No barriers for Europeans

No barriers for Europeans

No barriers for Europeans’ Erasmus+ proiektua eta eskolen arteko elkartea aurkezten dizuegu. 6 ikastetxetako (Espainia, Turkia, Polonia, Portugal, Italia eta Lituania) hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek parte hartu zuten. Xede nagusia ezgaitasunak dituzten ikasleen egoeraz eta beharrez kontzientzia sortzea da, guztien artean berdintasuna sustatzeko eta taldean integra daitezen bultzatzeko. Bizipenen banatuz eta ikastetxeetara bisitak eginez, irakasleek haien iritziak eta ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko praktika onak banatzen dituzte. Sara Antolin eta Rafael Sanjosek, parte hartu duen Espainiako ikastetxeko irakasleek (CRA Castilla-Valladolid), proiektu honekin bizitakoa kontatu digute.

Proiektuaren gaia eta xedeak.

Proiektuaren gaia ezgaitasuna da eta haren bidez ezgaitasunak dituzten ikasleen egoerari eta premiei buruzko kontzientzia piztu nahi izan dugu. Gizartean maiz topatzen ditugu ezgaitasunak dituzten pertsonak, errukia sentitzen dugu, baina ez dugu ezer egiten. Proiektu honekin ezgaitasunak edo/eta nahasmenduak dituzten pertsonei dagokienez gizarteak dituen aurreiritzi ohikoenak desagerrarazten saiatu gara. Hori lortzeko ahalegin guztiak egin ditugu. Saiatu gara gure ikasleek ikus zezaten, batez ere adin txikiko haurrek, ezgaitasunak dituzten ikasleek askoz gehiago lor dezaketela eguneroko jardueretan ezgaitasunik ez duten ikasleekin lan egiten badugu. Gure ustez, hori oso garrantzitsua da umeek haurtzarotik enpatia sentitzeko.

Disabled painters

Parte hartu duten ikasleen adina.

Gure ikastetxea haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako landa eskola bat da. 40 ikasle ditu gutxi gorabehera eta atzerritik etorritako ikasle ugari ditu.

Proiektuko gainerako kideak haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzakoak ziren.

Landutako arlo kurrikularrak eta edukiak.

Proiektua zeharka curriculumeko arlo guztietan gehitu da. Adibidez, Gaztelania arloan elkarrizketak egin dira, galdetegiak prestatu dira eta eskutitzak idatzi eta trukatu dira. Plastika arloan lan anitz egin dira, esate baterako, ezgaitasunak dituzten artisten obra batzuk ezagutuz eta erreproduzituz eta haurren obrekin erakusketak antolatuz. Heziketa Fisikoan ezgaitasun ezberdinetara egokitutako jolasak eta paraolinpiadetako diziplinak ikasi ditugu. Musika arloan dramatizazioak egin eta hainbat hizkuntzatako abestiak ikasi dira. Ingelesean proiektuarekin zerikusia duen lexikoa ikasi da eta zorion-txartelak eta eskutitzak idatzi dira. IKTak erabiltzeari garrantzi berezia eman zitzaion ikasgelako lana hobetzeko.

Proiektua garatzeko aukeratutako tenporalizazioa (aldiak) eta metodologia.

No barriers for europeans proiektuak bi ikasturteko iraupena izan du, 2014-2016, eta haietan planifikatutako tenporalizazioari jarraiki lan egin da beti.

Hasiera batean, guraso, ikasle eta irakasleei galdetegi bat egin zitzaien ezgaitasunari buruz nolako ezagutzak zituzten jakiteko. Jarduera komunak planteatu ziren eta haiek burutzeko egutegi bat ezarri zen. Lurralde bakoitzeko irakasle koordinatzaileak etengabe harremanetan geunden zalantzak argitzeko edo lanerako planean ideia berriak sartzeko.

feria

Horrez gain, hilero, eta batez ere proiektua amaitutakoan, jarduerak ebaluatu egin ziren, haien garrantzia, ikastetxe bakoitzeko ikasleentzat egokiak ziren ala ez eta nolako eragina izan zuten ikusteko. Halaber, galdetegia berriro egin zen helburuak lortu ote ziren baloratzeko.

Garatutako materialak.

Uki daitezkeen material aipagarrienen artean ikasleen margolanen erakusketak, muralak, ikasgelen dekorazioa eta ebaluazio galdetegiak daude, besteak beste. Garrantzitsuena, gure ustez, haurren bizipenak dira, mugimendu arazoak dituzten ikasleekin bizikidetza izatea, lantegi okupazionaleko ikasleekin dantza egitea, joko paraolinpiko txiki batzuetan parte hartzea, etab.

actividades con alumnos

Proiektua ebaluatzea eta hedatzea.

Proiektuaren barne ebaluazioa %100ean positiboa da, batez ere ikasle, familia eta irakasleengan nolako eragina izan duen ikusi dugulako. Horrez gain, motibatzen gaituena kanpo ebaluazio positibo bat lortu dugula da, izan ere, eTwinningen Kalitate Zigilu Nazionala eta Europako Kalitate Zigilua lortu ditugu.

Eskualdeko eta tokiko aldizkarietan eta online dauden komunikabideetan hainbat artikulu argitaratu dira. Halaber, komunikazio agentzia ugarik ere gure proiektuaren berri eman dute.

web del proyecto

Ikastetxe, irakasle eta ikasleentzako onurak

Irakasle, ikasle eta familiek elkarrekin lan egiten ikasi dute, eta badakite “agian egunen batean haiek ere ezgaitasunen bat izan dezaketela, nork daki?”. Proiektuak guztiok batera Europako lurralde ezberdinekin elkarlanean helburu bera lortzeko lan egiteko espiritua sortzeko balio izan du. Parte hartzaileek “mugak” hausteko ezagutza handiagoa eskuratu dute (kultura aniztasuna egon arren), hizkuntza gaitasunak hobetu dituzte, hizkuntza berriei buruzko ezagutza areagotu dute eta Europako beste lurralde batzuetan ezgaitasunak dituzten pertsonekin nola lan egiten den ikasi dute. Gainera, ikasleen ikaskuntza eta irakasleen eraginkortasuna hobetu egin da.

Proiektuaren TwinSpacerako sarrera

Proiektuaren webgunerako sarrera

Sara Antolín Mediavilla- Rafael San José Rodríguez

CRA Campos de Castilla

Becilla de Valderabuey-Valladolid-Gaztela eta Leon

Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *