten. Aukera eman digu gure adin bereko baina beste herri askotako pertsonekin harremanatzeko; hori da azpimarratu nahi dut alderik onenetako bezala azpimarratu nahi dudana. Berriro ere parte hartzeko aukera banu, zalantzarik gabe hartuko nuke parte.

JOSÉ IGNACIO ROMERO FERNÁNDEZ  (Ingeles ikaslea)

Niretzat eTwinning-en parte hartzea esperientzia aberasgarria izan da arrazoi askorengatik; besteak beste, ingelesa komunikazio egoera errealetan erabili ahal izatea. Baita, halaber, gure kezka beretsuak dituzten beste gazte europarrekin koordinatuta lan egitea ere. Aukera izan dut institutuko nire ikaskideekin lankidetzan jarduteko proiektuko jarduerak prestatzen eta teknologia berrien bestelako erabilera bat egiten ere.

FRANCISCO GÓMEZ  LÓPEZ (Ingeles eta Esperanto ikaslea)

Ezin sinesteko modukoa izan zen eTwinning-en parte hartzea. Gauza berri asko ikasi nuen, eta are garrantzitsuagoa, atzerriko jende asko ezagutu genuen, eta bikain pasatu genuen. Lan bikaina egin genuen eta pozik gaude guztiarekin; espero dut egunen batean errepikatu ahal izatea, poz-pozik egingo bainuke. Gauzarik onena Esperantoa bezalako hizkuntza bat birbizitzea izan zen, ia galdua dena, baina ezagutaraztea merezi duena. Oso harro nago egindako guztiaz!

ENCARNA CASADO CALDERÓN (Guraso Elkarteko ordezkaria)

Niretzat, ama naizen honentzat, plazer handia izan da proiektu honetan laguntzea; cupcakeak egiten ikasi dugu, eta St. Patrick festa eguneko motiboez apaintzen, herri horretako patroiaren egunekoez. Jarduera hori egiteak parte hartu duten ikasleen gogoa eta ilusioa kutsatu dit; taldean egin dugu lan irudimena, pazientzia eta sormena garatuz, eta une ahaztezinak pasatu ditugu. Hemendik zorionak eman nahi dizkiot Marta Fernández Meneses irakasleari gauzak egiterakoan erakutsi duen gaitasunagatik, bere konstantziagatik eta eguneroko lanagatik, eskuratuko Sari Nazionalak orain aitortzen dion lanagatik. ZORIONAK!

ANDRÉS ARROYO CALAMA (Don Benitoko Udaleko Turismo Teknikaria)

Don Benitoko Turismo Bulegoarentzat oso pozgarria da hain jende bikainak eta hain jantziak egindako ingelesezko orrixka izatea. Bere garaian lan bikaina egin zuten, eta gure hiriko turismoa sustatzeko, orrixka horrek biltzen ditu bere baitan gure instalazioak bisitatzen dituzten erabiltzaile atzerritarrek bilatzen dituzten turismo sustapeneko baldintza guztiak.

Aurrera ere hurrengo edizioetan beren laguntza izatea espero dugu, uste baitugu honelako lanak oso emankorrak direla guztiontzat.

 

 

eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *