À table en Mediterranée
À table en Mediterranée gastronomiaren gaia darabilen eTwinning proiektua da, eta zehazki esateko, mediterraniar dieta era bateko eta besteko gai eta arloen ardatz nagusi darabilena.
Proiektuaren helburua ez da ikasleek sukaldaritza-errezetak ikastea ez eta ikasleek sukaldaritzako berezitasunak praktikara ditzaten lortzea, baizik eta erromatarren garaitik hasi eta gaurdainoko gastronomia kulturetan nabigatzen ikas dezaten lortzea. Zaporez eta usaiez, era bateko eta besteko arte adierazpenez, intriga politiko eta gizarte aldaketez betetako pasio historikoaz gozatuko dute ikasleek.
María José Rodríguez de la Cueva, IES Ruiz Gijón BHI (Utrera) ikastetxeko irakasle eta proiektuaren koordinatzailea denak honela deskribatu ditu helburuak: “Ikasiz ikasi, aurkikuntzak eginez ikertu, partekatuz onartu, irudikatuz asmatu, lankidetzan arituz eraiki, errespetatuz bizi elkarrekin, dibertituz egin aurrera, elkartuz jarri gauzak elkarrentzat, kontaktatuz egin gauzak, elkarrekin biziz sortu enpatia. À table en Mediterranée, iraganetik gure oraina arteko mahaia, elkarlanean jardunez, elkarrekin bizi izanez, kulturak eta elkar ulertzeak soilik emango baitigute errespeturako eta geure gogo eta buruaren zabaltasunerako aukera”.
Proiektuan nabarmentzekoa da bere izaera diziplinartekoa, ikaskuntza arlo bat baino gehiago biltzen dituena, gaztelania eta frantsesa, historia, literatura, latina, biologia, matematikak, besteak beste. Jarduera batzuen eta besteen diseinuak elkarlana sustatzen du ikasleengan, ikerketa eta gogoeta, proiektuaren garapenean protagonista bihurtzen dituela.
Logo lehiaketen bidez, herrietako jatetxe-jabe eta sukaldariei egin elkarrizketen bidez, komiketako istorioak eginez, gastronomi lehiaketetan parte hartuz eta IKT tresna ugari baliatuz (Twitter, Movie Maker, Issuu, Polldaddy, Prezi, Youtube, Webnode, etab.) ikasleek oinarrizko konpetentzia saila lantzen dute, eta horren emaitza egiaztagarriak proiektuaren web orrian eta istorio batzuk eta besteak biltzen dituen komiki batean jasota geratu dira.
Azkenik, ikasleek izan dute aukera beren proiektukideak ezagutzeko eta astebetez haiekin bizitzeko, proiektuaren esperientziari buruzko beren irudipenak konpartituz.
Nabarmendu behar dugu, gainera, proiektuari egindako ebaluazio xehea: zerikusi izan duten hezkuntza komunitateko estamentu guztiek hartu dute esku, eta nahikoa informazio sortu du, dela lortutakoa ospatzeko dela etorkizuneko proiektuetarako hobekuntza proposamenak egiteko.
Zorionak esaten diegu askotariko gai original eta proposamen didaktikoko koktel honetan parte hartu duten irakasle eta ikasleei, eta bihotz ematen diegu talde-laneko ildo emankor horretan jarrai dezaten.
Irudien iturria: À table en Mediterranée proiektuko web orria.
Proiektu aipagarriak
Me ha encantado,me parece superinteresante.Trabajan de forma interdisciplinar con diferentes áreas y de manera tan atractiva.¡Enhorabuena!.