eTwinning eta AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras ) proiektuak

eTwinning eta AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras ) proiektuak

Loli Iglesiasek,  Getxoko Berritzeguneko (Jaurlaritzaren orientaziorako zentroa) Bigarren Hezkuntzako heziketa aholkulariak eTwinning proiektuek CLILL edo AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras) enfokeetan eragiten dituzten onurak azaltzen ditu.

eTwinning proiektuak 2005ean sortu ziren Europako Batzordearen ekimen gisa Europako ikastetxeak hainbat IKT tresna erabiliz kolaboraziorako elkarteak sortzera animatzeko. Hamar urte hauetan, agerian geratu da proiektu hauek garatzen dituzten ikastetxeek IKTen erabilera sustatzeaz gain, oinarrizko konpetetziak eskuratzea eta ikaskuntza kooperatiboa zein irakasleen arteko elkarlana ahalbidetzen dituen metodologia bat eskuratzen dutela.

Atzerriko hizkuntza baten bidez alorrak eta ikasgaiak emateko metodologia baten aholkulari naizen aldetik, eTwinning proiektuek CLIL (Content and Language Integrated Learning) edo AICLE (Aprendizaje Integrado de Contenidos y Lenguas Extranjeras) enfokean dauzkan onurei buruzko nire ondorioak banatu nahi nituzke. Alde batetik, hizkuntzalari guztiek argi dute enfoke komunikatiboa hizkuntza bat ikasteko modurik onena dela. scrable_CLILL

Europako lurralde ezberdinetako ikastetxeen arteko elkarlanari esker ikasleek haien artean komunikatzeko hizkuntza hori erabil dezakete eta horrela proiektuko parte-hartzaileek adostu dituzten zereginak egin. Era honetan, hizkuntzaren erabilera “erreala” ahalbidetzen da, hau da, testuinguru esanguratsu batean, inguru sozial batean, ematen da eta hiztunari interesatzen zaion informazioa eskuratzeko zein berea ez duen kultura bat ezagutzeko ematen da.

Bestalde, ikastetxe bereko irakasleen artean elkarlana beharrezkoa da beste lurralde batzuekin lan kolaboratiboak egin ahal izateko, eta horrek diziplinarteko proiektuak sustatzen ditu. Honek, aldi berean, ikastetxe berean taldean lan egitea, eztabaidak eta akordioak sustatzen ditu irakasleen eta ikasleen onerako. Hala gertatzen da heziketa etapa guztietan eta alor eta ikasgai guztietan.

eTwinning proiektuetan parte hartzen ari diren 130000 ikastetxeen artean oso aukera kurrikular ezberdinak daude, lurralde ezberdinetako elikadura ohiturei eta tradizio gastronomikoei buruzkoetatik hasita ikasleek Fisika eta Matematika ikasgaietan eskuratutako edukiak Gorputz Heziketako eskolara transferitu behar dituztenetara. 

(Horrelakoa da adibidez Physical Awareness proiketua, urtarrilean Kalitate Zigilua eskuratu zuena). Proiektuaren TwinSpacera jo.

Physical_Awareness_wordcloud

Garrantzitsua iruditzen zait nabarmentzea CLILa ikasgeletan aplikatzea erronka handi bat izateaz gain, proiektu konplexu bat dela eta praktikan jartzea errazagoa izan daitekeela ikasleentzat erakargarriak diren proiektuekin osatzen bada, izan ere, ikastetxeak atzerriko hizkuntzan garatzea erabaki duen ikaskuntza alor edo alorretan motibazioa pizten dute argi eta garbi. Parte-hartzaileak egiaz motibatzen dira ikasgaiekin lotutako zereginak egiteko haien eguneroko tresna teknologikoak, txat saioak, bideokonferentziak, etab. erabiltzen dituztenean.

Aholkulari gisa aritzen naizen eta eTwinning proiektuetan parte hartu dute ikastetxeek esperientzia atsegina izan dela esan dute haien ikasleak “gozatuz ikasi” dutela ikusi baitute. Irakasleentzat ba al dago ezer pozgarriagorik?

Hona hemen Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako hainbat eTwinning proiektu.

Climb a hill with CLIL (Lehen Hezkuntza)

Proiektu honetan ikasleek haien eguneroko bizitzari buruzko alderdi soziokulturak, ingurua eta kultura banatzen dituzte horretarako posta elektronikoa, txata, audioa eta bideoa, PowerPoint aurkezpenak eta argazki albumak erabiliz.

Ikasleak nazionalitate mixtoko 5 taldetan banatzen dira eta ikasturte osoan zehar hainbat jolas eta jardueratan elkarren kontra aritzen dira. Ekipo bakoitzak gailur birtual bat igo behar du, lurralde bakoitzeko mendiaren errepresentazio bat. Talde eslobakiarrek ekialdeko aldea igotzen dute (Europako Ekialdeko lurraldea izateagatik), eta ekipo espainolek mendebaldeko aldea igotzen dute (Mendebaldeko Europako lurraldea izateagatik). Gero eta puntu gehiago irabazi, roduan eta azkarrago igotzen dira. Irabazlea gailurrera iristen den ekipoa izango da. Jolas eta jardueren gaiak eskolan landutako eta parte hartzen duten irakasleekin banatutako AICLE edukietan oinarritzen dira.

Proiektuaren TwinSpacera jo.

Mountain_climb_hill_CLIL

Spirit of Hope (Bigarren Hezkuntza)

Kide diren lurraldeetako literaturaren bidez, ikasleek tradizio komunak ikertu eta interpretatzen dituzte haien arteko antzekotasunak topatuz eta aurkitzen dituzten desberdintasunak ospatuz. Proiektua Canterbury Ipuinen estilora aurkezten da. Bertan, ikasleak Europako erromesak izango dira eta eskualde eta garai ezberdinetan zehar ibiliko dira.

Ikasleak literatura, arte, teknologia, kultura eta kirolaren esparruetan egiten dituzten aurkikuntzak bildu eta erlazionatzen dituzte. Era horretan, proiektuak aukera ematen die ikasleei haien ideiak era sortzaile batean garatzeko, konpetentzia digital eta linguistikoak hobetzeko eta taldean lan egiten erakusten die europako hiritar sentimendu bat bultzatuz.

Proiektuaren TwinSpacera jo.

Voltaire_Spirit_Hope

Irudien iturria: Freepik.com webgunearen erabilera libreko irudien bidez egindako fotomuntaketak eta aipatutako eTwinning proiektuen TwinSpacetik hartutako irudiak.

 

Elkarrizketak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *